kontuz
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
Nahi baduzu, proposamena bidali.
- ca precaució f
- de Vorsicht f
- en caution
- es precaución f
- fr attention f
- gl precaución f
- it precauzione f
- pt precaução f
kontuz
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-03-30). «LOS CAMPOS DEL HORROR FRANQUISTA EN EUSKAL HERRIA» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Andueza, Iker Rioja. (2023-01-28). «Orduña, campo de concentración extremeño en la guerra: 2.035 de los 3.981 presos fueron llevados a 700 kilómetros» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) cifuentes, miguel. (2010-05-02). «Euskadi y Navarra contaron con una decena de campos de prisioneros entre 1936 y 1947» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «13 campos de concentración durante el franquismo en Hego Euskal Herria» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Así eran los campos de concentración franquistas de Tolosa, Orduña e Irun» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Kontzentrazio-esparru
Kontzentrazio-esparrua, kontzentrazio eremua edo zigor itxitura aurkari politikoentzako, etsaientzako edo talde erlijioso zein etnikoentzako, gerra garaian jeneralean, eraikitako atxilotze-gune erraldoia da. Horko presoak talde irizpide horiek (edo beste batzuk) erabiliz atxilotzen dituzte, ez dituzte lege prozesu garbi batean gizabanakotzat epaitzen. Kontzentrazio hitzak osasunik gabeko masifikazioa ere adierazi ohi du.
Hitlerren Alemania Naziko eta Stalinen Sobiet Batasuneko kontzentrazio-esparruak arte, hitzak presoak biltzen ziren gunea (baldintzak kaxkarrak izanda ere) esan nahi zuen. Gaur egun, hitza Holokaustoari lotzen zaio, eta inork ez du erabiltzen bere atxilotze-esparruak izendatzeko. Haren ordez, beste sinonimoak aipatzen dira: barneratze-esparruak... Sarraskitze esparruak eta kontzentrazio esparru ugari izan ziren: Auschwitz, Bergen-Belsen, Buchenwald, Dachau, Mauthausen eta beste asko.
Espainian ere, 1936 eta 1947 artean hainbat kontzentrazio esparru izan zen. Altzamendua hasi eta 48 ordutara lehenengo kontzentrazio esparrua egokitu zuen Frankok, Melillan.[1] Guztira, 300 bat esparru egokitu zituen.[2] Errepublikar soldaduak, disidente politikoak, homosexualak edo preso arruntak zeuden bertan. Hierarkia bat zegoen presoen artean eta maila handienean zeuden presoek beheko mailakoei agintzen zien lana. Horrela egin zituzten eraikuntza eta obra erraldoiak: Bajo Guadalquivir (Campo de Los Merinales) delakoan eginiko kanala, Valle de los Caídos, trenbideak, urtegiak...
Espainiako hainbat kontzentrazio esparru:
Carlos Hernández de Miguel kazetari eta ikerlariaren arabera, hogeita sei izan ziren Hego Euskal Herrian egokitu ziren kontzentrazio-esparruak 1937 eta 1939 urte artean.[1] Zezen plazak, unibertsitate eta eskolak, monastegi eta konbentuak, ospitale, barrakoi eta akademia militarrak erabili ziren helburu horretarako. Ikerketak hasi zirenean gutxiago zirela uste zen, erabilitako lengoia zalantzak sortzen zituelako.[3][4][5]
Aipatutako 26 esparruak Hego Euskal Herriko erkidego guztietan egon ziren, gehienak bizkaia eta gipuzkoan. Zehatz mehatz, zazpi Bizkaian (Karrantza, Bilbo, Sukarrieta, Loiu, Gernika, Zornotza eta Urduñan), zazpi Gipuzkoan (Zumaia, Zestoa, Arrasate, Tolosa, Donostia, Irun eta Oiartzunen), lau Nafarroan (Lekaroz, Iruñea, Tafalla eta Lizarran) eta azkenik, hiru Araban (Murgia, Langraiz eta Gasteizen).[1]
Hego Euskal Herriko kontzentrazio-esparruak:
Agian euskaldunentzat kontzentrazio esparru ezagunena Gurseko kontzentrazio-esparrua da. Nahiz eta euskaldunak gainerako presoekin alderatuta egon ziren egoera hain tamalgarria ez izan gorriak pasatu zituzten.
Franco Gerra Zibila irabazten zihoan heinean, bando errepublikazalean borrokatzen aritu zirenak Frantziarantz alde egin beharrean ikusi zituzten bere buruak. 10.000 inguru izan zirela esan ohi da; alemaniarrek kontsultatu ohi zuten ea zer egin "dos mil rojos españoles de Angulema" haiekin, baina Serrano Suñerrek, Francoren ministroak, ez zuen ezer egin hori konpontzeko. Salbatu ziren gutxiek ezin izan zuten etxera itzuli, 40 urteko diktadura etorri baitzen ondoren.