labainkada

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

labainkada

  • ca relliscada f
  • de abgeriebene Gleisstelle
  • en slip wearing
  • es patinazo m
  • fr usure f des rails par les roues
  • gl patinado m
  • it pattinamento m
  • pt desgaste m por deslizamento

SARRERA DESBERDINA:

Labaingarri

Labaingarria edo lubrifikatzailea, bi pieza higikorren arteko marruskadura gutxitzeko erabiltzen den substantzia da, normalean organikoa, olioz eta gehigarri kimikoz egina. Erabilerarik ohikoena berotzea ekiditeko marruskadura gutxitzea den arren, indarrak transmititzeko, partikulak garraiatzeko edota tenperatura egokitzeko ere erabil daiteke.
Erabilera industrialez gain labaingarriak beste erabilera batzuk izan ditzake: sukaldaritzan (gantzak eta olioak), medikuntzan ( zenbait osagai protesikotan) edota ultrasoinu bidezko azterketetan. Oro har, marruskadura gutxitzeko eta mekanismo baten funtzionamendu egokia bermatzeko erabiltzen da.
Labaingarriek, bi gainazal higikorren artean kokatzean, gainazal horien arteko marruskadura gutxitzen dute. Horrela, mugimendua erraztu eta higadura murrizten da. Horretaz gain, labaingarriek hainbat eginkizun betetzen dituzte motor edo makina baten funtzionamenduan: errekuntzan sortutako hondakinak disolbatu eta iragazkira eramaten dituzte, tenperatura makina osoan banatzen dute, oxidotzea eta korrosioa ekiditen dituzte, ur-lurrunaren kondentsazioa galarazten dute eta zenbait osagaitan juntura baten funtzioa bete dezakete.
Labaingarrien ezaugarri nagusiak hurrengoak dira:
Lubrifikatzaileak gehienetan olioz eta gehigarriz osatutako nahasteak dira. Olio desberdinak ere konbinatzen dira ezaugarri desberdinak lortzeko.
Erabiliena eta merkeena da. Jatorri organikoa izanik, petroleo gordinaren destilaketa prozesutik lortzen da, galipot bihurtu baino arinago, 370 °C-etik gorako tenperaturetan, eta gasolioaren ondoren, 250 °C eta 350 °C artean. Bere likatasun-indize baxua dela-eta gehigarri kopuru handia behar du labaingarritasun-ezaugarri egokiak lortzeko. Ezaugarri horiei esker, tenperatura altuetan kalitatezko lubrifikazioa eta tenperatura-tarte zabal batean era egonkorrean jardutea ahalbidetzen da. Gainera, likatasun-maila eta hidroskopikotasuna, hezetasun-maila mantentzeko ahalmena, igoarazten dute.
Jatorri artifizialekoa da, petroliotik eratorritakoa izan daitekeen arren. Laborategietan sortzen da, kostua labaingarri mineralenaren hirukoitza edo boskoitza izanik. Egonkortasun termiko altua, oxidaketarekiko erresistentzia altua eta likatasun-indize natural altua dute. Ezaugarri hauek trakzio-indize baxua izatea ahalbidetzen dute, energiaren xahutzea gutxituz.
Hainbat labaingarri sintetiko mota daude:
Labaingarrietan olioek %90a eta gehigarriek %10a osatzen dute gutxi gorabehera. Gehigarri hauek labaingarriaren ezaugarriak hobetzeko eta olioak babesteko erabiltzen dira, izango duten erabilerara egokituz.
Hauek dira erabiltzen diren gehigarriak:

Wikipediako bilaketara joan