gindax

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

gindax

1
  • ca càbria f
  • de Hebebock m
  • en warning gear wiring box
  • es cabria f
  • fr chèvre f
  • gl cabra f
  • it sollevatore m di barriera
  • pt cábrea f
2
  • sin.tornu
  • ca torn m
  • de Drehmaschine f; Winde f
  • en winch; lathe; handbrake
  • es torno m
  • fr tour m; frein m à manivelle
  • gl torno m
  • it tornio m
  • pt freio m

SARRERA DESBERDINA:

Aingura

Aingura bat, itsasontzi bati, itsaslasterragatik arduratu gabe, itsasoan bere posizioa finkatzea ahalbidetzen dion itsas nabigazioko tresna bat da, itsasaldiaren indarrari aurka egiten diona.
Aingurak ontzia hondoan finkatzeko balio du, ontziari geldirik eusteko kanpoko laguntzarik gabe. Ainguratzea aingurarekin egiten den maniobra da. Aingurak bota daitezke, halaber, ontzia premiaz geldiarazi behar izanez gero. Horretarako, ontziak bi aingura izan ohi ditu amuletan; ontzi batzuek, gainera, beste aingura bat izaten dute txopako atze ebakian. Itsasontzi handiagoek hiru izaten dituzte: bat txopan[1] eta bi brankan[2], kateen bidez elkartuak.
Aingura astunenak 3 tona pisatzera hel daitezke. Ehun mila tona baino gehiagoko petrolio-ontzietan, 13 eta 15 tona artean pisatzen dute, eta itsasontzi handiagoetan, hogei tona baino gehiago.
Aingura baten atalak hauek dira:
Itsasontzia oso handia denean hiru aingura eramaten ditu: bi brankan eta hirugarrena txopan. Horretaz aparte, ainguren pisua itsasontziaren araberakoa izango da, hau da, zenbat eta pisutsuagoa itsasontzia, orduan eta pisu handiagoa izango dute aingurek.
Ontziak makinak ditu, nola brankan hala txopan, ainguratzeko eta amarratzeko edo desamarratzeko maniobretarako. Ontzia oso luzea bada, baliteke amarratzeko sistemak izatea itsasontzi erdian.
Aingura-kateari altzairuzkoa da. Kate nagusia kate-maila ezberdinez osatuta dago zeinean, 25 metroko tarteetan, ezaugarri desberdinak dituen maila agertzen da. Hori dela eta, katea desarma daiteke. Maila bakoitzak txertatuta eramaten du pieza bat (kontrete izenekoa) zeinak trakzio-deformazio indarren kontra laguntzen duen. Pieza horren erabilerak ahalbidetzen du diametro txikiago bat erabiltzea lotura estua duen altzairuzko mailan, meheagoa bihurtuz. Gainera, katea maneiagarri bihurtzen da ainguratze-lanetarako.
Katea girgilen bitartez neurtzen da, 27,5 metroko tarteetan. Beraz, neurketa horrek laguntzen du marinelari jakiten zenbat kate metro aurkitzen den uretan aingura bota ondoren. Hala, 5 girgilu erriatu badira, esan nahi du 137,5 metro kate daudela uretan.
Lotura-girgilu bakoitza kolore bizi batez margotzen da; gero, ainguratik abiatuta, haren alde banatan kate-maila bat pintura argiz markatzen da lehen tarterako, bi kate-maila bigarren tarterako, hiru hirugarrenerako, eta horrela hurrenez hurren, ainguratze-maniobran zer kate-luzera erabili den jakitea errazteko. Adibidez, merkantzia-ontzi baten kate-luzera, gutxi gorabehera, 10 girgilu da.
Ainguraren katea mugitzeko makineria. Brankako bizkarrean finkatuta egoten da. Motor bat du, eskuarki hidraulikoa, kate-mailak hartzen dituen gurpil horzdun bat mugiarazteko. Badu balazta bat kate-erriatzea gerarazteko, eta txirrikak ere baditu haietan unamak birarazi ahal izateko atrakatze edota desatrakatze lanetan.
Burdina forjatuzko materialak dira, zilindro itxurakoak, eta sokak birarazteko balio dute. Hozka txikiak izaten dituzte, soka irrista ez dadin. Danborra biratzen hasten denean, zenbait itzuli ematen zaizkio ontzian biltzen hasitako estatxarekin. Horri tiratu deritzo; soka ontziaren kanpoalderantz mugitzen badugu, berriz, erriatu edo askatu litzateke. Ekintza horiek, bai sokekin bai aingura-katearekin gauzatzen dira.
Gindaxeko koro hozkadun edo horzduna. Hozka horietan txertatu edo egokitzen dira kate-mailan. Gindaxaren zati bat da. Barbotenak behin gindaxa biratuz enbragatzen da aingura biratzeko edo libre uzten da, enbragea libre utziz. Honek ahalbideratzen du aingura-katea urpetzea arazorik saihestuz.
Gurpil edo bolante bat da, torloju bati atxikia. Biratzean, ainguraren katea marruskaduraz balaztatzen du.
Hodi zilindrikoa, brankako gazteluko bizkarra alboetako bateko amularekin lotzen duena. Haren barnetik pasatzen da katea. Batzuetan, sistema bat izaten du amularen partean ainguraren zangoa kate-zuloan ongi sartua gera dadin eta ainguraren erpeak amulan ondo akoplatuta geldi daitezen.
Kate-zuloaren eta gindaxaren artean ezarritako burdinezko pieza, katean ahokatu eta katea mugitu ezinik uzten duena. Haren zeregina aseguru edo lokarri izatea da, katea ustekabean erriatzea galarazteko barbotenak edo balaztak huts eginez gero.
Brankako ganbera bat da, erabiltzen ez den katea gordetzeko balio duena. Autoestibatzailea izaten da, katea traba ez dadin, eta ainguraleku bat du katea itsasontzian finkatzeko. Kate-kutxaren oinarrizko parametroa altuera da, gainerako neurriek, katea ez trabatzeko. Katea, kate-kutxarekin sendotzen da, bai alde batetik bai goitik, kudeaketak eta mantentze lanak ahalbideratzeko.
Kate-zuloaren hodiaren barnealdean zehar, irekigune batzuk daude balbula baten bidez ponpa batera konektatuak. Ponpak, itsasoko ura hartu eta presiopean bidaltzen du, katea garbitzeko.
Sotés, I., Alcedo, I, Basterretxea, I., Basterretxea, A. eta Sotes, X. 2015. Itsasontziaren Eskuliburua. Bigarren arg. Bilbo: EHUko ARGITALPEN ZERBITZUA.

Zangoa edo besoa
Pala
Txinga
Adarra
Erpea
Gurutzea

  • Txopa (nautika). 2016-10-31 (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  • Branka. 2017-10-08 (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  • Wikipediako bilaketara joan