gehigarri

gehigarri

  • Orokorrak
  • en supplement
  • es suplemento
  • fr complément; supplément

gehigarri

1
  • ca additament m
  • de Hinzufügung f; Zugabe f
  • en attachment
  • es aditamento m
  • fr addition f
  • gl aditamento m
  • it additivazione f
  • pt aditamento m
2
  • ca suplement m
  • de Zuschlag m; Zusatz m; Nachtrag m
  • en surcharge; supplement
  • es suplemento m
  • fr supplément m
  • gl suplemento m
  • it supplemento m
  • pt suplemento m

SARRERA DESBERDINA:

Elikagai-gehigarri


Elikagai-gehigarriak elikagai moduan kontsumitzen ez diren eta produktuaren osagai bereizgarria ere ez diren substantziak dira, balio nutritiboa izan dezaketenak edo ez.
Elikagai-gehigarri baten erabilerak helburu teknologiko bat izango du, eta elikagaiaren ekoizpenean, transformazioan, prestaketan, tratamenduan, ontziraketan, garraioan eta biltegiratzean gehitzen bada, gehigarria bera edo bere azpiproduktuak modu zuzenean edo ez zuzenean elikagaiaren osagai bilakatuko dira.
Europar Batasunean, elikagai-gehigarri guztiak baimendu egiten dira soilik legerian[1] ezarritako irizpideak betetzen baldin badituzte (batez ere euren jatorria eta purutasunarekin lotutakoak). Izan ere, onartuak izateko elikagai-gehigarrien erabilerak segurua izan behar du, behar teknologiko bati erantzun behar dio, kontsumitzaileari akatsera ez dio eraman behar eta onura bat eragin behar du elikagaien ezaugarri teknologiko zein organoleptikoetan.
1333/2008 Erregelamenduak elikagai-gehigarrien erabileraren inguruan arautzen du. Honen helburua giza osasuna bermatzea eta kontsumitzaileak eta haien interesak babestea da besteak beste, beti ere ingurumena zainduz.
Erregelamenduak ondorengo hauek ezartzen ditu: baimenduta dauden elikagai gehigarrien zerrendak, gehigarri bakoitzak elikagai desberdinetan duen erabilera eta azkenik, zuzenean elikagai-gehigarri moduan saltzen direnean, haien etiketatuaren inguruko arauak.
Onartutako gehigarri guztiek erabilera mugatua dute, beraz. Elikagai talde bakoitzean zein gehigarri erabili daitekeen eta erabiltzeko gehienezko dosia zein den ere araututa daude. Batzuetan, ez dago dosi maximorik definituta eta gehigarria helburua betetzeko kontzentrazio baxuenetan erabili behar dela adierazten da (Quantum satis delakoa).
“Teknologia-laguntzailekidea” elikagaiaren ekoizpenean erabiltzen den baina azken produktuan ez dagoen substantzia da, hurrengo ezaugarriak bete behar duena[2]:
Teknologia-laguntzailekideak 1333/2008 Erregelamenduan definitzen dira, baina aplikazio-eremutik kanpo uzten ditu, eta momentuz ez dago legeria zehatza substantzia hauen inguruan Europan.
Gehigarriak ez bezala, Teknologia-laguntzailekideak produktu finalean ez dira ageri, beraz ez dira elikagaiaren osagaiak, eta 1169/2011 Erreglamenduan arautzen den bezala[3], kontsumitzaileari bideratutako informazioari buruzkoa, hain zuzen, ez dira osagaien zerrendan agertu behar. Etiketatuan bakarrik aipatu behar dira baldin eta substantzia hauek alergia edo intolerantziak eragiteko gai badira. Adibidez, kaseinak eta kaseinatoak, esnetik eratorritakoak.[4][3]
Teknologia-laguntzailekideen funtzioak, beste askoren artean, hurrengoak izan daitezke: katalizatzaileak, agente filtratzaileak, detergenteak, aparraren aurkako agenteak...[5]
Elikagai-gehigarriak sailkatzeko honako irizpideak erabiltzen dira[6]:
Lezitina (E-322)
Sorbato potasikoa (E-202)
Manitola (E-421)
Trietilo zitratoa (E-1505).
Kaltzio alginatoa (E-404)
Azido fosforikoa (E-338)
Azido alginikoa (E-400).
Azido fosforikoa (E-338)
Azido fosforikoa (E-338)
Magnesio kloruroa (E-511)
Pektinak (E-440)
Azido adipikoa (E-355)
Sodio alginatoa (E-401)
Amonio alginatoa (E-403)
Azido fumarikoa (E-297)
Sodio sulfitikoa (E-221)
Nitrogenoa (E-941)
Oxido nitrosoa (E-942)
Propanoa (E-044)
Ez da elikagai gisa zuzenean kontsumitzen
Helburu teknologiko jakin batekin erabiltzen da
Amaierako produktuan ager daiteke teknikoki saihestezina bada guztiz desagertaraztea, eta baldin eta osasunerako arriskua suposatzen ez badu eta amaierako produktuan efektu teknologikorik ez badu.

  • (Gaztelaniaz) Reglamento (CE) n o 1331/2008 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 16 de diciembre de 2008 , por el que se establece un procedimiento de autorización común para los aditivos, las enzimas y los aromas alimentarios (Texto pertinente a efectos del EEE). 2008-12-31 (Noiz kontsultatua: 2018-04-20).
  • a b (Ingelesez) «EUR-Lex - 32008R1333 - EN - EUR-Lex» data.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  • a b (Ingelesez) «EUR-Lex - 32011R1169 - EN - EUR-Lex» eur-lex.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2018-04-20).
  • (Gaztelaniaz) «Aecosan - Agencia Española de Consumo, Seguridad Alimentaria y Nutrición» www.aecosan.msssi.gob.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  • (Gaztelaniaz) «Coadyuvantes con perfil lipídico, fundamentales para la industria alimentaria - Tech Press» Tech Press 2011-12-15 (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  • Fundazioa, Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria - ELIKA - Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal. «ELIKA kontsumitzaileentzat - Elikagai gehigarriak» www.elika.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).[Betiko hautsitako esteka]
  • Wikipediako bilaketara joan