inskripzio

inskripzio

  • Orokorrak
  • en inscription
  • es inscripción
  • fr inscription

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Behistungo inskripzioa

Behistungo inskripzioa (persieraz بیستون) idazkera kuneiformearekiko Rosetta Harria Egiptoko hieroglifo idazkerarekiko den gauza bera da, hau da, galdutako idazkera bat deszifratzeko funtsezko agiria, testu berbera beste hizkuntza ezagun batean erakusten duena. Kermanshah probintzian dago, Irango mendebaldean. Persiako Dario I.a erregeak egin zuen.
Inskripzioak, testu beraren hiru bertsio ditu, hiru idazkera eta hizkuntza ezberdinetan idatziak: antzinako persiera, elamita eta babiloniera. Britainiar armadako ofiziala zen Sir Henry Rawlinsonek, inskripzioa bi unetan transkribatu zuen, 1835 eta 1843an. Rawlinsonek, antzinako persieraz idatzitako testu kuneiformea 1838an itzuli ahal izan zuen, eta elamdar eta babiloniar testuak, Rawlinsonek eta beste batzuek itzuli zituzten 1843 ondoren. Babiloniera, akadieraren forma berantiar bat zen, hizkuntza semitikoen taldekoa.
Behistungo inskripzioa UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2006an. 187 hektareako babes gunea eta 361 hektareako errespetu gunea hartzen ditu.

Wikipediako bilaketara joan