gilbordura
- Ingeniaritza zibila
- en undulation
- es garrote
- fr jarret
gilbordura
- ca colzada f
- de Knick m; Knickstelle f
- en undulation; kink
- es garrote m
- fr jarret m
- gl garrote m
- it piegatura f a gomito corto
- pt ondulação f
- ca guerxament m
- de Durchhang m; Knickung f
- en buckling
- es pandeo m
- fr flambage m
- gl empenamento m
- it arcuatura f; imbarcatura f
- pt varejamento m
gilbordura
Gilbordura
Gilbordura elementu lerden konprimituetan gertatzen den ezegonkortasun elastikoa da. Fenomeno honengatik, konpresio-norabide nagusiarekiko zeharkako desplazamendu nabarmenak sortzen dira.
Fenomeno hau, ingeniaritza estrukturalean, batez ere zutabeetan agertzen da. Zutabe edo elementu lerdenak akzio-esfortzu axial handiak jasaten baditu, gilbordurarengatik flexio gehigarri bat izango du.
Gilborduragatik agertzen den makurdurak zutabe edo edozein elementu lerdenaren konpresiorako erresistentzia izugarri mugatzen du. Batzuetan, konpresiozko karga axial batengatik, gilbordura-karga kritikoa deiturikoagatik, ezegonkortasun elastiko bat gerta daiteke. Orduan, deformazioa handitzen da, ondorioz, tentsio gehigarriak sortzen dira, haustura tentsioa gainditzen da eta elementu estrukturala hondatzen da. Makurdura-gilborduraz gain, tortsio-gilbordura edo tortsio-momentu gehiegizkoagatik sortutako gilbordura dago.
Gilborduragatik egiturak huts egiteko era desberdinak daude. Elementu estruktural batentzat hauetako batzuk egiaztatu behar dira sarritan; honela aplikatutako kargak, karga kritikoetatik urrun daudela ziurtatzen da.
Ondorengoak dira gilbordura gertatzeko era arruntenak:
Zutabe eta saretetako barra konprimituek, lerdentasun mekanikoaren arabera, hainbat eratan huts egin dezakete.