- Giza baliabideak eta segurtasun
- en pollution
- es contaminación
- fr pollution
kutsadura
- ca contaminació f
- de Verunreinigung f; Verschmutzung f; Befall m
- en pollution
- es contaminación f
- fr pollution f
- gl contaminación f
- it contaminazione f
- pt poluição f:
kutsadura
- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
- ↑ «Pollution definition» Merriam Webster.
- ↑ «Airearen kutsadurak 7 milioi heriotza goiztiar eragiten ditu urtero» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
- ↑ «Kutsadurak 9 milioi pertsona hil zituen 2015ean» El Espectador.
- ↑ a b «Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok aire kutsatua arnastu du 2018an» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
- ↑ (Ingelesez) "Indoor Air Pollution: A Public Health Perspective". Science (New Series), 221 or..
- ↑ "History of Ancient Copper Smelting Pollution During Roman and Medieval Times Recorded in Greenland Ice". Science (New Series) 272 (5259), 248 or..
- ↑ David Urbinato. «London's Historic "Pea-Soupers» United States Environmental Protection Agency (Noiz kontsultatua: 1994).
- ↑ «Deadly Smog» PBS (Noiz kontsultatua: 2003).
- ↑ James R. Fleming; Bethany R. Knorr of Colby College.. «History of the Clean Air Act» American Meteorological Society (Noiz kontsultatua: 2006).
- ↑ «1952: London fog clears after days of chaos» BBC News.
- ↑ Zsögön. , 223 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Desastre ecológico sin precedentes en Niagara Falls (EE UU)» El País.
- ↑ mp.gov. .
- ↑ U.S. Department of Energy Office of Civilian Radioactive Waste Management.. .
- ↑ Russia Plutonium. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Unidos por un planeta sin contaminación del aire» www.nationalgeographic.com.es 2019-06-05 (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
- ↑ gaztezulo. «Klima aldaketaren aurkako ahotsa» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
- ↑ «Iberiar penintsula baino handiagoak diren bost plastikozko uharteek gizakion osasunean kalte larriak eragiten dituzte» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ «"Prestige"-ren hondamendiak 1.500 milioiko kalte ordainak izango ditu» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ «2. Kutsatzaileen sailkapena - Kutsadura 2» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-12).
- ↑ «ir Pollution's Causes, Consequences and Solutions» World Resources Institute.
- ↑ (Ingelesez) «Potential Health Effects of Pesticides» Penn State Extension (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
- ↑ (Ingelesez) Kahn, Joseph; Yardley, Jim. (2007-08-26). «China - Pollution - Environment» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
- ↑ «Air Pollution - Effects» web.archive.org 2011-04-30 (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
- ↑ «Creaking, groaning» The Economist 2008-12-13 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20Minutos. (2012-04-30). «La contaminación puede dañar la fertilidad de la mujer» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
- ↑ «22 kilo plastiko zeuzkan sabelean Sardinian hilda agertu den kaxalote honek» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ (Ingelesez) Zinoviev, Nikita S.; Walker, Kaley A.; Gathen, Peter von der; Tarasick, David W.; Parrondo, Maria Concepción; Nakajima, Hideaki; McElroy, C. Thomas; Makshtas, Alexander et al.. (2011-10). «Unprecedented Arctic ozone loss in 2011» Nature 478 (7370): 469–475. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2011-10-22 (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
- ↑ «Lluvia Ácida - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
- ↑ «LLUVIA ÁCIDA Y SUS EFECTOS» Universidad Mayor de San Simón UMSS. Facultad de Ciencias y Tecnología.
- ↑ «Acid rain in Europe - Maps and Graphics at UNEP/GRID-Arendal» web.archive.org 2009-08-22 (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
- ↑ (Ingelesez) US EPA, OAR. (2014-08-12). «Clean Air Markets» US EPA (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿El cambio climático en qué se diferencia del calentamiento global?» ECOticias.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ AR5 Climate Change 2013: The Physical Science Basis — IPCC. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ The Physical Science Basis. Contribution of Working Group I to the Fourth Assessment Report of the Intergovernmental Panel on Climate Change. Intergovernmental Panel on Climate Change.
- ↑ «What Is Global Warming?» National Geographic 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ «Etengabe berotzen ari dira ozeanoak: 2018a, inoizko beroena» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La impactante imagen que muestra el deshielo en el Polo Norte» El Huffington Post 2019-06-18 (Noiz kontsultatua: 2019-06-18).
- ↑ «FULL TEXT OF THE CONVENTION, ARTICLE 2» web.archive.org 2005-10-28 (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- ↑ (Ingelesez) «United Nations Treaty Collection» treaties.un.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- ↑ «The Kyoto Protocol - Status of Ratification | UNFCCC» unfccc.int (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- ↑ «Status of Ratification - The Ozone Secretariat» web.archive.org 2014-10-08 (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ America and the Crisis of the Global Environment New Haven. Yale University Press, 95 or..
- ↑ (Ingelesez) US Department of Commerce, NOAA. «Scientific Assessment of Ozone Depletion 2006» www.esrl.noaa.gov (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ «AEBen garaipena Parisen: gas isurpenak murrizteko planak ez dira lotesleak izango» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ Tristan, Kristina Berasain. «Klimaren aldaketaren aurka «lehen akordio unibertsala» adostu dute estatuek Parisen» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ (Ingelesez) Hunt (now), Elle; Levin, Sam; McCarthy (earlier), Tom; Hunt, Elle; Evershed, Nick; Smith, David; Slezak, Michael; Hunt, Elle. (2017-06-02). «Paris climate agreement: World reacts as Trump pulls out of global accord – as it happened» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ «Dosi txikitan pozoitzen ari da Hego Euskal Herria» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
- ↑ Berria. «KUTSADURA MAILA» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
- ↑ Rejado, Jon. «Airearen kalitatean Bilbo da “kezka nagusia" Jaurlaritzarentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
- ↑ Kortabarria, Amaia Ramirez de Okariz. «Aire kutsatua arnasten dute lau herritarretik hiruk Hegoaldean» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sostenibilidad, Observatorio de. (2018-02-05). «¿Qué CCAA son las más contaminantes? Hacia un futuro bajo en emisiones» Agora: Inteligencia Colectiva para la Sostenibilidad (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuatro comunidades se reparten más de la mitad de las emisiones industriales de CO2» El Confidencial 2017-03-24 (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
- ↑ Petxarroman, Iñaki. «Kutsadurak ere gainditu du krisia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
- ↑ «Fiskaltzak Petronor ikertuko du lehen aldiz isuriengatik» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
- ↑ «Petronorrek ezohiko ke-emisioak egin ditu Muskizen akats baten ondorioz» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
- ↑ Hermosilla, Gotzon. «Plastikozko urpeko mendia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Llenan 40 sacas en la limpieza voluntaria de los acantilados del flysch» El Diario Vasco 2017-05-27 (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El plástico invade el Flysch de Zumaia» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
- ↑ «Itsasoan gertatzen dena, gure etxe parean hasten da» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
Kutsadura
Artikulu hau substantzia batek ingurumenean sor dezakeen desorekari buruzkoa da; gaixotasun baten transmisioa gaitzat duena beste hau da: «Gaixotasun infekzioso»
Kutsadura edo poluzioa edozein substantziak edo energia motak ingurumenean sor dezakeen desoreka edo kaltea da. Beti ondorio negatiboak izango ditu izadian, eta ondorioz, giza existentzia kaltetuko du. Kutsatzailea substantzia kimikoa edo baita energia ere (soinua, beroa, argia edo erradioaktibitatea...) izan daiteke[1][2].
Poluzioa, bere jatorriagaitik, poluitzaile forma nola igortzen den edo zein den kutsatzen ari den ingurumenaren arabera sailkatu daiteke. Kutsadurak eragile asko dauzka, substantzia kimikoak (plagizidak, zianuro, herbizidak...), hiri hondakinak, petrolioa edo erradiazio ionizatzaileak. Guzti hauek gaixotasunak erakartzen dituzte eta ekosistemei edo ingurumenari kalte egiten die. Gainera, gas-egoerako kutsatzaile asko daude atmosfera gertakerietan parte hartzten dutenak, euri azidoaren sorrera, ozono geruzaren ahultzea eta klima-aldaketa, besteak beste.
Poluzioari aurre egiteko modu asko daude eta herrialdeak nazioarteko legegintzak dituzte kutsadura isurpenak erregulatzeko. Poluzioa orokorki ekonomia eta gizartearen garapenarekin lotuta dago. Gaur egun, Nazio Batuen Erakundea bezalako erakunde askok garapen iraunkorra ingurumena babesteko era bat bezala kokatzen dute orainarteko eta etorkizuneko generazioentzat.
2014ean Munduko Osasun Erakundeak airearen gehiegizko kutsaduraren ondorioz munduan urtero 7 milioi heriotza goiztiar gertatzen zirela ohartarazi zuen[3]. 2015ean, ikerketa batek kutsadurak mundu mailan 9 milioi pertsona baino gehiago erail zituela erakutsi zuen[4]. Europako Ingurumen Agentziaren (AEMA) arabera, Espainiar estatuan 30.000 pertsona hiltzen dira urtero aire kutsaduraren ondorioz[5].
Airearen poluzioa betidanik egon da zibilizazioari lotuta eta historiaurrean sortu zela esan daiteke, gizakiak lehen aldiz sua sortu zuenean. Hain zuzen, historiaurreko koba batzuetan aurkitutako kedarrak kutsadura maila handia erakutsi dute, suaren erabilerak eta aireztapen faltak sortua. Science aldizkarian 1983an argitaratutako artikulu batek horrela aipatzen du[6]:
Etxetik kanpoko airearen kutsadura lehen aldiz metalen forjatze lanek eragiten dutela uste da. Groenlandiako glaziarretako izotz kapetan egindako ikerketek antzeman zuten metalen kutsadura zegoela bertan, greziar, erromatar edo txinatar metal produkzio aroei lotuak[7].
Eduardo I.a Ingalaterrakoak, 1272an, ikatza erretzea debekatu zuen Londresen, bertako aire kutsadura arazo bat sortu zenean. Kutsadura mota honek arazo bat izaten jarraitu zuen Ingalaterran, bereziki Industria Iraultzaren iritsierarekin. Uraren kutsadura arazo larrienetako bat ere Londresen gertatu zen, 1858an Tamesis ibaiko hondakin-urek Izurrite Handia eragin zutenean. Hain zuzen, arazo hau izan zen Londreseko estolderia eraikitzea eragin zuena.[8][9]
Industria Iraultza izan zen poluzioa ingurumen arazo bat bezala antzematea eragin zuena. Izan ere, lantegi handien sorrera eta ikatz eta erregaien kontsumo altuak airearen kutsadura handitu zuten eta produktu kimikoen isurketa ere eragin zuten.
1881ean Chicago eta Cincinnati hiriak izan ziren lehenak aire garbia ziurtatzeko legeak aldarrikatzen. Beste hiri estatubatuar batzuk adibide hau jarraitu zuten XX.mende hasieran, Airearen Kutsaduraren Saila sortu zenean (Barne-arazoetako Sail barruan). 1940ko hamarkadan Los Angelesek eta beste zenbait hirik smog handia izan zuten. [10]
Kutsadurak berebiziko garrantzia hartu zuen Bigarren Mundu Gerra eta gero, ikusita gerrek eta entsegu nuklearrek sortutako euri erradiaktiboak ondorio larriak ekartzen zituela. 1952an katastrofe bat gertatu zen, 1952ko Londresko Laino Handia bezala ezaguna, eta 4.000 pertsona inguru hil zituena[11]. Gertakizun honek ingurugiroari buruzko lege moderno garrantzitsuenetariko bat sortzea eragin zuen: 1956ko Aire Garbiaren Legea[12].
Lege honen sorkuntza eta onarpenak Ameriketako Estatu Batuetan eragin handia izan zuen eta ardura soziala garatzea ekarri zuen poluzioaren inguruan. Hainbat gertakarik ere lagundu zuten kutsaduraren eragin kaltegarrien inguruan kontzientziatzen, adibidez, General Electric enpresak Hudson ibaira egiten zuen bifenilo polikloratuaren (PCB) isurketak ibai horretan arrantza egitearen debekua ekarri zuen 1974an. Beste hondamendi ekologiko bat Niagara Falls-en gertatu zen, Love Canal auzoko etxebizitza batzuk 1947an Hooker Chemical and Plastics Corporation enpresak lurperatutako hondakin kimiko eta dioxinen gainean eraikita zeudela antzematean. Hondakin hauek bertako uretan antzemandakoan eta kantzerigenoak zirela baieztatutakoan, 1978an, auzo horretako biztanleek beraien etxebizitzak utzi behar izan zituzten. Gertakari hau garrantzitsua izan zen nazio mailan eta 1980ko Superfund Law-aren sorrera ekarri zuen, sustantzia kutsatzaile arriskutsuenen zerrenda bat biltzen duena[13]. Hamarkada honetan hainbat itsasontziren istripuak ere izan ziren eta hauen petrolio-isuriek izugarrizko hondamendi ekologikoak sortu zituzten, adibidez, Amoco Cadiz itsasontziaren kasuan.
1984ean ere hondamendi handi bat gertatu zen, Bhopaleko istripua bezala ezaguna, Union Carbide enpresaren planta kimikoak metil isozianatoko nahigabeko isurketa bat egin zuen eta 3000-15.000 pertsona inguru hil ziren aste batzuen buruan[14]. 1990ko hamarkadako hainbat prozedura penalek sustantzia kimikoen isurketak erakutsi zituzten, minbizia, esofagitisa eta gastritisa eragiten zutenak, beste gaixotasun batzuen artean. Lur industrialen poluzioa ikertzeak utzitako gune industrial terminoaren sorrera ekarri zuen, hirigintza-planetan kontuan hartzeko eta lur horietan ez eraikitzeko. Rachel Carson-en Silent Spring liburuaren argitalpena eta gero DDT-a debekatua izan zen garatutako lurralde gehienetan. Zientzia nuklearraren garapenarekin poluzio erradiaktiboa agertu zen, ingurugiroan modu hilgarri baten egon daitekena milioika urtez. Arma nuklearren esperimentazio eta fabrikazioan lan egin duten zenbait lurraldek hondakin militar erradiaktinoak sortu dituzte eta, zenbait kasutan, hauek ondo utzi ez izanak hondamendi ekologikoak eragin ditu.[15] 1950 eta 1960 hamarkadetan, oraindik Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna existitzen ez zenean, Mayak instalazio nuklearreko hondakinak Karachai lakura eta Techa ibaira isuri ziren, Cheliábinsk probintziako biztanleriari eraginez eta leuzemia kasuak sortuz. Worldwatch Institute-ek egindako ikerketa baten arabera, Karachai lakua munduko leku kutsatuena da, bertako erradiaktibitateak (6 sievert orduko) pertsona bat hilko luke ordubete azpitik[16].
Gerra Hotzean arma nuklearrekin entseguak egin ziren, sarritan herrietatik ez oso urrun, eta honek eragin kaltegarria izan zuen biztanlerian, erradiaktibitate maila altuengatik. Aipatutako hondamendiek eta erradiaktibitateak giza osasunean ondorio kaltegarriak dituela baieztatzen duten ikerketek energia nuklearrarekiko beldurra sortu dutela esan daiteke.
Kutsadura lokalaren eta globalaren ebidentziek eta gizarte informatuago batek kutsadura mundu mailako arazo bezala kontsideratzea ekarri dute[17]. Hain zuzen, ingurumenari buruzko kezka honek egoera ezagutu eta ekosistema babesteko asmoa duten erakunde askoren sorrera ekarri du. Erakunde eta elkarte hauen sorrerak ingurumena babesteko ekimenak sortzea errazten dute. Gainera, ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu mailan, gai honi buruzko kontzientzia sustatzeko.
Ekosistemen egoeren kezkek eta aldaketarako gogoak mugimendu ekologistaren garapena sustatu dute. Mugimendu honen helburua ingurugiroaren babesa lortzea da, gizakiek naturan duten eragina txikituz.
2018an mundu mailako ikasle mugimendu bat hasi zen kutsaduraren eta klima aldaketaren aurka eta Greta Thunberg ikasle eta aktibista mugimendu horren sustatzaile nagusia kontsideratzen da[18].
Substantzia kimikoen eta atmosferaren partikulen askatasuna da, bere konposizioa aldatuz eta izadien onurako arrisku bat bihurtuz. Aireko gas kutsakor ohikoenak karbono monoxidoa, sufre dioxidoa, klorofluorokarburoak eta nitrogeno oxidoak dira eta hauek industriatik eta ibilgailuen errekuntzagaitik datoz. Ikatzaren eta petrolioaren errekuntzan gas kaltegarriak eta partikula solido asko sortu eta askatzen dira atmosferan, eta hondakin kaltegarri horiek hautsa eta kea sortzen dituzte.
Airean dagoen hauts kutsakorra mikrometrotan neurtzen da eta ohikoa da erupzio bolkanikoetan. Atmosferako kutsadura izaera lokala izan daiteke, bakarrik gertu dauden alderrietara eragiten badu, edo izaera globala, planeta osoari eragiten badio. Ondorio nagusien artean, poluzio atmosferikoak berotegi efektua, ozono geruzaren suntsiketa eta euri azidoa sortzen ditu.
Uraren kutsadura uraren berezko ezaugarrien eraldaketa da, tenperaturak, gai kimikoek, gai biologikoek edo solido esekiek sortua. Ura, lehen mailako baliabidea izateaz gain kutsatzaileen barreiadura areagotzeko medioa ere bada. Hondakinen eta poluitzaileen askatasunagaitik ematen da kutsadura mota hau eta hondakinak plastikoak dira gehienbat, ozeanoak eta itsasertzeak poluitzen dituztenak. Batzuetan itsas erdian metatzen dira ozeano barean dagoen hondakin irla bezala, adibidez, Ozeano Bareko zabor orbanaren kasua dago. Ozeano Atlantikoan kilometro karratu bakoitzeko 580.000 plastiko pieza daude[19]. Itsasontzien arazoengatik edo petrolio isuriengatik gertatutako kutsadura kasuak ere badaude, marea beltza sortuz, hala nola, Prestige kasua[20].
Araztegietan, prozesu ezberdinen bidez, hiri eta industrietan sortutako ur zikinak garbitu eta berriz ere ibai edo itsasoetan isurtzen dira.
Kutsadura mota hau lurrean gertatzen da, hain zuzen, lurzoruaren kalitatearen degradazioa gertatzeari deitzen zaio. Lurrean, batez ere naturan gizakiak botatzen dituen gauzaki artifizialek (batez ere sustantzia kimikoek) eragiten dute kutsadura. Lurrera isuritako konposatu kimikoen eraginez, lurzoruaren aberastasuna gutxitu egiten da, produktibitatea murriztuz, bai gizakion jarduerarako, eta bai naturarentzat ere. Poluzio mota honek eragin kaltegarriak ditu gizakiarentzat, inguruko faunarentzat eta landarediarentzat. Eragin kaltegarri horiek kutsadura-mailaren eta kontaminazioa eragiten duen substantzia toxikoaren kaltegarritasunaren araberakoak izango dira.
Kutsadura erradiaktiboa esaten zaio energia nuklearrak eragiten duen kutsadurari. Kutsadura hau isotopo erradioaktibo artifizial zein naturalek eragindakoa izan daiteke eta edozein tokitan material erradiaktibo bat dagoenean gertatzen da. Kutsadura mota honen kasu edo istripu larriena 1986an Txernobylen gertatu zen eta energia nuklearraren inguruko mundu mailako beldurra sortu zuela esan daiteke. Erradiazioaz ohartaratzeko erbiltzen den simboloa hiru hostoko trebola da eta kolore bakoitzak bere esanahia du.
Hots kutsadura giza edo animalia bizitzaren jarduera edo oreka kaltetu dezakeen soinu gogaikarria edo neurriz gainekoa da. Toki espezifiko batean behar baino gehiago soinu dagoenean ematen da. Beste kutsadura motak ez bezala, zarata ez da pilatzen, baina orobat kalte handiak eragin diezazkioke bizi kalitateari, modu egokian kontrolatzen ez bada. Aipatzekoak dira hirietako zenbait zarata, hala nola, trafikoak sortzen dituenak, aireportu eta trenek, haur parkeek, tabernek eta terrazek, etab. 2005eko Europar Batasunaren ikerketa baten arabera 80 milioi pertsonak soinu kutsadura oso altua jasaten dute eguneroeta eta beste 170 milioi pertsonak soinu kutsadura altua.
Argi kutsadura iturri artifizialetatik igorritako gaueko intentsitate, norabide, maila espektral edo premia gabeko ordutegietan egin nahi izaten ditugun jarduerak egiteko beharrezkoa dugun argi jarioak eragindako kutsadura da. Argi poluzioaren ebidentzia argiena zeruak jasaten duen gaueko distiraren handipena da, argi artifizialak gas eta aire partikuletan sortutako islapen eta barreiapenaren ondorioz. Islapen eta barreiapen horrek zeruak baldintza naturaletan duen kalitatea aldatu egiten du, izarren eta beste zeruko objektu batzuen distira ikusezina izatera heldu arte zenbait hirgunetan.
Airearen kalitate txarrak organismoak hil ditzake, baita gizakiak ere. Frogatu berri da urte askoan aire kutsatua arnasteak kaltea dakarrela, hala nola, arnasketa-gaixotasunak, gaixotasun kardiobaskularrak, eztarriko hanturak, sudur-kongestioak, bularreko mina, etab. Kutsadurak gaixotasun ugari sortzen ditu eta poluitzaile motaren araberakoak izan daitezke, gehienetan ordea, begietako eta arnas aparatuko arazoak izaten dira, brokitisa, asma edo enfisema adibidez. Gaixotasun hauentzat keak dira gai kaltegarrienak; eta ke moten artean, tabakoarena eta autoena[22][23]. Ikerketen arabera, airearen kutsadurak 56.000 heriotza goiztiar eragiten ditu urtero Txinan, 527.700 Indian eta 50.000 Estatu Batuetan[24][25].
Uraren poluzioak egunero 14.000 heriotza inguru eragiten ditu, gehienak edateko uraren kutsadurak eraginda (ur zikinak ez tratatzeagatik), garapen bidean dauden lurraldeetan. Adibidez, Indian 700 milioi pertsona inguruk ez daukate kalitatezko edateko uretara irisgarritasunik eta egunero mila haur inguru hiltzen dira kutsadura honek sortzen dien beherakoagatik[26]. Txinan ere 500 milioi pertsona inguruk kutsadura mota hau pairatzen dute.
Kutsadura akustikoak gortasuna, hipertentsioa, estresa eta lo-arazoak eragiten ditu. Sustantzia kimikoen kutsadurak haurren garapenean arazo larriak sor ditzake, gaixotasun neurologikoekin erlazionatuta. Erradiaktibitateak ere gaixotasun hauek areagotzen ditu baina baita minbizia eta mutagenoak ere.
Gainera, ikerketa baten arabera kutsadurak emakume zein gizonen ugalkortasuna apal dezake. Gizonezkoen kasuan semenaren kalitatea gutxitzen du eta antzutasuna eragin dezake. 40 urte azpiko emakumeen kasuan menopausia goiztiarra eragin dezake, beraien obulu erreserben murriztapen erradikal batek eraginda.[27]
Kutsadura naturan forma ezberdinetan aurki daiteke eta honek eragin anitz ditu, besteak beste:
Ozonoa oso gas ahula da eta kloroarekin edo giza ekintzen ondorioz atmosferara isuritako beste substantziekin erreakzionatzean hondatu egiten da. Azken urteetan ikusi ahal izan denez, ozono geruza mehetu egin da, eta zulo handi bat ere nabaritu zaio, 1970eko hamarkadaren azkenaldeaz geroztik, Antartikaren parean (2011n, Artikoan ere bai)[29]. Dirudienez, ozono geruza horren mehetze eta zulatzea hegazkin supersonikoek eta CFC izeneko gaiek (klorofluorokarbonatuak) eragiten dut. Aerosol (esprai), hozkailu eta girogailuetan erabiltzen dira gehienbat aipatutako substantziak.
Ozono geruzaren mehetze eta zulo honek lurrazalean argi ultramorearen (UV) handitzea ekartzen du eta honek hainbat ondorio sortzen ditu gizakien osasunean, hala nola, azaleko minbizia, begi-lausoa eta inmunitate sistemako gaitzak. Naturan ere eragin kaltegarri handiak sortzen ditu gertakari honek[30].
Zuloa murrizteko asmoarekin, 1987an, Montrealgo Protokoloa sinatu zuten hainbat herrialdek.
Euri azidoa ohikoa baino azidoagoa den euria da. Kalteak sortzen ditu landare, uretako animalia eta eraikinetan. Euri azidoa gizakiaren eraginez sortutako kutsaduragatik gertatzen da gehien bat, izan ere, zentral termikoek eta ibilgailuek sortutakoa da batez ere. Hauek erregai fosilak erretzean, tximinietatik edo ihesbideetatik, sufre eta nitrogeno oxidoa atmosferara isurtzen dituzte. Poluitzaile hauetako zati bat lurreratu egiten da eta beste zatia aireak eramaten ditu, ur-lurrinaz konbinatu eta azidoak sortuz.[31][32]
Euri azidoa sortzen duen kutsadura iturria ez da kaltetzen dituen eremuetan bertan egoten beti, gasak hara eta hona ibiltzen direlako atmosferan eta baldintza meteorologiko egokiak dauden edozein lekutan ezartzen direlako. Hau horrela izanik, kutsadura eragile gehien aireratzen duten herrialde industrializatuek beste lurraldeetan ere eragiten dute euri azidoa. Euri azidoa lurrazalean erortzean gizakien osasunean kalte egin dezaketen partikulak askatzen ditu eta fauna eta floran kalte larriak eragin ditzake.
Gune kaltetuenak ekialdeko Europan, Poloniatik hasi eta Eskandinavia iparraldera arte, Txinan, Taiwanen, Estatu Batuetako mendebaldean eta Kanada hegoaldean daude[33][34].
Berotze globala lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako batez besteko tenperaturaren aldaketa da, azken hamarkadetan nabarmen areagotu dena berotegi efektuaren ondorioz, batik bat. Klima-aldaketarekin nahasten den terminoa da berotze globala, baina berez hau, klima-aldaketaren ondorio bat da[35].
Historian zehar zenbait gertakarik efektu arinak eragin dituzte tenperatura igotzean, adibidez, sumendiek eta eguzki-izpien noranzko aldaketek. Hala ere, Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea edo IPCCren arabera “XIX. mende erdialdetik antzemandako tenperaturaren gehienezko igoera gizakiak isuritako berotegi-gasetan oinarrituta bide dago"[36]. IPCC-ek aipaturiko modeloek tenperatura orokorrak, 1990tik 2100ra, 1,1 eta 6,4 °C bitartean igo daitezkeela aurreikusten dute[37].
Berotze globalaren ondorioz, itsas maila igotzen ari da, glaziarrak urtzen ari dira eta animalien kopurua murrizten ari da[38][39]. 2019an Groenlandiako izotzaren lurmentze markak hautsi dira eta egoera kezkagarria da[40].
Hainbat dira hartu ahal diren babes neurriak kutsadura saihesteko.
Kyotoko Protokoloa UNFCCC-ren nazioarteko ingurumen ituna da, berotegi-efektu gas kopurua estabilizatzeko helburua duena sistema klimatikoarekiko berotze globala galarazteko. Protokolo honek betebehar legalak ezartzen ditu, sei gasen kopurua gutxitzeko: lau berotegi-efektu gas (karbono dioxidoa, metanoa, nitrogeno oxidoa, sufre hexafluoruroa) eta bi gas talde (hidrofluorokarbonoak eta perfluorokarbonoak)[41].
Protokoloa 1997ko abenduaren 11n onartu zen, Kyoto hirian egindako biltzarrean (Japonian). 2005eko otsailaren 16an sartu zen indarrean, 2004ko azaroan Errusiak onartu ondoren. Izan ere, hitzarmena abian jartzeko emititzen diren gas emisioen %55 onartzen zuten herrialdeek izan behar zuten eta hori ez zen lortu Errusiak onartu arte. 2009ko abuztura arte, 191 estatuk onartu zuten protolokoa[42]. Itun hau berretsi ez duen sinatzaile garrantzitsuetako bat, bere kutsadura mailagatik, AEB da[43].
Itunak mekanismo malguak ditu eta herrialde guztiek ez dute zertan murrizpen berdina izan behar. Espainiaren konpromisoa, esaterako, emisioak %15ean bakarrik igo daitezen da, garatzen ari den herrialdetzat hartzen delako. Hala ere, 2005 eta 2006an bere emisioak % 52 igo ziren eta 2007an % 48. Beste herrialde batzuek ordea, Alemania eta Italia esaterako, emisioak murriztu behar dituzte.
Montrealen 1987ko irailaren 16an sinatutako nazioarteko hitzarmena da, ozono geruza babesteko helburua duena, 2011ko apirilera arte 197 herrialdek egin dute bat itunarekin[44]. Bertan, 2000. urtea jarri zen munduan klorofluorokarburoen produkzio guztia bertan behera uzteko epe gisa. Herrialde guztiek bertan proposatutakoa beteko balute, ozono geruza 2050 urterako susper daitekeela uste da[45]. 2006ko ikerketa zientifiko batek erakutsi zuen Montrealgo Protokoloa erabilgarria izan dela eta emaitza positiboak dituela[46].
Negutegi-efektua eragiten duten gasen isurketa mugatzeko asmoz Parisen 2015eko azaroaren 30tik abenduaren 11ra arte antolatu zen konferentzia da. 195 estatu partehartzaileek gas-isurketak gutxitzeko oinarrizko adostasuna lortu zuten, Parisko Hitzarmena esaten zaion dokumentuan[47]. Hitzarmen hau 2016an 95 herrialdek sinatu zuten eta 2020 urtetik aurrera ezarriko da, horrela, estatu sinatzaileek karbono isurketak gutxitzeko neurriak hartzeko konpromisoa dute (nahiz eta loteslea ez izan)[48]. 2017ko ekainaren 1ean, ordea, AEBko presidente Donald Trumpek iragarri zuen bere herrialdeak akordiotik alde egingo zuela[49].
Euskal Herrian poluzio mota ezberdinen ebidentziak aurki daitezke. Industrializazioak eta industria-dentsitateak aire kutsadura arazoak sortu ditu eta Ekologistak Martxan taldeak 2011an airearen kalitateari buruz argitaratutako txosten baten arabera biztanle gehienek aire kutsatua arnasten dute[50]. Hain zuzen, herri askotan gainditzen da Munduko Osasun Erakundeak ezarritako kutsadura maila eta Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok aire kutsatua arnastu du 2018an[51][5]. Eusko Jaurlaritzak, ordea, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek arnasten duten airea kalitate onekoa dela esan zuen urte horretan bertan, kezka nagusia Bilbok eragiten zuela azpimarratuta[52]. 2019ko datuen arabera, Hego Euskal Herriko lau herritarretik hiruk aire kutsatua arnasten dute[53].
Euskal Herria azken urteetan Estatu mailan aire kutsadura mailan gehien jeitsi den autonomia erkidegoetako bat da eta estatu mailako 10 enpresa kutsakorrenetatik jada ez dago batere Hego Euskal Herrian[54] [55]. 2015eko datuen arabera (enpresek beraien ematen dituztenak) aztertutako 628 enpresen erdiak baina gehiagok kutsadura mugak gainditu zituzten (360 enpresek) eta Euskal Herriko enpresa kutsatzaileenak Petronor (Muskiz), Bahia de Bizkaia Electricidad (Zierbena) eta Edar Galindo (Sestao) izan ziren[56]. Euskal Herriko enpresa kutsatzaileenaren eta bere isurien inguruan hainbat salaketa eta ikerketa egon dira.[57] [58]
Lurraren poluzioa ere, batipat azken urteetako plastikoen arazoa, antzeman daiteke Euskal Herrian. Adibidez, 2019an Bermeoko portutik 8 tona zabor atera zituzten goiz batean 2.500 pertsonek [59].Euskal Kostaldeko Geoparkean ere antzeko egitasmoa egin zen 2017an [60] eta Sakonetako kutsaduraren inguruko hainbat irudik arazo handi honen garrantziaz jabetzen lagundu zuten 2018an[61][62].
Kutsadurari buruzko artikuluak, Argian
Kutsadurari buruzko artikuluak, El Diario Vascon
Kutsaduraren inguruko informazioa, hiru.eus-en
Berde-berdeak bideoak, Youtuben
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan