lantza
- Tailerra
- en fire slice
- es lanza
- fr lance
lantza
- ca llança f
- de Düse f; Strahlwerfer m
- en fire slice
- es lanza f
- fr lance f
- gl lanza f
- it stanga f del fuochista
- pt lança f
lantza
- ↑ kuarrenta. Makilak, zumeak eta lantzak, agintarien ikurrak. (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- ↑ Ayerbe Iríbar, María Rosa. (2015). «Las Ordenanzas ilustradas de la villa de Elgoibar (1751)» Iura vasconiae: revista de derecho histórico y autonómico de Vasconia (12): 501–572. ISSN 1699-5376. (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
Lantza
Lantza, makila batez eta, puntan, orri zorrotz batez osatuta dagoen arma zuri bat da. Makila, zurezkoa edo metalezkoa izan daiteke. Historiaurrean, gizakiaren lehen armetako bat izan da, eta, Historiako milurteko guztietan, lurralde eta garai guztietako gerlarien arma izan zen.
Arma hau erabiltzen zuten gerlari handiek, arma honetaz zera esaten zuten: "Guduetako arma erregina zen", beste guztien gainetik, fabrikatzeko kostu urria, bere erabilpen erraza zaldi gainean edo oinez, bere irismena (batzuk jaurtigarriak) eta sastakatze edo kolpatze potentziagatik, makila bat den "beso mekaniko"agatik. Honek, arma bikain bihurtzen zuen lantza.
Lantzen erabilera, oso antzinakoa da, eta bere forma asko aldatu izan da. Mazedoniar falangekoak, sarisa deitzen ziren eta euren neurria aldatu egiten zen, soldadua kokatua zegoen lerroaren arabera. Erromatarrenak asta deitzen ziren. Barbaroen artean framea eta angon izenekoak nabarmentzen dira. Erdi Aroan zehar, lantzak paper garrantzitsua izan zuen. Zaldunek eta euren armagizonek baino ezin zituzten eraman. Herritar xumeei, pika eramatea baino ez zitzaien onartzen, beranduago, espontoi eta partesana izenekin nobletua.
Lantzen makila zumar edo lizar zurezkoa izaten zen eta torneoetan, erabat edo zati batzuetan, barrutik hutsak egoten ziren. Xede honekin, erdialde inguruan zerratuak egoten ziren, horrela errazago hauts zitezen.
Mocha izenekoak, torneoetan erabiltzen zen bakarra, muturrean eraztun bat zeraman Lanza a ultranza deritzona, berriz, trinkoa zen, eta muturrean eraztun gabea. Orohar, lantzaren goialdea, flamula batekin apaindua zegoen.
Euskal Herriko udal batzuetan, Durangaldean bereziki, lantza mota jakin bat, txuzoa, darabilte udal agintarien ikur edo aginte-makilatzat. Garai, Iurreta, Izurtza edo Zaldibarren ikusi ahal izan dira historikoki horrelakoak eta erabiltzen dira gaur egun ere alkateen aginte ikur moduan[1].
18. mendera arte txuzoak defentsa arma gisa ere erabili izan dira Euskal Heriran. Elgoibarko udalaren 1751. urteko ordenantza batzuetan, herritarrei eskatzen zaie, larrialdi kasuetan, armekin agertzeko eta suzkoak ez diren kasuan, txuzoekin agertzeko bederen.
[2]
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan