Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
Nahi baduzu, proposamena bidali.
- ca inèrcia f
- de Trägheit f; Beharrungsvermögen n
- en inertia
- es inercia f
- fr inertie f
- gl inercia f
- it inerzia f
- pt inércia f
inertzia
Inertzia
Fisikan, inertzia gorputz orok aurretik zeukan pausaguneko edo higidura zuzen uniformeko egoeran irauten duten neurtzen duen propietatea da. Modu orokorrean esanda, materiak ezartzen duen erresistentzia bat bere HZU-ko egoera aldatzeko ala ez, abiadura aldaketak edo norabide aldaketak kontuan hartuta. Horregatik, gorputz batek bere pausaguneko edo higidura zuzen uniforme erlatiboko egoera ez da aldatuko, bere gainean ez baldin badago aurreko egoera alda dezakeen indarrik.
Gorputz batek zenbat eta masa handiagoa izan, gero eta handiagoa izan beharko du bere abiadura aldatuko duen indarra (Newtonen legearen arabera: indarra berdin masa bider azelerazioa); beraz, gorputz baten masa inertziaren neurri kuantitatiboa dela esaten da, eta translazio mugimenduetan inertzia masaren bidez adierazten da. Inertzia bihurdura momentu batean gertatzen bada, berriz, abiadura angeluarrari erresistentzia egiten dioenean hain zuzen, inertzia momentuaz neurtzen da, eta bere baitan hartzen ditu bai gorputzaren masa eta bai forma edo itxura; ardatz baten inguruko errotazio mugimenduetan, beraz, inertzia ardatzari buruzko inertzia momentuaz adierazten da.
Azken batean, inertziaren ondorioz, gorputz batek bere mugimenduaren noranzkoa edo egoera estatikoa mantentzen du, ez bada gertatzen gorputz horri eragiten dion indarrik. Newtonen lehen legeak propietate horri buruz hitz egiten du:
—Isaac Newton
Erreferentzia-sistema ez inertzial batean, azeleratutako gorputz batek itxurazkoa den inertzia indarra nabaritzen du; hori gertatzen da adibidez autoan goazelarik autoak jiratzen duenean, indar batek jiratzearen aurkako norabidean bultzatzen gaituela sentitzen dugu, baina ez da indar bat, inertzia baizkik.
Naturan, ez da existitzen geldiuneko egoerarik, materia guztia mugimenduan dagoelako. Beraz, geldiuneari edo HZU-ri buruz hitz egitean, erlatibo hitza gehitu behar dugu (erreferentzi sistema erlatibo batekiko). Gorputz orok dago HZU edo geldiuneko egoeran erreferentzi sistema batekiko. Gorputz batek geldiuneko egoeran baldin badago lurrazalaren gainean, egia esateko gorputz hori planetak egiten ari dagoen mugimenduetan parte egiten du; baita Lurrazalaren gainean eragiten diren indar grabitatorioetan parte hartzen du. Esan dezakegu gorputz batek orekan dagoela Lurrazalaren gainean, eta horregatik, geldiune erlatiboan.
Partikula sistema ezartzen duen erresistentzia da bere egoera dinamikoa aldatzeko.
Fisikan, esan dezakegu gorputz batek inertzia gehiago duela, bere dinamikako egoera aldatzeko erresistentzia handiagoa jartzen badu. Fisikako bi erabilera nagusienak dira inertzia mekanikoa eta inertzia termikoa.
Inertzia mekanikoa neurtzen du zein zailtasuna jartzen duen gorputz batek bere HZU-ko edo geldiuneko egoera aldatzeko. Masa kantitatearen edo inertzia tentsioaren menpe dago.
Inertzia termikoa neurtzen du zein zailtasuna jartzen duen gorputz batek bere tenperatura aldatzeko beste gorputzen kontaktuan egotean edo berotuta izatean. Inertzia termikoa bero ahalmenaren menpe dago.
Ikerketa batzuk aipatzen dute inertzia mekanikoa masaren adierazpena dela, eta interesa dute partikulen fisikaren ideietan Higgs-en “Boson”ari buruz. Partikulen fisikaren eredua esaten duenez, oinarrizko partikula guztiek ez dute masarik. Beraien masak (eta haien inertzia), Higgs-en Mekanismoan dute jatorria, Higgs-en eremu nonahikoan aldaketa eginez. Honek sorrarazten du oinarrizko partikula bat, Higgs-en “Boson”-a.
Beste batzuek esaten dute inertzia masarekin erlazionatuta dagoela eta beste bideekin ikertzen dute. Hemen ideia berriak ematen dituzten ikertzaileen kopurua txikia da. Horri buruz aurkeztutako ideia asko oraindik ere protozientzia gisa ikusten dira, baina arlo horretan teoriak nola sortzen ari den erakusten du.
C. Johan Masreliez fisikariaren lana esaten duenez, inertzia azalduta izan daitekeela, azelerazioaren eraginez Minkowskian-en elementu lineal metrikoen koefizienteak aldatzen badira. Kokapenaren faktorea, inertzia modelatzen du grabitazioaren efektuagatik.
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan