- Orokorrak
- en hood
- es capot
- fr capot
kapot
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
SARRERA DESBERDINA:
Kanoa
Artikulu hau arraun-ontziari buruzkoa da; kirola gaitzat duena beste hau da: «Kanoa (kirola)»
Kanoa arraun-ontzi estu arina da, pala bakarrekoa. Bi muturrak zorrotzak ditu, eta goialdetik irekia dago, kayak-ak ez bezala. Ameriketako indiarren ontzi hori (kanoa hitza karibe indiarrei jaso zien Kolon-ek) ehizarako eta garraiorako erabiltzen zen, eta arraunlari batekoa edo bikoa zen gehienetan, zenbait gerra-kanoatan hogei arraunlari erabili baziren ere. Kirol-ontzi gisa, kanoa- eta kayak-estropadak arraun-proba olinpikoak dira (1936tik gizonezkoak eta 1948tik emakumezkoak). Estropadetan, ibai-jaitsieretan eta ur lasterretan erabiltzen diren kanoak arraunlari batekoak, bikoak, zortzikoak eta hamarrekoak izan daitezke.