kronograma

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

kronograma

  • ca cronograma m
  • de Terminplan m; Strichplan m
  • en schedule
  • es cronograma m
  • fr chronogramme m
  • gl cronograma m
  • it cronogramma m
  • pt horário m

Kronograma

Kronograma edo denbora-diagrama[1] seinale digital ezberdinen arteko denborazko harremana erakusten duen uhin digitalezko grafikoa da. Grafiko horretan seinale bakoitza besteen arabera aldatzen da.[2]
Kronograma batek edozein seinale kopuru erlazionatzen dezake, normalean horietariko bat clock edo erloju seinalea da (Denbora diagrama gehienek erloju seinale bakarra daukate). Denbora-diagrama bat aztertuz gero, seinale bakoitzaren egoera, maila altua edo maila baxua, ezagutu ahal izango da, zehaztutako edozein momentutan, eta seinaleetako bat aldatzen den unea instantzia gainerakoei dagokienez.
Denbora-diagrama baten helburu nagusia denbora linealean zehar egoeratan edo baldintzetan aldaketak erakustea da, sailkatzaile baten instantzia edo sailkatzaile baten rola adierazten duena. Erabilera ohikoena objektu baten egoera aldaketa denboran zehar erakustea da, onartutako gertaerei edo estimuluei erantzunez. Jazotako gertaerak idazten dira, nahi diren baldintza- edo egoera-aldaketa eragiten duen gertaera erakusten duten bezala.
Object Management Group (OMG) taldearen estandarraren, Unified Modeling Language (modelaketarako lengoaia bateratua) lengoaia, arabera denbora-diagramak elkarren arteko irudikapen berezi bat dira, objektuen artean bidalitako mezuen denboran oinarritzen dena. Diagrama horiek kapsulatutako objektuen parametro zehatzak erakusteko erabil daitezke.
Denbora-diagrama gehienek hurrengo egitura daukate:
Serial Peripheral Interface (SPI) bus bat deskribatzen du 1. irudiak.
SPIko nodo maisu gehienek erlojuaren polaritatea (CPOL) eta erlojuarren fasea (CPHA) ezartzeko gaitasuna dute datuekin alderatuta. Denbora-diagrama horrek CPOLren bi balioen eta bi datu-lerroen (MISO eta MOSI) balioak CPHAren balio bakoitzerako duten erlojua erakusten du.
Kontuan hartu CPHA = 1 denean, datuak erloju ziklo erdiko atzerapena duela.
SPIak honela funtzionatzen du:
Edozein SR latchen funtzionamendua eta atzerapen-denborak adieraz daitezke denbora-diagrama baten bidez. [3]

  • «About the Unified Modeling Language Specification Version 2.4.1» www.omg.org (kontsulta data: 2019-02-21).
  • Urkiola, Iñaki Zabaleta; Garaikoetxea, Jesus Mari Zalakain. (2004-07-15). Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebista digital eta analogikoan. UEU ISBN 9788484380504. (kontsulta data: 2019-06-04).
  • UPV/EHU. (PDF) Elektronika Digitala... (kontsulta data: 2019-06-05).
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan