gasifikazio

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

gasifikazio

  • ca gasificació f
  • de Vergasung f
  • en gasification; vapourization
  • es gasificación f
  • fr gazification f
  • gl gasificación f
  • it gassificazione f
  • pt gasificação f

Gasifikazio

Gasifikazioa solido edo likido egoeran dagoen lehengaia prozesu termokimiko baten bidez gas erregaira eraldatzen duen prozesua da. Beroa ematen duen agente gasifikatzaile baten laguntzaz eta oxigeno kantitate zehatzeko egoeretan, gasogeno baten barruan gertatzen da prozesu hau.[1][2][3][4]
Gasogeno batean karbonodun materialak hainbat prozesu jasaten ditu:
Funtsean, oxigeno edo aire kopuru mugatua sartzen da erreaktorean material organiko batzuk erre daitezen karbono dioxidoa eta energia sortzeko, eta horrek bigarren mailako erreakzio bat eragiten du, material organikoa hidrogeno eta karbono dioxido osagarri bihurtzen duena.
Erreakzio gehiago gertatzen dira eratutako karbono monoxidoak eta materia organikoko hondakin urak erreakzionatzen dutenean; orduan, metanoa eta gehiegizko karbono dioxidoa eratzen baita (). Hirugarren erreakzio hau gertatzen da, batez ere, gas erreaktiboen eta material organikoen egonaldi denbora handia duten erreaktoreetan.
Deshidratazio edo lehortze prozesua 100 °C inguruan gertatzen da. Normalean sortzen den lurruna gas-fluxuan nahasten da eta ondorengo erreakzio kimikoetan eragina izan dezake, batez ere uraren eta gasaren arteko erreakzioan, baldin eta tenperatura nahiko altua bada (ikusi 5. urratsa).
Pirolisi prozesua 200-300 °C inguruan gertatzen da. Konposatu organiko lurrunkorrak askatzen dira eta karbonoa sortzen da, ondorioz, ikatzaren pisuaren % 70 galtzen da. Prozesua karbonodun materialen propietateen menpe dago eta karbonoaren egitura eta osaera zehazten ditu, gero gasifikazio erreakzioak jasango dituena.
Errekuntza-prozesua produktu lurrunkorrek eta karbono batzuek oxigenoarekin erreakzionatzen dute karbono dioxidoa eta karbono monoxido kopuru txikiak eratuz. Prozesu honek beroa ematen du ondorengo gasifikazio erreakzioetarako. C hizkia karbonoa duen konposatu organikoa adierazten duelarik, ematen den oinarrizko erreakzioa hurrengoa da:
Gasifikazio prozesua gertatzen da karbonoak lurrunarekin eta karbono dioxidoarekin erreakzionatzen duenean eta, ondorioz, karbono monoxidoa eta hidrogenoa sortzen denean, hurrengo erreakzioen bidez: eta
Gainera, gas fasetik ur-gas faserako erreakzio itzulgarria oso azkar iristen da orekara gasogenoko tenperatura egokian. Honek karbono monoxido, ur-lurrun, karbono dioxido eta hidrogeno kontzentrazioak orekatzen ditu:

  • (Gaztelaniaz) Yúfera, Eduardo Primo. (1994). Química orgánica básica y aplicada: de la molécula a la industria. vol 1. Reverte ISBN 978-84-291-7953-8. (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  • (Gaztelaniaz) Castells, Xavier Elías. (2005-08-22). Tratamiento y valorización energética de residuos. Ediciones Díaz de Santos ISBN 978-84-7978-694-6. (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  • www.biomassengineering.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  • «Gasification Renewable Energy from Biomass Engineering UK» web.archive.org 2011-09-10 (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  • «Gasificación - Ingeniería Química» www.ingenieriaquimica.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan