inpermeabilizazio
- Teknologia orokorra
- sin.iragazgaizte
- en waterproofing
- es impermeabilización
- fr imperméabilisation
inpermeabilizazio
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Hostore. .
- ↑ Agirre, Edorta. (2002). Almanaka 2003 : ase eta gose. Pamiela ISBN 8478213619. PMC 863184177. (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Hostore
Hostorea, irin eta gurinez edo bestelako koipe batez (olio, txerri gantz, etab.) eginiko orea da, labean egitean elkarren gainean jarritako hosto-modukoak osatzen dituena[1]. Oro har, hostorez egindako opila hostopila deitzen da.
Hostore hitz hori neologismoa da euskaraz, hosto + ore (masa) berbekin berriki sortutako hitza da. Espainolez eta frantsesezkoek ere orria (hoja, feuille) dute osagai, ondo egindako hostoreak orriz orriko egitura agertu behar duelako, harro-harroa, arina, kraskatsua, lurrintsua, goxoa… Gutizia, hitz batean.[2]
Gurin edo txerri gantzez, irinez, gatzez eta urez osaturiko ore hau jatorri arabiarrekoa da. Gozogintzako (eta sukaldaritzako) funtsezko oreetako bat izanik, hainbatetan tolestuz gero, labean sartutakoan, hostotan bereizi eta harro-harro geratzea du erakargarri nagusia.
Hori erdiesteko, lehendabizi irina, ura eta gatza nahasi eta ore hori hedatuko da; horren gainean koipea zabaldu eta hainbatetan tolestuko da. Hori errepikatuz, baliatu dugun gurinak inpermeabilizatutako lama mehe-meheak osatu eta hauen tarteetan bildurik geratuko da egosaldiak eragiten duen lurruna.
Hona hostorearen geruza kopurua kalkulatzeko formula:
Hosto kopurua = (tolesturak + 1) * tolestura kopurua.
Adibidez: egin bi tolestura (tolestu hirutan) eta errepikatu lau aldiz: (2 + 1)4 = 81. Hostopilak 81 hosto izango ditu.