laguntzaile
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
Nahi baduzu, proposamena bidali.
- ca auxiliar m
- de Diensthelfer m
- en auxiliary
- es auxiliar m
- fr auxiliaire m
- gl auxiliar m
- it aiutante m del dirigente del movimento
- pt agente m de apoio
laguntzaile
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Laguntzaile birtual
Laguntzaile birtuala edo laguntzaile adimendun pertsonal bat zereginak egiteko edo zerbitzuak emateko gai den software agente bat da. Zereginen edo zerbitzuen exekuzioa erabiltzaileak sartutako datuen araberakoa, kokalekuaren araketaren eta linean dagoen infomazioa(eguraldia, trafikoa, berriak, merkatua, ordutegiak,...) atzemateko gaitasunaren araberakoak izango dira.
Txatbot terminoa ere erabiltzen da, laguntzaile adimendunentzako. Normalean hauek ahozko komandoen bidez atzitzen dira (hauek gehienetan onlineko txat programa modura erabiltzen dira, denbora-pasa modura eta ez modu erabilgarri batean). Laguntzaile birtual batzuk gai dira giza hizkera interpretatzeko eta ahots sintetikoen bidez erantzuteko. Erabiltzaileek beren laguntzaile adimendunei galderak egin diezaiekete, adibidez etxeko beste gailu adimendunak kontrolatzeko ahots bidez, eta baita ere beste oinarrizko zereginen kudeaketa egiteko, esate baterako, mezu elektronikoak, egiteko-zerrendak eta egutegiak, hitzezko komandoen bidez kontrolatzeko.
2017az geroztik, laguntzaile birtualen gaitasunak eta erabilerak geroz eta azkarrago ari dira hedatzen, merkatuan sartzen diren produktu berriekin eta erabiltzaileen ahotsaren interfazeetan arreta handia jarriz. 2017ko maitzean Ameriketako Estatu Batuetan egindako inkesta baten arabera gehien erabilitakoak, Apple-ko Siri(%34). Google-ko Assistant(%19), Amazon-eko Alexa(%6) eta Microsoft-eko Cortana(%4) izan ziren. Horain beste bat merkaturatzeko zain daude Facebook-en M izenekoa.
Google eta Apple-ek oso oinarri handiak dituzte adimendun mugikorrak dituzten erabiltzaileen gainean eta aldiz Microsoft-ek Windows bidez ordenagailu pertsonaletan (Cortana bidez).
Adibide moduan Amazon-eko Alexa izan zen lehena internet bidez erosketak gauzatzeko gai izan zena laguntzaile birtual baten bidez.
CALO(Cognitive Assistant that Learns and Orgizes) izeneko proiektu militar batean oinarritzen dira gaur egungo laguntzaile hauek. CALO proiektuko managerretako bat izan zen Adam Cheyer-ek eta SRI International-eko adimen artifizialean lan egiten zuten beste hainbat pertsonen hartean Siri sortzen hasi zirenak, gerora hau izango zen lehen sortu zen laguntzaile birtuala.
Ahots digitalaren arakatzea exekutatzeko lehen tresna IBM Shoebox izan zen, 1962an Seattle-eko Azoka Mundialean erakutsi zen publikoaren aurrean eta 1961ean merkaturatua. Lehen mahaigaineko IBM Personal Computer-ra (1980) sortu baino 20 urte lehenago sortu zen eta hamasei hitz eta 0-9-rako digituak ahoz ezagutzeko gai izan zen. Hurrengo aurrerapena ahotsaren arakatzearen munduan 1970urtea sortu zen Carnie Mellon unibertsitatean, Pittsburh, Pensilvanian DARPA agentzia eta Ameriketako Estatu Batuetako Defentsaren Sailaren laguntzaz. Tresna honi Happy izena jarri zioten eta 1000 hitz ikasi zituen, hiru urteko ume baten antzera. Hamar urte ondoren talde berdinak beste tresna edo sistema bat sortu zuen. Oraingoan hitz sinplean analizatzeaz gain hitz askoren sekuentzia ulertzeko gai zen Markov en modelo izkutuaren bidez. Horrela, ahotsaren analisia eskaintzen zuten softwarea zuten lehen laguntzaile birtualak, erantzungailu automatikoetarako eta medikuntzako diktafono digitaletako softwareetako erabili ziren. 1990ko hamarkadan mahaigaineko ordenagailuen ezaugarri bat bilakatu zen ahotsaren analizatzailea, Microsoft, IBM, Philips eta Lernout & Hauspie batik bat. Beranduago, 1996 zehazki IBM-ek IBM Simon telefono adimendun bat merkaturatu zuen. Hau gaur egun ezagutzen ditugun laguntzaile birtualen oinarri izan zen.
Siri izan zen telefono adimendu batean instalatu zen lehen laguntzaile birtuala. iPhone 4S-rekin batera aurkeztu zen 2011-ko urriaren 14ean. Siri Apple Inc-ek garatu zuen 2010 Siri Inc erosi ondoren, SRI International eta Ameriketako Estatu Batuetako Defentsaren Sailak garatutako tresnaren spin-off antzera.
Laguntzaile birtualek lan egiten dute:
Laguntzaile birtual batzuk hainbat metodoren erabileraz atzitu daitezke, adibidez Google Assistant, Google Allo aplikazioko txat-a erabiliz eta Google Home bozgorailu adimendunekin ahotsa erabiliz.
Laguntzaile birtualek hizkuntza naturalaren prozesamendua (NLP) erabiltzen dute, erabiltzaileen testua edo ahots bidezko sarrerak ordenagailu exekutagarriekin lotzeko. Askok etengabe ikasten dute adimen artifizialeko teknikak erabiliz, adibidez ikasketa automatikoa .
Ahotsarekin laguntzaile birtual bat aktibatzeko, hitz zehatz batzuk erabiltzen dira. Hau da, "Alexa", "Hey Siri" edo "OK Google" bezalako hitzak edo hitz multzoak.
Laguntzaile birtualak plataformetan edo, Amazon Alexa bezala, hainbat plataformatan integratuta egon daitezke:
Laguntzaile birtualek zerbitzuen inguran eskaintza zabala eman dezakete, batez ere Amazon Alexa eta Google Assistant laguntzaileek. Honako hauek dira:
Elkarrizketa merkataritza merkataritza elektronikoa da hainbat mezularitza moduengatik, horietako batzuk hauek dira; ahozko laguntzaileak, zuzeneko txat a merkataritza elektronikoa buruzko webguneetan , WeChat mezularitza aplikazioko zuzeneko txat-a , Facebook Messenger, WhatsApp eta chatbots mezularitza aplikazioetan edo webguneetan.
Amazon-ek adibidez Alexa "Skills" eta Google "Actions" aukerak gaitzen ditu bere sisteman, funtsean plataforma laguntzaileetan exekutatzen diren aplikazioak.
Laguntzaile birtualei lotutako pribatutasun kezkak nabariak dira gaur egun, adibidez "Hey Siri" esatean Apple-ko gailua segituan erantzuna ematen dute Siri laguntzaile birtuala aktibatzeko komandoa baita, honek horrelako gailuak momentu oro entzuten daudela esan nahi du. Hala eta guztiz ere, ezaugarri horiek garrantzitsuak dira, , arazorik izan dezaketen pertsonentzako erabilgarri suertatzen baita. Pribatasun mantentzeko modu bat, esate baterako, segurtasun-botoi birtuala proposamena izan da laguntzaileentzako barietateen autentifikazioa sortzeko.
Laguntzaile birtual gehien erabiltzen duten plataformak beste arazoei irtenbideak emateko balio dute:
Lehen erabiltzen ziren testu bidezko(txat) laguntzaile birtualetan, normalean laguntzailea berraragiztatze baten bidez zegoen irudikatua.