ilara

ilara

  • Orokorrak
  • en traffic jam; obstruction
  • es atasco
  • fr embouteillage; bouchon

ilara

  • ca filera f
  • de Aneinanderreihung f
  • en face
  • es hilera f
  • fr filière f
  • gl fileira f
  • it fila f
  • pt fileira f

SARRERA DESBERDINA:

Ilargia

Artikulu hau Lurraren ilargiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «satelite».

Ilargia Lurraren satelite natural bakarra da. Eguzki Sistemako bosgarren sateliterik handiena da, eta handiena, orbitatzen duten planetaren tamainaren arabera. Eguzki Sistemako bigarren sateliterik dentsoena da (ezagutzen ditugunen artean), Jupiterreko Ioren ostean. Ilargiaren eta Lurraren artean 384.400 km daude.[1] Urtero, distantzia hori 3,82 ± 0,07 cm handitzen da, baina ratioa ez da konstantea.[10] Orbita eliptikoa du: distantziarik txikiena —perigeoa— 356.000 kilometro da, eta handiena —apogeoa— 406.000 kilometro.
Teoria nagusiak dio Ilargia orain dela 4.500 milioi urte sortu zela, Lurraren sorreratik oso gertu. Hainbat hipotesi daude jatorriaren inguruan: azalpenik hedatuenak dio Ilargia Marteren tamaina zuen Tea izeneko planeta batek Lurraren aurka kolpatzean sortutako hautsetik sortu zela.
Ilargiak Lurrarekiko errotazio sinkronikoa du, eta beti erakusten du aurpegi bera, edo gertuko aurpegia, itsaso ilun bolkaniko eta inpaktuzko kraterren eremu altuen artean. Eguzkiaren ostean ikus daitekeen objekturik distiratsuena da, Lurraren gainazalaren argiztatzeari dagokionez. Haren gainazala benetan iluna da (oso zuri argia dela eman badezake ere), asfalto gastatua baino distira pixka bat handiagoarekin. Ilargia Lurretik lau moduz ikus daiteke: bakoitzak aldi izena du. Ilargialdiek ilgora[11], ilbehera, ilberria eta ilbetea dute izena.[12] [13] Lehen alditik laugarrenera 27 egun, 7 ordu, 43 minutu, eta 11,47 segundo pasa behar dira. Ziklo erregular horiek Ilargia kultur eragin esanguratsu bilakatu dute, Antzinarotik hizkuntza, egutegi, arte eta mitologian handia baita.
Ilargiaren grabitazioaren eraginak itsasoko mareak, lur mareak, eta egunaren luzatze txikiak sortzen ditu. Ilargiaren gaur egungo distantzia orbitala Lurraren diametroaren tamaina baino hogeita hamar aldiz handiagoa da, eta zeruan duen tamaina erlatiboa ia-ia Eguzkiaren parekoa da. Horregatik, eguzki eklipse bat gertatzen denean, Ilargiak osorik estaltzen du Eguzkia. Fenomeno horrek ez du etorkizun urrunean segituko. Lurraren eta Ilargiaren arteko distantzia zuzena 3,82 ± 0,07 zentimetro handitzen da urtero, baina ratio hori ez da konstantea.
1959an Sobietar Batasunaren Luna programa Ilargira espazio-ontzi ez-tripulatu bat bidali zuen lehenengo herrialdea izan zen; Ameriketako Estatu Batuek NASAko Apollo programarekin gizaki bat jarri zuen Ilargian, lehen bidaia tripulatuaz (Apollo 8, 1968an) eta sei Ilargiratzez, 1969 eta 1972 artean, horietatik lehenengoa Apollo 11rena. Misio horiek 380 kg Ilargi arroka ekarri zituzten, Ilargiaren historia geologikoa ulertzeko oso baliagarriak. 1972ko Apollo 17aren ostean ez da berriro gizakirik joan Ilargira, nahiz eta hainbat misio egon diren, baita Europa zein Txinaren aldetik ere.

Wikipediako bilaketara joan