izen

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

izen

  • ca denominació f
  • de Bezeichnung f
  • es denominación f
  • fr dénomination fI
  • gl denominación f
  • it denominazione f
  • pt denominação f

Izen


Gramatika tradizionalean, izen (edo substantibo, edo izen substantibo) terminoa erabiltzen da mota guztietako izaki konkretu edo abstraktuak adierazteko. Izena hitz bat da, aditz batez adieraz daitekeen edozein ekintza, egoera edo ezaugarri baten subjektu edo objektu izan daitezkeen izakiak izendatzen dituena. Kategoria gramatikal bat da, mota guztietako izakiak izendatzen dituena, konkretuak zein abstraktuak (substantzia oro: hortik dator izenari substantibo esatea). Gramatika tradizionalak oro har izena erabiltzen du, aldi berean substantiboa eta adjektiboa aipatzeko. Kategoria hau jatorri grekolatindarrekoa da, aditzari kontrajartzen zaio perpausaren funtsezko zati gisa.
Gramatika eskola eta joera bakoitzak bere ikuspuntutik definitu izan du izena; semantika kontuan hartuz, izakiei edo gertaerei dagokien hitza da, beraz, errealitatearekin berez lotzen den kategoria. Definizio hori, baina, ez da oso egokia, kontzeptu bera kategoria desberdinetan adieraz baitaiteke aztertutako hizkuntzaren arabera, eta, gainera, beste kategoria batzuek erakuspen edo izendapen funtzio hori har dezakete.
Horrenbestez, estrukturalismoa saiatu zen izena definitzen esaldian daukan egitura posizioagatik; adibidez, «____ gorria da» esaldian hutsunea bete dezaketen hitz guztiak izenak izan behar dira. Arazoa da egitura posizioek murriztapen semantikoak dituztela, ez bakarrik morfologikoak, Adibidez, «elefante» izena ezin izango litzake, errealitatean ez baitago halakorik. Gainera, izen bakoitzaren eduki semantikoa erabakigarria izan daiteke: «katuak esnea edan du» esan genezake, baina ez *«esneak katua edan du».
Ezaugarri morfosintaktikoak ere ez dira erabakigarriak, historikoki alda daitezkeelako edo hitz batek baino gehiagok partekatu ditzaketelako. Gaur egungo definizioek, beraz, aipatutako irizpide guztiak batera hartzen dituzte, izena definitzeko kategorien zerrenda itxi baten arabera.
Gaikako paperak erabiltzen dituzten eskoletan, substantiboa aditza bezalako nukleo bat da, bere zentzua definitzeko osagarri jakin batzuk eskatzen baititu.
Izena edo substantiboa izan zen lehenik bereizitako hitz mota, kategoria gramatikalaren kontzeptua sortu zenean sanskritoz. Gramatika grekolatindarretan, perpausaren bi zati bereizten ziren: izenak (onoma) eta aditzak (rhema). Izenak ziren aditzek haiei buruz predikazio ematen zuten entitateak; hau da, aditzak denboraren eta ekintzaren itxura sartzen zuen, eta izenak, izendatzaile nagusia zenez, objektuei buruz mintzatzen ziren.
Lehen banaketa hori zehaztu egin zen, zortzi termino definitzeraino (izena, aditza, partizipioa, artikulua, izenordaina, preposizioa, adberbioa eta juntagailua), guztiek hasierako bikotearekin nolabaiteko lotura bazuten ere. Elio Antonio de Nebrijak, hizkuntza erromaniko baten lehen gramatikaren egileak, banaketa hari eutsi zion.
Ondoren, izena bi kategoriatan banatu zen: substantiboa edo izena bera eta adjektiboa. Biak substantziez ari ziren, baina lehenengoak zer ziren esaten zuen, bigarrenak nolakoak ziren azaltzen zuen bitartean, beste kategoria batzuetara hurbilduz. Hori dela eta, gramatika moderno askotan izena eta substantiboa antzeko hitzak dira, hau da, sinonimoak.[1]
Izendatzea da haur txikiak egiten duena oraindik hizkuntza menperatzen ez duenean eta hatzarekin nahi duena seinalatzen duenean, «hori», begien aurrean nabarmen agertzen dena, lehenik artikulazio modu soilekin (fonema herskari eta sudurkariak), silaba bakarreko hitzak erabiliz edo silaba bat errepikatuta, gero bi silabako hitzekin eta, horrela, artikulazio modu gero eta korapilatuagoekin. Esanahiari dagokionez, gauza konplexuagoak izendatzen ikasten dugu, hedapenaren eta intentzioaren bidez, hala nola sentimenduak, nahiak eta ekintzak, baina funtsean hitzen ikaskuntzaren bidez, kontzeptu bihurtu aurretik.[2]
Haur batek lehenago ikasten du bere izena, besteek izendatzen duten bezala, «ni» kontzeptua baino. Horregatik, hizketan ikasten hasi berri den haur txiki batek izen propioaz izendatu ohi du bere burua, horrela sentitzen baita izendatua edo deitua. Izen arruntik eta hizkuntzaren beste aukera lexikalik ez bagenu, izen (propio) bat eman beharko genioke objektu eta egoera bakoitzari, baina horrek oso zail egingo luke komunikazio objektibo eta konplexua, gizakiok ulertzen dugun bezala.
Horregatik gordetzen ditugu izen propioak gure munduan garrantzi berezia duten objektuak izendatzeko, pertsonen izenak bereziki, izen propioen elementurik esanguratsuena baitira antroponimoak.[3]
Izen propioa esanahi berezi sinboliko nahiz benetakoa duten animalia edo objektuei ere aplikatzen zaie, hala nola lagun egiteko animaliei, nolabaiteko garrantzia duten objektuei; edo bereziak diren objektuei (artelan bat...).
Aro garaikidean, esanahi berezia dute enpresen izenek, horrexek egiten baititu bakar eta desberdin, jarduera berean lehiatu daitezkeen besteetatik. Hain da horrela, ezen logotipoarekin batera erregistratutako izena enpresa baten aktiboetan balio garrantzitsu bat izatera irits baitaiteke. Batzuetan, izen propioa nahastu egiten da ekoitzitako produktuarekin edo marka funtzioak hartzen ditu, eta, orduan, izenak berak merkatu balio bat hartzen du.[4]
Izen propioek ez dute berezko esanahirik; erreferentzia besterik ez, definizioz erreferentzia posible bakar bat baitute; adibidez, Jone asko daude munduan, baina testuinguru jakin eta zehatz batean inork «Jone» esaten duenean, zeharko argi dago nor ari garen aipatzen. Alabaina, izenek gizartean duten eragina kontuan izanik, eta izendapena indibidualizatu behar izateko zailtasunak kontuan izanik, batzuetan izena ez da aski inor izendatzeko, eta abizena nahitaezkoa da. Pertsonak izendatzeko modu berezi bat ezizena edo goitizena da.
Diziplina zientifikoek aurkitzen dituzten errealitateak katalogatu behar dituzte, eta, horretarako, taxonomia argi bat behar dute, nomenklatura edo eskala onomastiko zehatz batez hornituko dituena, izendapen arruntak sailkatu ahal izateko hurrenkera erregular orokorrenetik zehatzenera. Halako izendapenak loturik egon ohi dira entitate katalogatuen artean dauden antzekotasunekin edo desberdintasunekin, eta, horretarako, izendatzeko irizpide finko eta objektibo batzuk hartu behar ditu zientziak. Zentzu horretan lehen saiakera arrakastatsua biologiak egin zuen Aristoteles greziarraren, Plinio Zaharra erromatarraren eta, azkenik, Carl von Linné suediarraren izendegiekin.[5]
Animaliei eta landareei izen arrunt bana ematen zaie, baina izen hori desberdina izan ohi da hizkuntzaren, kulturaren, geografiaren eta abarren arabera. Horrenbestez, oker ulertzeak eta akatsak saihesteko, zientzialariek espezie bakoitza latinezko bere izendapenarekin identifikatzen dute, hau da, izen zientifiko batekin.
Zientziaren arlo askotan, nomenklatura konbentzioak sortu izan dira. Nomenklatura konbentzio bat da objektuak izendatzearren adostutako, hitzartutako edo onartutako estandarren, arauen, usadioen edo irizpideen multzoa. Horren adibide dira, besteak beste:
Antzinako filosofoek, eta bereziki Platon grekoak Κρατύλος elkarrizketan, eztabaidatu zuten ea kontzeptuek, eta, beraz, haien hizkuntza adierazpenek, alegia izen arruntek, errealitatea egoki irudikatzen ote zuten, eta kontzeptuak unibertsaltasunaren ikuspuntupean hartzen zituzten, errealitatearen ulerpentzat. Gaur egun ez da onartzen kontzeptuek halako irudikapen gaitasuna daukatenik, gauzen errealitatearen interpretazio subjektibo eta kulturaltzat hartzen baitira, eta objektu errealekin duten harremana erabat denotatiboa edo sailkatzailea dela aitortzen da, hau da, errealitatearen azalpen edo izendapen soil gisa. Izendapenen edo kontzeptu unibertsalen arazo horrek bi korronte sortu zituen Erdi Aroko filosofia eskolastikoan: errealismoa[6] eta nominalismoa.[7]
Onomastikak izen propioak aztertzen ditu, funtsean testuinguru historikoan eta jatorri etimologikoan. Onomastika, izatez, historiaren diziplina osagarri bat da, eta atal hauetan banatzen da:
Onomastika ―bereziki antroponimia eta toponimia― lexikologiaren adar bat da, izen berezien jatorria, adiera eta erabilera aztertzen dituena. Horretarako, hizkuntzalaritzaren metodo arruntak erabiltzen ditu, bai eta ikerketa historiko eta antropologikoak ere.[8]
Izen antroponimiko edo pertsonal bat da gizaki jakin bat identifikatzen duen izena, hitz batez (Ibon) edo gehiagoz (Miren Gotzone) osatua.[9] Herrialde askotan, ohikoa da izen pertsonal edo ponte izenarekin batera familiaren abizen edo deitura bat erabiltzea, familia bereko kideek partekatzen dutena.[10] Gehienetan, familiaren deitura hori aitarena izaten da, baina herrialde batzuetan ―adibidez, Portugalen― amaren abizena hartzen da lehen lekuan.[11] Herrialde batzuetan, Euskal Herrian bezala, ohikoa da esparru formal edo ofizialetan bi abizen erabiltzea, guraso bakoitzarenak. Munduko hizkuntza gehienetan, besteak beste euskaraz, ponte izena jarri ohi da abizenaren aurretik. Aldiz Asiako hizkuntza askotan abizena aurretik erabiltzen da.[12]
Kultura eta herrialde batzuetan, ohikoa da emakumeak senarraren abizena hartzea ezkontzean, nahiz ez dagoen horretarako beharkizun legalik. Baita ere, ezkontidearen abizena elkartu daiteke norberaren abizenarekin.[13]
Herrialde batzuetan, bereziki Ameriketako Estatu Batuetan, izenaren eta abizenaren artean beste izen bat tartekatzen da, esate baterako ezkondu aurreko deitura gorde ahal izateko eta, horrela, familiaren abizenak betikotzeko. Bigarren edo tarteko izen hori erabiltzeko ohitura Antzinako Erroman sortu zen. Orduan, ohikoa zen eliteko kideek praenomen bat izatea, izen propio bat; nomen bat, familiaren abizena; eta cognomen bat, pertsonaren atributu indibidual bat edo familiaren adar espezifikoa adierazten zuen izena. Erromatarren usadioa berriro berreskuratu zen XIX. mendean Europan.[14]
Izen sintagma da izena ardatz duen egitura sintaktikoa. Hortaz, izen sintagmaren osagai nagusia da izena. Izenik gabe ―agerian ez bada, ezkutuan― ez dago izen sintagmarik. Hauek guztiak izen sintagmak dira, eta guztietan ardatz elementua den izena bereiz daiteke:
Lehen hiru izen sintagmetan, Gizon, Automobil eta neska izen arruntak dira; laugarreneko Miren, izen berezia; eta bosgarreneko Gu, izenordaina, hizketan ari den hori eta beste bat (edo edo gehiago) ordezten dituelako.
Halako izen sintagmak funtsean testuinguru berean ager baitaitezke, esate baterako, perpausaren subjektuaren lekuan, aditz sintagma osagaiarekin batera:
Izenek izendatzeko balio dute, eta, halakotzat hartuta, badute beti nolabaiteko erreferenteren bat. Hedaduraren arabera, erreferentziaren bakartasunaren arabera, honela sailkatzen dira substantiboak:
Funtsean [± arruntasun] ezaugarria da bi izen mota hauek bereizten dituena: izen propioak [-arruntasun] dira, izen arruntak [+arruntasun]. Izenordainek [-arruntasun] ezaugarria dute, izen propioek bezala, ez baitute mugatzailerik onartzen. Horrenbestez, izenordainak izaera berezia duten izenak dira. Beraz, [± izenordaina] ezaugarria ere kontuan izanez gero, euskal izenak multzo hauetan bana daitezke:
Bereizketa horrek testuingurua du irizpide. Alegia, testuinguruan zer-nolako elementuak ager daitezkeen edo ager ez daitezkeen (mugatzailea, bereziki) hartzen da kontuan. Ohiko gramatiketan, ordea, esanahia ere kontuan hartu izan da izen arrunta eta propioa bereizteko. Esanahian oinarritzen den bereizketak, batez ere, ortografiari begira du garrantzia: Bizkaia edo Aita Santua mugatzailea duten izen-sintagmak dira, baina, erreferente bakarra dutenez, izen propiotzat hartzen dira, eta, horrenbestez, hasieran letra larriz idatzi behar dire. Ortografia gorabehera, gramatikaren aldetik izen propioek [- arruntasun] ezaugarria dutelarik, esan dugu ez dutela mugatzailerik onartzen, oro har, baina badira izen propio batzuk mugatzailea hartu behar dutenak: Azpeitia, Euskaltzaindia.[17]
Kopuruaren arabera, honela sailkatzen dira substantiboak:[18]
Erreferentzia motaren arabera, izenak honela sailkatzen ahala dira:[19]
Semantikaren edo izenaren esanahiaren arabera, honela sailkatzen dira substantiboak:[20]
Izen arrunten artean, batzuetan erreferentziazko izakiak banan bana hartuta zenbakitu daitezke, leiho, ardi edo ordenagailu izenetan gertatzen den bezala. Halakoak, izen zenbakarriak dira.
Aldiz, beste izen arrunt batzuk ez dute halako gaitasunik, ulertzen baita gai jarraitu zatiezinekoz eginak direla, esate baterako, ur, elkartasun edo mahats: halakoetan, ezin dira zenbakien bitartez mugatu, *lau ur edo *zazpi elkartasun. Horiek izen zenbakaitzak dira.
Batzuetan, izen berez zenbakaitz batzuk zenbakarri bihurtzen dira, esate baterako, bi ardo edo lau kafe esaten denean. Halakoetan, baina, adiera desberdina hartzen dute: ardoa edo kafea ez dira masa izen gisa ikusten, zerbait konkretu eta zenbakarri gisa baizik, bi (basokada) ardo edo lau (kikara) kafe esango balitz bezala.
Alderantziz ere gerta daiteke: berez zenbakarri den izen bat (harri, esaterako) masa gisa ikus daiteke. Adibidez, bi esaldi hauek adiera desberdina dute:
Izen zenbakaitzek izaki jarraituak aipatzen dituzte, banaka zenbatu ezin direnak. Horien artean, baina, beste bereizketa bat egin daiteke. Izan ere, izen batzuek, zenbakaitzak izan arren, neur daitezkeen gaiak izen eratorriak aipatzeko balio dute. Adibidez, olio izenak zenbatu ezin daitekeen zerbait aipatzen du, baina «zer» hori neur daiteke, litroka, adibidez: 'Bost litro olio'. Baina zenbakaitzak diren beste batzuk (maitasun, su, lotsa, etab.) ez dira neurtzen. Haietan intentsitatea ematen da aditzera kantitatea baino gehiago: Lotsa ikaragarria ematen zidan. Su handia zegoen basoan.
Izenetan, esanahiak adierazten du batzuk bizigabeak direla, hala nola, harri, gose, aulki, lege, Aralar edo gogoeta, eta beste batzuk, aldiz, nahitaez bizidun direla, adibidez, neska, Imanol, amona edo zakur.
Desberdintasun horrek eragin morfologiko zuzen bat dauka: izenen flexioaren paradigma aldatu egiten da. Izen bizigabeen kasuan, esate baterako, etxean lo aurkitu zuten esan genezake, baina izen bizidunetan amarengan zegoen ardura guztia esan behar da.
Nolanahi ere den, kasu batzuetan izen bizidunak flexio paradigma bizigabea har dezake: zalditik astora goaz! ―txarretik okerragora, alegia― esaldia izan daiteke horren adibide.[22]
Erabidearen edo barne egituraren arabera, izenak bakunak eta konplexuak ―elkartuak nahiz eratorriak― izan daitezke:
Gainera, elkarketa bidez sortzen diren izenetan, izen + izen moldekoetan, bigarren osagaia eratorpen bidez sortutako izena izan daiteke: kale garbitzaile, soldata murrizpen.[23]
Izen batzuk hizkuntzaren ondarekotzat hartu behar dira, gehienetan izaki primario edo funtsezkoak aipatzen dituztenak. Horien artean daude, esate baterako, zuhaitz, ogi, odol, itsaso edo eguzki. Beste izen batzuk, berriz, errealitate berri bat azaltzeko berariaz sortutakoak dira, neologismoak, alegia. Bigarren kasu horretan, gehienetan laburtasunaren eta bakantasunaren irizpideekin sortu eta aukeratu ohi dira, aipatu nahi duten pertsona, gauzaki edo adigaia erraz, azkar eta argi identifikatua izan dadin. Batzuetan, siglak edo akronimoak erabiltzen dira izen neologikoak sortzeko, edo, hizkuntzaren baliabide propioekin sorkuntza zaila edo korapilatsua denean, beste hizkuntza batetik mailegu lexikoak hartzen dira, hala nola clipping edo albiste laburpena.[24]
Gizona
Automobil eder hura
Parisko neska irribarretsua
Miren
Gu

  • (Ingelesez) Calisher, Charles H.. (2007-04). «Taxonomy: what's in a name? Doesn't a rose by any other name smell as sweet?» Croatian Medical Journal 48 (2): 268-270. or. ISSN 1332-8166. PMID 17436393. (kontsulta data: 2025-12-07).
  • (Ingelesez) Kripke, Saul A. Editore: Donald Davidson, Gilbert Harman. (1970). «Naming and necessity» Semantics of Natural Language (Dordrecht: Reidel Publishing Company): 253-355.  doi:10.1007/978-94-010-2557-7. ISBN 978-9027703101. OCLC .7330850983.
  • (Ingelesez) Bruck, Gabriele vom; Bodenhorn, Barbara. (2001). An Anthropology of Names and Naming. Cambridge: Cambridge University Press  doi:10.1017/CBO9780511499630. ISBN 978-0511499630. OCLC .7333974413.
  • (Ingelesez) Meyerson, Rob. (2022-01-31). «The Power of a Brand Name: Why It Matters» American Marketing Association (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-12-08).
  • (Ingelesez) Blunt, Wilfrid; Stearn, William T. (2004). Linnaeus: the compleat naturalist. London: Frances Lincoln (archive.org) ISBN 978-0711223622. OCLC .54991004.
  • (Ingelesez) Loux, Michael J.. (2005). «Realism and Anti-Realism: Dummett's Challenge» The Oxford Handbook of Metaphysics (Oxford University Press)  doi:10.1093/oxfordhb/9780199284221.003.0022. ISBN 978-0191789205. OCLC .1150235313 (kontsulta data: 2025-12-08).
  • (Frantsesez) Goodman, Nelson; Popelard, Marie-Dominique. (2015). Manières de faire des mondes. Paris: Gallimard ISBN 978-2070318308. OCLC .1089392756.
  • (Ingelesez) Carsenat, Elian. (2013-10-20). «Onomastics and Big Data Mining» arXiv.org  doi:10.48550/arxiv.1310.6311. (kontsulta data: 2025-12-08).
  • (Ingelesez) «Definition of personal name» Merriam-Webster Dictionary (kontsulta data: 2025-12-12).
  • (Ingelesez) Moss, Jennifer. (2025-09-08). «Types of Names - A Glossary of Names and Naming» BabyNames.com (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-12-12).
  • (Gaztelaniaz) Román Busto, Jorge M.; Moreira, Maria Joâo Guardado; Zuluaga Arias, María del Pilar; Blanco Villegas, María José; Colantonio, Sonia E.; Fuster Siebert, Vicente. (2007). «Estudios de isonimia en Portugal: consideraciones metodológicas» Antropo (14): 46-59. or. ISSN 1578-2603. (kontsulta data: 2025-12-12).
  • (Ingelesez) «A basic guide to Chinese names» Asia Media Centre (web.archive.org) 2022-01-25 (kontsulta data: 2025-12-13).
  • (Frantsesez) «Une femme mariée est-elle obligée de remplacer son nom de jeune fille par le nom de son mari à la suite de son mariage ?» Service Public (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-12-13).
  • (Ingelesez) Fabry, Merrill. (2016-08-16). «Now You Know: Why Do We Have Middle Names?» Time (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-12-13).
  • (Ingelesez) Grundmann, Susanna; Rockenbach, Bettina; Werner, Katharina. (2025-06-01). «First Names and Ascribed Characteristics» Journal of Economic Behavior & Organization 234: 107005.  doi:10.1016/j.jebo.2025.107005. ISSN 0167-2681. (kontsulta data: 2025-12-08).
  • (Ingelesez) Desai, Rutvik H.; Tadimeti, Usha; Riccardi, Nicholas. (2023). «Proper and common names in the semantic system» Brain Structure and Function 228 (1): 239.254. or.  doi:10.1007/s00429-022-02593-9. ISSN 1863-2661. PMID 36372812. (kontsulta data: 2025-12-08).
  • Gramatika Batzordea. «12.3.2. Izen arruntak eta izen bereziak» Euskararen Gramatika (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-12-09).
  • Gramatika Batzordea. «12.3.4c - Pluralia tantum» Euskararen Gramatika (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-12-09).
  • Gramatika Batzordea. «12.3.3. Izen banakariak eta multzokariak» Euskararen Gramatika (Euskaltzaindia - web.archive.org) (kontsulta data: 2025-12-08).
  • Gramatika Batzordea. «12.3.5. Argumentu, gertaera, kuantifikazio eta sailkapen izenak» Euskararen Gramatika (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-12-09).
  • Gramatika Batzordea. «12.3.6. Izen zenbakarriak eta izen zenbakaitzak» Euskararen Gramatika (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-12-09).
  • Gramatika Batzordea. «12.3.8. Izen bizidunak eta izen bizigabeak» Euskararen Gramatika (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-12-09).
  • Gramatika Batzordea. «12.3.9. Izen bakunak, eratorriak eta elkartuak» Euskararen Gramatika (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-12-12).
  • «Neoloteka» UZEI (kontsulta data: 2025-12-12).
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan