ibilgailu

ibilgailu

  • Ingeniaritza mekanikoa - Material ibiltaria
  • en vehicle
  • es vehículo
  • fr véhicule

ibilgailu

  • ca vehicle m
  • de Fahrzeug n
  • en vehicle
  • es vehículo m
  • fr véhicule m
  • gl vehículo m
  • it veicolo m
  • pt veículo m

Ibilgailu

Ibilgailua pertsonak edo gauzak garraiatzeko erabiltzen den gailu bat da. Gizakiak mota askotako ibilgailuak erabili ditu historian zehar, gurdietatik hasi egungo espazio-ontzi konplexuetaraino. Hala ere, garai ezberdinetako ibilgailuetan badira elementuak antzinatik iraun dutenak: gurpila duela milaka urtetatik erabiltzen da. Baina ibilgailuak garaiko teknologiarekin estu loturik ere badaude: XIX. mendera arte, ibilgailuak gizakiaren, abereen edo haizearen indarrez mugitzen baziren ere, errekuntzako motoreen asmakuntzak ibilgailuen iraultza ekarri zuen, tren, auto, hegazkin eta beste garraiobide askoren asmakuntza eta garapenerako zabalduz. Ibilgailuen iraultzak gizakiaren mugak zabaldu baditu ere, errekuntzan oinarritutako ibilgailuen erabilera masiboak kutsadura arazo larriak ekarri eta energiaren erabilera iraunkorrari buruzko zalantzak sortu ditu.

Wikipediara joan