iman

iman

  • Teknologia orokorra
  • en magnet
  • es imán
  • fr aimant

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Iman

Artikulu hau burdina erakartzeko ahalmena duen solidoa buruzkoa da; lider musulmana gaitzat duena beste hau da: «Imam»

Imana eremu magnetikoa sortzen duen objektu edo materiala da. Imanak, duen magnetismoari esker, material ferromagnetikoak eta beste iman batzuk erakartzen ditu. Modu sinple batean esan daiteke imanek bi polo dituztela: ipar poloa eta hego poloa. Imanen ezaugarri nagusietako bat da polo berdinek elkar aldaratzen eta kontrakoek elkar erakartzen dutela.
Iman iraunkorra material magnetizatuz osaturiko objektua da, eta eremu magnetiko iraunkor bat sortzen du. Egunerokotasunean aurki daitekeen eredu sinple bat hozkailuko atean oharrak itsasteko erabiltzen diren imanena da. Imanek era indartsuan erakartzen dituzten objektuak magnetiza daitekeen materialez osatuta daude, eta halako materialei material ferromagnetiko deritze. Horien artean, burdina, nikel eta kobalto elementuak zein haien arteko aleazioak daude: lur arraroen arteko aleazio metaliko batzuk eta era naturalean sorturiko mineral batzuk ere, magnetita adibidez. Imanaren presentzian, material ferromagnetikoek izaten dute, material guztien artean, erantzun nabarmenena (horregatik deitzen zaie magnetiko esparru ez-akademikoan), baina gainerako materialek ere badituzte erantzunak, magnetismo motaren arabera ahulagoak izan arren.
Material ferromagnetikoak bi motatan sailka daitezke: magnetikoki "bigunak" eta magnetikoki "gogorrak". Lehenengoak magnetiza daitezke, baina ez dute egoera horretan luzaro irauten: adibidez, burdina suberatua sartuko litzateke kategoria horretan. Bestalde, material ferromagnetiko "gogorrek" luzaro manten dezakete beren magnetizazioa (horregatik aukeratzen dira iman iraunkorrak egiteko), eta prozesu berezien bidez sortzen dira. Adibidez, alnico eta ferritak eremu magnetiko indartsu baten pean eratzen dira haien barne-egitura mikrokristalinoa lerrokatzeko eta magnetizazioa indartzeko. Horrela lortutako iman aseei, desimantzeko, eremu magnetiko zehatz bat aplikatu behar zaie, eta eremu magnetiko horren atari-balioa material magnetizatuen koertzibitatearen mendeko da. Material "gogorrek" koertzibitate handia dute; "bigunek", aldiz, txikia. Iman baten ahalmen osoa haren momentu magnetikoak neurtzen du, edo, bestela, sortzen duen fluxu magnetiko totalak. Material baten magnetismoaren ahalmen lokala neurtzeko, haren magnetizazioa erabiltzen da.
Elektroimana material eroalez osatutako harila da; horretan zehar korrontea pasatzen denean, iman batek bezala jokatzen du. Askotan, harilaren barruan material ferromagnetiko "bigun" bat sartzen da, altzairu gozoa adibidez; ondorioz, elektroimanak sortzen duen eremu magnetikoa sakonki indartzen da.

Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

Wikipediako bilaketara joan