hormigoi

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

hormigoi

  • ca formigó m
  • de Beton m
  • en concrete
  • es hormigón m
  • fr béton m
  • gl formigón m
  • it calcestruzzo m
  • pt betão m

Hormigoi

Hormigoia edo betoia[1] eraikuntzan erabiltzen den material konposatu bat da. Aglomeratzaile bat du osagai nagusi gisa, zeini legarra, ura eta agregakin espezifikioak gehitzen zaizkion.
Aglomeratzaile hori, orokorrean, hidratazio erreakzio bat sortzeko ur proportzio egoki batekin nahastutako zementua (gehienetan Portland zementua) izaten da. Agregakinaren partikulak beren bataz besteko diametroaren arabera sailkatzen dira hirutanː legarrra, hartxintxarrra eta harea. Zementuaren eta uraren arteko nahasketari zementu pasta edo letxada deitzen zaio; nahasketa honi harea gehituz gero morteroa lortzen da, eta morteroari legarra gehituz hormigoia.
Hormigoi arrunta, oro har, zoladura, eraikin eta beste egitura mota batzuk eraikitzeko erabiltzen da; pisu zehatza du, 2200tik hasita 2400 kg/m³ arte. Hormigoiaren dentsitatea, agregakin kantitaren eta agregakinaren beraren dentsitatearen, porotasunaren eta ur zein zementu kantitatearen araberakoa da. Pasta kantitatea gutxituz (agregakinen kantitatea handituz) dentsitatea handitzen da. Hormigoi armatuaren kasuan, hormigoia gehi armadurak duen pisu unitarioa 2400 km/m³ dela kontsideratzen da.
Agregakinen proportzioen arabera, hainbat hormigoi mota ezberdin daude. Agregakin pisutsuak daramatzaten hormigoiak, 3200 kg/m³-ko dentsitatea baino handiagoa duten hormigoiak, hormigoi astun gisa sailkatzen dira; egituretan erabiltzen diren hormigoiak, 2200 kg/m³.-ko dentsitatea duten hormigoiak, hormigoi arruntak bezala; eta 1800 kg/m³-ko dentsitatea duten hormigoiak, hormigoi arin gisa.
Konpresio indarraren aurrean duen erresistentzia da hormigoiak duen egitura-ezaugarririk esanguratsuena. Aldiz, ez du portaera berdina erakusten beste esfortzu batzuen aurrean, hala nola, trakzio, flexio edo indar ebakitzaileen aurrean. Hori dela eta, ohikoa da hormigoiari armadura ezartzea, biak batera lehen aipatutako trakzio, flexio eta indar ebakitzaileen aurrean duen portaera hobetuz; kasu horretan, 'hormigoi armatu' izena hartzen du. Egitura bat proiektatzen denean, aldez aurretik, elementuen dimentsioak, hormigoi mota, agregakinak eta ezarri behar den altzairua aurreikusten da, egiturak jasan behar dituen esfortzuen eta ingurumen balditzen arabera.  
XX. mende bukaeran, eraikuntzaren industrian gehien erabiltzen zen materiala zen. Forma, enkofratua deritzon molde zurrunen bidez ematen zaio. Arkitektura eta ingeniaritza eraikuntzetan erabiltzen dira batez ere, besteak beste eraikinak, zubiak, portuak, tunelak… egiteko. Egitura guztia altzairuzkoa duten eraikinetan ere hormigoiaren erabilera ezinbestekoa da zimentazioa egiteko. XX. mendearen amaieran agertzen joan diren hormigoi moten artean, beira zuntzekin indartutako hormigoia (GRC), airearekin arintzen den hormigoi zelularra, fibra naturalekin arintzen den hormigoia eta hormigoi autokonpaktatzeilea aurki daitezke.

Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

Wikipediako bilaketara joan