- Orokorrak
- en window
- es ventana
- fr fenêtre
leiho
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ "Durangaldeko zaharrek ‘leiho’ eta ‘bentana’ bereizten zituzten: leihoak txikiak, estuak, kristalgabeak ziren eta bentanak, berriz, handiak, zabalak, kristal eta guzti". Elkarrizketa Joseba Sarrionandiarekin 'Ahotsenea'.
- ↑ Leixo. eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-6-19).
Leiho
Artikulu hau arkitektura-elementuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leiho (argipena)».
Leihoa bao edo zulo bat da, horma, ate, teilatu edo ibilgailu batean dagoena, zeinak uzten duen argia pasatzen eta, itxita edo zigilatuta ez badago, baita airea eta hotsa ere. Horrez gain, leihoa deritzo bao hori ixten duten elementuen multzoari ere.
Leiho handiari, bereziki kanpoko hormetakoa bada, leihate deitzen zaio; txikiari, berriz, leihatila. Mendebaldeko euskaran, "leiho" esan izan zaio bao txiki beirarik gabeari, eta leiho modernoari, berriz, "bentana".[1][2]
Leihoa, espazio bat argiztazeko edota aireztatzeko asmoz, horman ezartzen den arkitektura-elementua da. Lurretik gora neurri batera egiten den irekigunea ixten edo irekitzen duen orria edo orrri multzoa da.
Leiho batek betetzen duen eginkizun nagusietako bat aireztapena da, gelaren barruko aldea kanpoaldearekin komunikatu ahal izateko. Argi dago bizileku batean kanpoaldearekiko esposizioa ezin dela irekia izan eguraldi arrazoiengatik, beraz, itxiera sistema beharrezkoa dela. Hala ere, itxiturarako balio izan arren leihoak ezin dute bere alderdi funtzionala galdu: argiztapena. Argia pasatzen uzteko, beirazkoak izan ohi dira. XXI. Mendearen aurretik desabantaila asko zeuden, gehiegizko beroa edota argitasuna. XXI. Mendearen hasieran beirak isolatzaile modura izandako errendimendua ikusita, eragozpen hauek konpondu direla esan daiteke.
Eragozpen horiek arintzeko, pertsianak edo antzeko elementuak erabili izan ohi dira, isolamendua hobetzen laguntzeko bereziki diseinatutako beira isolatzaileak ere erabiltzen baitira. Azken batean, leihoaren beste funtzio bat kanpoaldea ikusi ahal izatea da. Oso ohikoa izaten da Kanpokaldera begiratzean barrualdean gertatzen dena kanpotik ez ikusteko moduan egin ahal izateko, gainazal islatzailea duten beirak erabiltzen dira; Argiztapen baldintza jakin batzuetan oso isolatzaile gaitasun handiko ispiluekin lortzea posible izaten da. Baldintza hauek aldatu egiten direnez, alderantzizko efektua sor dezake. Adibidez, espioi-ispiluak deiturikoak daude. Ispilu hauek kristalaren aurpegiko irudiak arinago islatzen dute. Aurpegi ilunagoetan ikusleak beste aldean gertatzen dena kristaletik ikus dezake. Bestalde, argiztapen baldintzak aldatzean, bi aldeen atzean dagoena ikusteko aukera ematen dute, nahiz eta zailtasun batzuk izan bi aldeetako islapenagatik.
Leihoak maneiatzeko eraren arabera honela sailkatzen dira:
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan