gur-pegi

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

gur-pegi

1
  • ca boixa f
  • de Radnabe f; Buchse f
  • en bush
  • es buje m
  • fr douille f
  • gl buxa m
  • it boccola f
  • pt casquilho m
2
  • ca botó m
  • de Nabe f; Radnabe f
  • en hub
  • es cubo m
  • fr moyeu m
  • gl cubo m
  • it mozzo m
  • pt cubo m

Gurpegi

Gurpegi[1][a] Artzibar udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
1960an jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Artzibarko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak gurpegiarrak ziren.
Gurpegi toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Artzibar kokatzeko ez dago aho bateko akordiorik. Egia esan, Zaraitzu eta Erronkaribar ibarretan bezala, haran horien iparraldea Pirinioetakoa da, eta hegoalde Pirinioaurreatarra, klima eta landaretza aldaketa nabariarekin. Trantsizio-eremu bat da, eta bi espazioen muga edo muga hori Larrogain, Elke-Pausaran, Peñas Baxas eta Lareki mendien arteko irudizko lerro batekin markatu daiteke.
Artzibar ibarra berezia da, bitxia beharbada, eta Erdi Arokan galtzen da bere jatorria. Ez dio jarraitzen ibai baten inguruan garatzeko zonako arauari. Bi adar bereiz ditu, Irati eta Urrobi ibaien ibilbideei jarraituz, eta hirugarren adar erdi bortxatu bat Gurpegi errekaren inguruan.
Udalerriko gunerik garaienetan izan ezik, Artzibar gehienean klima azpimediterraneoa nagusi da. Urteko batez besteko tenperatura 6 eta 12 gradu bitartekoa da (sei gradu mendietan eta hamabi herrigunean). Prezipitazioak 1 000 eta 1 600mm bitartekoak dira, betiere udaberrian eta udazkenean ugariagoak. Urteroko egun euritsuak 100-120 inguru izaten dira, eta azarotik apirilera ohikoa da elurra jaustea.
Baso-soiltze gogorra jasan dute Artzibar aldeko basoek. Pagoa, pinu basatia, haritza eta artea dira zuhaitzik ugarienak. Artea, arroilean eta ipar eta ipar-mendebaldeko mendietan hedatzen da batez ere. Birlandatutako pinuek 1 000 hektareatik gora hartzen dituzte, batez ere Austriatik ekarritako pinu lariziarrak dira.
Artzibarren dagoen Orotz-Betelu udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 619 metrora, Nafarroako Gobernuak 1993n jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Demografiari dagokionez, hiru su edo etxeen arteko su-zenbaketetan ibili zen 1366tik gehienez bostera 1646an, eta 1819ko azken zenbaketan berriro hiru agertu ziren. Biztanle kopururik handiena 1786an dugu, 34rekin eta 33rekin 1858an, eta 1920ko hamarkadatik (25 biztanle) 1960ko erroldan erroldatutako azkenekora arte etengabe jaisten joan zen.

  • /guɾpéɣ̞i/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

  • Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  • «Gurpegi - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  • Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Orotz-Betelu» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  • Aurizperriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan