- Tailerra
- en collector
- es colector
- fr collecteur
kolektore
- ca barra f col lectora
- de Sammelschiene f; Stromschiene f
- en bus bar
- es barra f colectora
- fr barre f omnibus
- gl barra f colectora
- it sbarra f collettrice
- pt barra f colectora
- ca col lector m
- de Kollektor m; Kommutator m; Sammelrohr n
- en collector
- es colector m
- fr collecteur m
- gl colector m
- it collettore m
- pt colector m
kolektore
SARRERA DESBERDINA:
Kolektore ireki
Kolektore irekia BJT transistorez osatutako zirkuitu integratuetan aurkitu daitekeen irteera mota bat da, adibidez TTL teknologian.
Kolektore irekian, zirkuitu integratuaren irteerako BJT transistorearen emisore terminala masara konektaturik dago eta kolektorea, aldiz, inora konektatu gabe dago. Modu honetan, BJT transistorea asetzen denean, honek irteerako terminalean edo kolektorean asetasuneko tentsioa jarriko du (VCEsat). Asetasuneko tentsio hori izango da zirkuituaren tentsio-maila baxua. Alabaina, transistorea eteten denean, transistoreatik ez da korronterik igaroko eta irteerako edo kolektoreko tentsioa ezezaguna izango da transistorea polarizatu gabe dagoelako. Beste era batean esanda, tentsio-maila altua ezezaguna izango da. Hori dela eta, erabiltzaileak tentsio-maila altua finkatu beharko du, adibidez elikatze-iturriaren eta irteeraren artean erresistentzia bat konektatuz. Erresistentzia horrek pull-up izendapena jasotzen du.
Zirkuituraren irteeran konektatu beharreko pull-up erresistentziaren elikatze-tentsioak ez du zergatik zirkuitu integratuarenarekin bat etorri behar.
Gainera, kolektore irekiak hainbat zirkuituren irteerak elkar konektatzea edo kableatzea ahalbidetzen du. Irteerak kableatzean ETA (AND) funtzio logikoa inplementatu daiteke.
Kolektore irekiaren desabantailetako bat potentzia-kontsumoa da. Hau desaktibaturik dagoenean nA batzuk ordenako korronte elektrikoa igarotzen da. Korronte hori, tenperaturaren arabera alda daiteke.
SCSI-1 interfaze estandarrak kolektore irekia erabiltzen du.
Kolektore irekidun eta drainatzaile irekidun irteerak ez dira sinonimoak inola ere ez. Lehenengoak, esan bezala BJT transistorez osatutako zirkuituentzat dira eta bigarrenak MOSFET transistorez osatutakoentzat.