- Orokorrak
- en body
- es cuerpo
- fr corps
gorputz
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ https://www.euskadi.eus/web01-a2lurhiz/es/contenidos/termino/_c02531/eu_g_2776/g2776.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20200305173019/https://www.lexico.com/definition/morphology
- ↑ Prosser, C. Ladd (1991). Comparative Animal Physiology, Environmental and Metabolic Animal Physiology (4. edizio). Wiley-Liss. 1-12.or. ISBN 978-0-471-85767-9[1]
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Gorputz (biologia)
Gorputza izaki bizidunetan, izaki baten atal fisikoa da.[1] Gizakien kasuan, bereziki, arimarekin, nortasunarekin eta portaerarekin lotu egin da mendeetan zehar. Animalia osatzen duen materia organikozko multzoa eta gizaki edo animalien enborra da. Zenbait testuingurutan, baliteke gorputzaren azaleko zati bat, ilea adibidez, ez hartzea haren zatitzat, ezta atxikita dagoenean ere; gauza bera balio du substantzia iraitzgarrietarako (pixa, izerdia, kak). Oro har, landare batek ez du gorputzik.
"Gorputza" hitza askotan erabiltzen da itxurarekin, osasunarekin eta heriotzarekin lotuta. Hildako pertsona baten gorpuari hilotz edo gorpua deitzen zaio.
Giza gorputza, funtsean, buruak, enborrak eta gorputz-adarrek osatzen dutela esaten da. Egia esan, giza gorputza askoz konplexuagoa da, kategorizazio horretan ez baitira barne organoak sartzen, adibidez.
Gorputzen eta horien egitura-ezaugarri espezifikoen azterketaz arduratzen den biologiaren adarra, morfologia izenekoa da.[2] Gorputzaren portaeraren azterketari anatomia esaten zaio. Anatomia biologiarekin lotzen da, naturarekin eta izaki. Anatomia gorputzaren egituraz ehunena baino maila altuagoan arduratzen den morfologiaren adar bat da.
Anatomiak lotura estua du ehunen egitura aztertzen duen histologiarekin, bai eta banakako zelulen egitura eta funtzioa aztertzen dituen zitologiarekin ere. Horietatik abiatuta eraikitzen dira aztertutako makroorganismoaren ehunak eta organoak. Oro har, anatomiak, histologiak, zitologiak eta enbriologiak morfologia bat irudikatzen dute. Azkenik,
organismo baten funtzioen eta mekanismoen azterketa fisiologia da.[3]