induktantzia

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

induktantzia

  • ca inductància f
  • de Induktanz f; induktiver Widerstand
  • en inductance
  • es inductancia f
  • fr inductance f
  • gl inductancia f
  • it induttanza f
  • pt indutância f

Induktantzia

Elektromagnetismo eta elektronikan, induktantzia () eroale elektrikoen propietate bat da, zeinagatik eroale horretatik igarotzen den korronte elektrikoaren aldaketa batek tentsio bat —indar elektroeragile bat— induzitzen (sortzen) duen, bai eroale berean —autoinduktantzia— zein inguruko eroaleetan —elkar-induktantzia—.
Efektu hauek fisikako oinarrizko behaketa biren eratorriak dira: Lehenengoa, korronte elektriko egonkor batek eremu magnetiko egonkor bat sortzen duela (Oersteden legea), eta bigarrena, eremu magnetiko aldakor batek inguruko eroale elektrikoetan tentsioa induzitzen duela (Faradayren legea). Lenzen legearen arabera, induktantzia daukan zirkuitu bat zeharkatzen duen korronte elektriko aldakor batek tentsio proportzional bat induzitzen du, zeina korronte aldaketaren aurkakoa den —autoinduktantzia—. Zirkuitu horretako eremu aldakorrak inguruko zirkuituetan ere indar elektroeragilea sortu dezake —elkar-induktantzia—.
Induktantzia terminoa Oliver Heavisidek erabili zuen lehenengoz 1886ko otsailean. ikurra Heinrich Lenz fisikariaren omenez erabiltzen da.
Induktantziaren unitatea Nazioarteko Unitate Sisteman Henrya (H) da, unitatearen izena Joseph Henry fisikari estatubatuarraren omenez jarri zelarik.

Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

Wikipediako bilaketara joan