interkonexio
- Teknologia orokorra
- en interconnection
- es interconexión
- fr interconnexion
interkonexio
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
SARRERA DESBERDINA:
Cisco Systems
Cisco Systems, Inc. (NASDAQ:Â CSCO, 2008 urtean 66.000 langile eta 39 mila miloi US$ baino gehiago irabazi duen nazioarteko korporazio bat da. sare eta komunikazio teknologia eta zerbitzuak saltzen ditu horretarako 5 marka komertzial hauek erabiliz: Cisco, Linksys, WebEx, IronPort, eta Scientific Atlanta.
Cisco systems enpresa Leonard Bosack eta Sandra Lerner emazteek sortu zuten. Honen aurretik Stanford Unibertsitatetan konputazio arloan lan egin zuten. Enpresaren izena "San Francisco" izenetik dator: lan egiten zuten bulegoko leihoetako batetik ikusi zuten zuhaitz batek hormirudi batean zegoen "San Francisco" izena bi zatitan bereizten zuela, "San Fran cisco" osatuz, eta hortik hartu zuten. Azken urteetan hizki larririk gabeko "cisco systems" izena erabiltzea hobetsi dute. Enpresak San Frantziskon hasi zuen bere zabalkundea, baina gaur egun konpainiaren bulego nagusiak San Jose-n (Kalifornia, AEB) kokaturik ditu, eta Europarako bulego nagusiak Amsterdam-en (Herbehereak) daude.
Bosackek aurretik unibertsitate bereko beste langile batek, William Yeagerek alegia, garatutako protokolo-anitzeko bideratzaileen softwarea moldatu eta hobetu zuen.
Cisco ez zen izan lehen sare bideratzaile (router) komertziala sortu zuena (EEB), baina bai hauek saltzen lehenengo arrakasta lortu zuena.
Gaur egun sareko soluzio eta Interneterako interkonexio gailu gehien saltzen dituen konpainia da, nahiz eta Juniper Networks enpresa merkatu horren zati bat kentzen saiatzen ari den. Azken enpresa honek sare bizkarrezur (backbone) gailuak saltzen ditu batez ere.
Cisco systems Ciscopress izeneko argitaratze teknologiko atal bat du, eta haren bidez sare diseinu, kudeaketa zein mantentze lanetan diharduten teknikarien hezkuntza eta hobekuntzarako ziurtagiri programa zabal bat du. Hauetako ziurtagiri batzuk: