jaiegun

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

jaiegun

  • ca dia m festiu
  • de Feiertag m
  • en holiday
  • es día m festivo
  • fr jour m férié
  • gl día m festivo
  • it giorno m festivo
  • pt dia m feriado

Jaiegun

Jaieguna, lanik egiten ez den eguna da[1], batzuetan ekitaldi edo ohitura jakinen bidez ospatzen dena. Herrialdeen arabera egun bat edo beste bat izan daiteke jaiegun. Adibidez, katolikoentzat igandea izaten da jaiegun ofiziala; judu eragineko herrialdetan, berriz, larunbata eta islam[2] erlijioa duten herrialdeetan ostirala.
Asteko jaiegunez gain, herrialde bakoitzeko Gobernuak, normalean dekretu bidez, beste egun zehatz batzuk ere ezartzen ditu jaiegun, arrazoi ezberdinengatik: erlijiozkoak, kulturalak edota politikoak. Esate baterako, zaindariaren eguna, independentzia aldarrikapena, borroka historikoen oroitzapenak eta antzekoak. Egun horietan, lanera joan ezin denean, jai ofizialak, desfile militarrak, ekitaldi erlijiosoak edo zibilak, manifestazioak, azoka egunak, erromeriak... antolatu ohi dira kasuaren arabera.
Lan-legerian jaiegunak ordaindutako egun gisa daude aitortuta. Hori dela eta, egun horietan lan egin behar duten langileek (osasun, turismo, segurtasunari lotutako langileek, besteak beste) kalte-ordainak jasotzen dituzte. Halaber, sektore edo enpresa bakoitzak jaiegun osagarriak ematea erabaki dezake.
Oro har, jaiegunak ez dira kontuan hartzen zuzenbideari lotutako prozesuen epe-mugetan. Horrez gain, komeni da argitzea oporrak eta jaiegunak ez direla sinonimoak, alegia bi kontzeptuen artean aldea badagoela.
Hauek dira Nafarroan 2023. urteko jaiegun ofizialak[3]:
Egun horiei beste tokiko jai-egun bat gehituko zaie, udalerri bakoitzak bere herriko jaien arabera ezarri ahal izango duena.
Hauek dira EAE mailako jaiegun ofizialak:[4]
Hauek dira Espainiar estatuko jaiegun ofizialak: [5]

  • «Jaiegun». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-03-27.)
  • Islam. 2022-06-11 (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  • «Iragarkia - BON» bon.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).[Betiko hautsitako esteka]
  • «Euskal Autonomia Erkidego eta Lurralde Historikoetako lan-egutegia» www.euskadi.eus 2004-09-16 (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
  • «Noticias Jurídicas» Noticias Jurídicas (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan