laginketa

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

laginketa

  • ca mostreig m
  • de Musterziehen n
  • en sampling
  • es muestreo m
  • fr échantillonnage m
  • gl mostraxe f
  • it campionatura f
  • pt amostragem f

SARRERA DESBERDINA:

Laginketa (estatistika)

Estatistikan, laginketa populazio bat aztertzeko lagina jasotzeko prozesuari deritzo. Laginketaren helburua lagina modu egoki eta eraginkorrenean aukeratzea da, populazioa fidagarritasunez islatzearren. Adibidez, hauteskunde bateko emaitzen inguruan inkesta bat antolatzeko, laginketak inkestatu beharreko pertsona kopurua zehaztea eta pertsona hauek nola aukeratu behar diren erabakitzea barne hartzen ditu, besteak beste.
Laginketa-prozesuan aldi ezberdinak bereizten dira:
Laginak aukeratzeko metodoen artean, aleatorioak emaitzarik zehatzenak erakusten dituzte. Laginketa aleatorio sinplea metodo ezagunena da eta elementu asko ez daudenean erabiltzen da. Metodo honek zenbaki aleatoriozko taulak edo programa informatikoak erabiltzen ditu[1].
Laginketa sistematikokak elementuen aukeratzea errazten du gorapen-koefizientea (populazioko elementu-kopuruaren eta lagineko elementu-kopuruen arteko zatidura) erabiliz[1].
Laginketa geruzatuaren prozesuan, populazio osoa zati homogeneo ezberdinetan banatzen eta ondoren, zati bakoitzeko azpilagin aleatorio bat aukeratzen da. Lagineko elementu-kopurua, metodo hau hautatuz gero, beste metodoak erabilita baino handiagoa izaten da[1].
Lagina aukeratzeko metodoetan, errazena da, baina arriskutsuena baita ere, lagin adierazgarri bat lortzea zaila dela eta. Populazioa ausaz aukeratzen diren zati heterogeneoetan banatzen da[1].
Datuak lortzeko erraztasun handiena ematen duten elementuak aukeratzen dira. Lagin hauek ez dira adierazgarriak, baina giza-zientzietan asko erabiltzen dira[1].
Laginen aukeraketa, aurreko informazioa kontuan hartuta da[1].

  • a b c d e f Etxeberria, Juan. (2005). Estatistika eta SPSS. Usurbil: Elhuyar, 207-210 or. ISBN 978-84-92457-37-3..
  • a b Juaristi Larrinaga, Patxi. (2013). Aldagai bakarreko estatistika deskribatzailea eta inferentziala gizarte-zientzietan: teoria eta adibideak. Euskal Herriko Unibertsitatea, 158 or. ISBN 978-84-9860-880-9..
  • Wikipediako bilaketara joan