mahai

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

mahai

  • ca taula f
  • de Tisch m
  • en rise
  • es mesa f
  • fr mesa m
  • gl mesa f
  • it base f
  • pt mesa f

Mahai

Mahaia, latinez mēnsa, hankadun altzaria da, goiko partean ohol lau bat duena. Gaineko ohol hori forma ezberdinetakoa izan daiteke: karratua, biribila, eta abar. Gainera, material ezberdinez eginda egon daiteke, hala nola zura, burdina, plastikoa, edo hauen arteko konbinazio ezberdinak.
Altzari honek hainbat funtzio ezberdin ditu. Ezagunena edozein gauza bertan uzteko oinarri gisa erabiltzea da.
Alde batetik, sukalde gehienetan horrelako altzari bat dago elikagaiak bertan uzteko. Sukaldeetaz gain, ere hainbat lan ezberdin egiteko ezinbesteko tresna da, adibidez, ordenagailua modu eroso batean erabiltzeko.
Bestalde, mahaia erabiltzeko beste funtzio bat dago: bilerak egiteko. Izan daitezke bilera familiarrak egiteko, Eguberrietakoa adibidez, edota lan-bilerak egiteko, mahai handiago bat izan ohi dena.
Ikertu diren Historiako lehen mahaiak Antzinako Egiptoko garaikoak dira, idulki formakoak. Garai hartako funtzioa zen elikagaiak lurretik gertu ez egotea.
Seguruenik mahaia sortu egin zen asmakizun hau baino lehenagotik existitzen ziren oinarriengatik, elikagaiak lurretik bereizteko.
Erdi Aroan zehar, Espainian, boteretsua zen jendearen arteko talde-janarietan mahai oso luzeak jartzen omen ziren. Janari hori antolatzen zuena beste mahai berezi batean esertzen zen, besteena baino hobeagoa. Besteek, aldiz, alboetan esertzen ziren. [1]
Pizkundean zehar, mahaiak egurrazko ohol lau bat lau oinarri bereziekin eutsita zen nagusiena. Oinarri horiek idulkiak edota harri landuak izan zitezkeen. Ingalaterraren kasuan, mahai horiek antzerkian eta eszenatokiaren gainean jartzen omen zen bankete bat adierazi nahi zenean.
Barrokoan zehar, Europa osoan, mahaien apaingarriekin hasi zen. Apaingarri gehienak arkitektura eklesiastiko italiarrean oinarrituta zegoen. Garai honetan, inoiz baino mahai ezberdin gehiago sortzen hasi ziren, kafea hartzeko mahai txikia adibidez. Ingalaterraren kasuan ez ziren Barrokoko mahaiak agertu 1660 urtera arte. [2]
XVIII. mendearen hasieran, Luis XVI.ren heriotzaren garaian, Frantzian beste eredu bat sortu zen, Regencia estiloa
Regencia estilo honengatik, Rococó estiloa nabarmentzen hasten zen Frantziatik Europa osora. [3]
XIX. mendearen hasieran, bi mahai eredu berri sortu ziren: erdian idulki bat zuena eta sofa aurrean jartzen dena. Jangeletako mahai luzeak berriro jartzen hasi ziren. Gainera, idazmahaiak sortu egin ziren, azken eredu honek urte gutxien daramana da.

  • (Gaztelaniaz) lento, A. fuego. «Los festines y banquetes medievales» A fuego lento (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  • (Gaztelaniaz) «Mueble barroco - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  • (Gaztelaniaz) Team, ArtQuid. «Historia del mueble francés: El estilo Regency» ArtQuid (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan