hauskortasun
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
Nahi baduzu, proposamena bidali.
- ca fragilitat f
- de Sprödigkeit f; Brüchigkeit f
- en fragility
- es fragilidad f
- fr fragilité f
- gl fraxilidade f
- it fragilità f
- pt fragilidade f
hauskortasun
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2001] eta Elhuyar Hiztegia
- ↑ Euskalterm: [Arkitektura hiztegia] [2024]
- ↑ Ferrer-Giménez, Carlos; Amigó-Borrás, Vicente. (2003). Tecnología de Materiales. Ed. Univ. Politéc. Valencia ISBN 849705363X, 9788497053631..
Hauskortasun
Hauskortasuna[1] kanpo-indarren eraginez, material batek deformazio plastiko handirik gabe hausteko duen joera da.[2] Propietate hori duten materialei hauskor esaten zaie. Aitzitik, material harikorrak hautsi egiten dira deformazio batzuk jasan ondoren, normalean plastiko motakoak. Hauskortasuna harikortasunaren kontrakoa da, eta nahiko energia gutxi xurgatzen du, haustura harikorra ez bezala.
Bolumen unitateko xurgatutako energia honela lortzen da:
Material bat ia deformaziorik gabe hausten bada, deformazio-tenkagailuaren osagaiak txikiak dira, eta aurreko batura nahiko txikia da.
Material baten hauskortasuna, gainera, haren barnean zehar pitzadurak hedatzeko edo hazteko abiadurarekin lotuta dago. Horrek esan nahi du esfortzuak egin ondoren ezaugarri horiek dituzten materialak bat-batean hausteko arrisku handia dagoela.[3] Aldiz, material harikorrak pitzaduren aitzinamendua geldiarazteko gai direnak dira.
Material hauskorren adibide tipikoak beira arruntak/beira gogorrak (leihoetakoak, adibidez), mineral kristalino batzuk, material zeramikoak eta polimero batzuk, hala nola polimetilmetakrilatoa (PMMA), poliestirenoa (PS) edo azido polilaktikoa (PLA) dira, besteak beste. Garrantzitsua da aipatzea material batek eskaintzen duen haustura mota (hauskorra edo harikorra) tenperaturaren araberakoa dela. Hala, material batzuek (polietilenoa, polipropilenoa edo beste termoplastiko batzuk) hausturak eragiten dituzte giro-tenperaturan, eta beira-trantsizioko tenperaturaren azpitik, berriz, haustura hauskorrak eragiten dituzte.
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan