jarraipen

jarraipen

  • Teknologia orokorra
  • sin.segimendu
  • en tracking
  • es seguimiento
  • fr poursuite

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Funtzio jarraitu

Matematikan, funtzio bat jarraitua dela esaten da aldagai askean izandako aldaketa txikiek funtzioaren balioan ere aldaketa txikiak eragiten dituztenean. Jarraituak ez diren funtzioak ez-jarraituak dira. Alderantzizko jarraitua duen funtzio jarraituari homeomorfismo deritzo.
Funtzioen jarraitutasuna topologiaren oinarrizko kontzeptua da, era orokorrean lantzen da aurrerago. Artikulu honen sarrera aldagai errealetako funtzioetan ardazten da. Jarraitutasunaren beste kasu sendoago bat jarraitutasun uniformea da. Gainera, artikulu honetan bi espazio metrikoren arteko funtzioen jarraitutasunaren kasu orokorragoaren definizioa lantzen da. Ordena teorian, bereziki domeinu teorian, Scotten jarraitutasuna kontsideratu daiteke. Beste jarraitutasun motak existitzen dira, baina ez dira lantzen artikulu honetan.
Jarraitutasunaren definizio zehatza badago ere, intuitiboki funtzioa jarraitua da definizio-eremuko tarte batean bere grafikoa arkatza paperetik altxatu gabe marraz daitekeenean. Adibidez, izan bedi funtzioa, lore baten altuera deskribatzen duenta denboran. Funtzio hau jarraitua da. Aldiz, -k banku kontu batean dagoen diru kopurua adierazten badu denboran, funtzioak salto egiten du dirua sartu edo ateratzen denean; beraz funtzio ez-jarraitua da.

Wikipediako bilaketara joan