koordenatu-ardatz

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

koordenatu-ardatz

  • ca eix m de coordenades
  • de Koordinatenachse f
  • en axis of coordinates
  • es eje m de coordenadas
  • fr axe m des coordonnées
  • gl eixe m de coordenadas
  • it asse m cartesiano
  • pt eixo m de coordenadas

SARRERA DESBERDINA:

Koordenatu sistema

Artikulu hau sistema geometrikoari buruzkoa da; sistema geografikoa gaitzat duena beste hau da: «Koordenatu geografiko sistema»

Koordenatu sistema N dimentsioko espazio bateko puntu bakoitzari koordenatu (zenbaki) N-kote bat esleitzeko bilduma da. Horrela, erreferentziatzat hartutako puntu edo ardatz finkoekiko posizioa zehazteko erabiltzen diren N koordenatuek N dimentsioko espazioan edozein objektu era bakarrean kokatzen dute[1][2]. Koordenatu sistema ondo definituta egoteko, beraz, N dimentsioko espazioan erreferentzia gisa finkatzen diren koordenatu-jatorria (O letraz adierazten dena) eta, gehienez, N koordenatu-ardatza behar dira. Azken horiek objetu bat koordenatu-jatorritik zein distantziatara dagoen zehazteko erabiltzen diren ardatz irudikariak dira. Hau da, horrelako ardatz bakoitzak koordenatu bat zehazten du eta era ordenatuan N koordenatuek objektua era bakarrean espazioan kokatzen dute. Koordenatuen ordena esanguratsua da eta, normalean, koordenatuak N-tupla baten bidez adierazten dira[3].
Koordenatu sistema mota ugari daude eta aztertu nahi den fenomenoaren arabera bat edo beste aukeratzen da. N dimentsioko espazioan erabilitako koordenatu sistema guztiak baliokideak dira, hau da, N dimentsioko koordenatu sistemen artean erlazio zehatzak daude eta sistema batetik bestera pasa daiteke. Hala eta guztiz ere, aztergai den fenomenoaren arabera, kalkulu analitikoak errazten direlako, sistema bat edo beste lehenesten da.
Geometria analitikoa arduratzen da koordenatu-sistema batean aljebra eta analisi matematikoaren oinarrizko teknikak aplikatuz, lerro eta forma geometrikoen ikerketa egiten duen[4].
Koordenatu sistemak, gertaera fisikoak neurtzeko gai den behatzailea eta gertaerak noiz jasotzen diren neurtzeko erlojuarekin batera, erreferentzia sistema osatzen du. Erreferentzia sistema baten bidez objektuen posizioa, bektore baten osagaiak edo higidura deskribatu eta analitikoki aztertzen dira.

Wikipediako bilaketara joan