ijezkailu
- Tailerra
- en flattening mill
- es laminador
- fr laminoir
ijezkailu
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ a b c d e f g Irazustabarrena, Nagore. (2017-12-10). «Dukesaren eta herriaren gaileta» Argia CC-BY-SA lizentzia.
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Maria galleta
Maria galleta galleta mota bat da.[1]
1874ko urtarrilaren 23an, San Petersburgon, Maria Aleksandrovna dukesa handia – Alexander II.a Errusiakoa tsarraren alaba– eta Ingalaterrako Alfred printzea –Edinburgoko dukea, Viktoria erreginaren laugarren semea– ezkondu ziren Neguko Jauregian. Urteko ezkontzaren aitzakian, bi gozogile ingelesek, James Peek-ek eta George Hender Frean-ek, galleta mota berri bat prestatu zuten eta ezkongai errusiarraren izena ipini zioten: Marie biscuit[1].
Gozoki berria espresuki bostetako tearekin hartzeko sortu zuten, ordu arte egunero kontsumitu ohi zituzten galletek busti eta berehala desegiteko joera ezatsegina baitzeukaten. Peek, Frean & Co. konpainiak ekoiztutakoek, aldiz, duin eta kurruskari eusten zieten murgilei. Produktua prest zeukaten ezkontza baino lehen ere, baina publizitate egokia behar zuten kontsumitzaile britainiarrak liluratzeko. Ez zen garaiko pertsona ezagun baten izena zeukan lehen gozokia: Victoria erreginak, Albert printzeak edo Garibaldik ere beren galletak zituzten. Eta hala, errege familiarekin lotuta, produktuak bide samurragoa izan zuen merkatu britainiarrean, lehenik, eta atzerrian, aurrerago[1].
Maria galleten jatorriari buruzko beste bertsio oker bat zabaldu da luzaroan: Eugenio Fontaneda espainiarrak asmatu zituela eta Maria bilobaren izena jarri ziela. Baina Espainian kontsumitu ziren lehen Maria galletak Peek & Freanek berak ekoitziak ziren. Inportatutako galleta horiek, ordea, oso garestiak ziren, 5,5 pezeta kiloak.[1]
Espainiako lehen Maria galletak Gipuzkoan ekoitzi zituzten, Errenteriako Olibeten. 1886an sortutako fabrikak oragailu mekanikoak, ijezkailuak eta Espainiako lehen kate-labeak zituen. Hala, prezioa erdira jaitsi zen, 2,5 pezeta kiloko, baina luxuzko produktua zen oraindik. Juan Ramón Jiménez idazlearentzat behintzat bai. Zenobia Camprubi idazle eta hizkuntzalariak, erbestean zela, zera idatzi zion Juan Guerrero Ruiz editoreari: «Ezusteko handiena J.R.rentzat Maria Olibet galletak lirateke, gauza legendario eta eskuraezintzat jotzen baititu beti».[1]
Aurrerago Bilbon 1907an sortutako Artiach eta Fontaneda bera hasi ziren Mariak egiten. Baina benetako bultzada Espainiako Gerra Zibila amaituta jasoko zuten galletek, frankismoaren babesean. 1950eko hamarkadan, irin eta azukre gainprodukzioa Gaztela Mantxako –nagusiki, Palentziako– industria galletagilera bideratu zuten eta erregimenak Espainiaren susperraldi ekonomikoaren ikurretako bat bihurtu nahi izan zuen Maria.[1]
Hala ere, Maria fenomenoa beste herrialde askotan ere zabaldu zen, kostua merketu ahala. Egun, munduko 40tik gora herrialdetan ekoizten dira. Eta, abizenak abizen, ia denek dute dukesa handiaren izena: Maria, Marie, Marietta, Mariya, Mariebon, Mariakaakje, Mariekjeks...[1]