helikoidal

helikoidal

  • Orokorrak
  • en helicoid
  • es helicoidal
  • fr hélicoïdale

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Engranaje helikoidal

Hortz helikoidalen engranaje zilindrikoek haginkada zeiharra dute errotazio-ardatzarekiko. Hori da haien ezaugarri bereziena. Engranaje horietan, mugimendua engranaje zuzenetan bezala sortzen da. Haien ardatzak, bai paraleloak bai gurutzatuak izan daitezke. Normalean, gurutzatuak direnek 90° osatzen dute. Batzuetan, bultzada axiala deuseztatzea bilatzen denean, koskaduna bikoitz helikoidala egin daiteke. Zilindrikoez gain, badago beste engranaje helikoidal mota bat, konikoak. Lantzen ari den atal honetan, zilindrikoak bakarrik azalduko dira.
Engranaje zuzenak baino potentzia handiagoa transmititzen dutela aurki daiteke engranaje helikoidalen abantailen artean. Horretaz gain, abiadura handiagoa lor dezakete zuzenekin konparatuz. Gainera, isilagoak dira eta gehiago irauten dute apurtu gabe. Helikoidalek, gurutzatzen diren ardatzen mugimendua transmititu dezaketen engranaje bakarrak dira. Besteen moduan, desabantaila batzuk aurkitu ahal dira: zuzenak baino gehiago gastatzen dira, fabrikatzeko garestiagoak dira eta normalean, zuzenak baino koipeztaketa gehiago behar dute.
Engranaje helikoidal baten ezaugarririk bereizgarriena sortzen duen helizea da. Helize hori engranajearen diametro primitiboaren itzuli osoko mugimendua da. Helize horren koskadunak ardatz axialarekin β angelu bat osatzen du. Angelu hura, engranatzen duten bi gurpiletan berdina izango da, kontrako orientaziokoa. Hau da, bata eskuinetara eta bestea ezkerretara. β angelu horren balioa transmisioaren abiaduraren arabera ateratzen da. Hona hemen angeluaren datu orientagarriak:
Gomendatzen den transmisio-erlazioa engranaje zuzenekoen antzekoak dira gutxi gorabehera.
Engranajeek duten helizearengatik, zizelkatze-prozesua desberdina da engranaje zuzenekin konparatzen bada. Hori gertatzen da helize hori lortzeko transmisio zinematiko bat behar delako.
Hona hemen engranaje helikoidalen datu dimentsionalak:
Kanpoko diametroa:
Diametro primitiboa:
Modulu normala:
Hortz-neurri normala:
Helizearen angelua:
Helizearen hortz-neurria:
Modulu zirkularra:
Hortz-neurri zirkularra:
Hortz-neurri axiala:
Hortz-kopurua:
Honaino azaldutako ekuazioak dira aurretik esplikatutako engranaje motekin desberdintasunak dituzten formulak. Adendum, dedendum eta zentro arteko distantzia engranaje zuzenen formula berekin kalkulatzen dira.
Aurretik aipatu den moduan, bultzada axiala deuseztatu nahi bada, engranaje bikoitz helikoidala erabiltzea komenigarriagoa da engranaje helikoidal simplea baino. Engranaje bikoitz helikoidalak jarraian azalduko dira.

Wikipediako bilaketara joan