metriko

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

metriko

  • ca mètric
  • de messetechnisch
  • en metric
  • es métrico
  • fr métrique
  • gl métrico
  • it metrico
  • pt métrico m

SARRERA DESBERDINA:

Sistema metriko hamartarra

Sistema metriko hamartarra neurketa-unitateen multzo bat da. Frantzian 1790eko hamarkadan sartu zen metroan oinarritutako sistema dezimalizatuaren ondorengo neurketa-sistema bat da. Sistema horien bilakaera historikoa Nazioarteko Unitate Sistemaren (SI) definizioarekin amaitu zen XX. mendearen erdialdean, normalizaziorako nazioarteko erakunde baten ikuskaritzapean. Metrifikazioa esaten zaio sistema metrikoari.
Sistema metrikoen bilakaera historikoak hainbat printzipio aitortzea ekarri du. Naturaren funtsezko dimentsioetako bakoitza neurketako oinarrizko unitate bakar baten bidez adierazten da. Oinarrizko unitateen definizioa gero eta gehiago egin da printzipio naturaletatik abiatuta, artefaktu fisikoen kopien ordez. Sistemaren oinarrizko unitateetatik eratorritako kantitateetarako, oinarrizko unitateetatik eratorritako unitateak erabiltzen dira; adibidez, metro koadroa eremutik eratorritako unitatea da, luzeratik eratorritako kantitatea. Unitate eratorri horiek koherenteak dira, eta horrek esan nahi du oinarrizko unitateetako potentzien produktuak baino ez dituztela inplikatzen, faktore enpirikorik gabe. Unitateak izen eta sinbolo bereziak dituen edozein kantitatetarako, unitate txiki eta nagusien multzo handitu bat definitzen da, hamarreko potentzien faktoreen arabera erlazionatzen direnak. Denbora-unitateak segundoa da; luzera-unitateak metroa edo horren multiplo hamartarra izan beharko luke; eta masa-unitateak gramoa edo haren multiplo hamartarra izan beharko luke.
Sistema metriko hamartarra munduko herrialde ia guztietan onartu da ofizialki, Myanmar, Liberia eta Ameriketako Estatu Batuetan izan ezik.
Frantziako Iraultzan sorturiko Asanbladak neurri-sistema unibertsal bat sortzeko aldarrikapena egin zuen 1790ean, eta haren eskariz prozesua abiatzeko, metro unitatea onartu zuen behin-behinekotasunez 1793n, unitate sortu berriari grezierako μετρον hitzetik (“neurria”) eratorritako izena emanez. Definizioz, metroa «Paristik pasatzen den meridianoaren luzeraren laurdenaren hamar miloirenaren luzera» zela erabaki zen. Balio hori finkatzeko, neurketa geodesiko oso zehatzak egin ziren zazpi urtetan zehar Dunkerque eta Bartzelona bitartean, horretan oinarrituriko txantiloi bat fabrikatzeko erreferentzia-eredu gisa.
Metroarekin batera pisuaren unitatea ere definitu zen jarraian: kilogramoa. Bi unitate horiekin jaio zen sistema metrikoa. Geroago, sistema osatzeko, erabaki zen unitate handiagoak (multiploak) eta txikiagoak (azpimultiploak) zenbaki-sistema hamartarra erabiliz definitzea, oso erraz eta praktikoa baita koma hamartarrak erabiliz neurriak unitate batetik bestera pasatzea. Modu horretan sortu zen sistema metriko hamartarra, oinarrian metroa (“metriko”) eta zenbaki-sistema hamartarra (“hamartar”) zituelako.
Halaber, Frantziako Konbentzio Nazionalak proposatu zuen bi txantiloi edo patroi zehaztea, mundu guztiko zientzialariek erreferentzia berbera izateko luzera-unitatearen (metroa) eta pisu-unitatearen (kilogramoa) balioak finkatzeko. Hasteko, metroaren patroia finkatzeko, barra metaliko batean bi ildo markatu zituzten, horien arteko distantzia “metroa” zela esanez, eta barraren hamabi kopia prestatu zituzten. Kilogramoaren definiziorako metroaren balioan oinarritu ziren; izan ere, pisu-unitatetzat dezimetro kubiko ur pururen pisua hartu zen, baina neurketako tenperatura zehaztuz, esanez uraren dentsitate maximoari zegokiona (lau bat Celsius gradutan) behar zuela izan. Pisu hori zurrunki materializatzeko, platinozko kilogramo patroia fabrikatu zuten forma zilindrikoa emanez. Bi unitate patroi horiek Parisen gorde ziren, beste kopia guztien eredu gisa.    
Sistema metrikoa proposatu zuten zientzialariak kontzienteak ziren naturako neurrien hein zabalaz, eta luzera oso txikietatik oso handietarako bitarteko magnitudeak aztertzean, tamaina desberdinetako unitateak erabiltzeraren komenientziaz. Baina konturatu ziren, baita ere, hamarren berreturek eskaintzen zuten aukeraz, erraza baitzen 10n balioak erabiliz oinarrizko unitatearen multiploak eta azpimultiploak definitzea.
Hortaz, bi arau finkatu zituzten: batetik multiploak hamarren berretura positiboak izatea, eta azpimultiploak, berretura negatiboak; eta bestetik, unitate horien izenerako aurrizkiak erabiltzea metro izenarekin batera. Horrela neurri egokiak asmatu ziren, neurtu beharreko objektuaren tamainera egokitzeko modukoak. Hasieran definituriko aurrizkiak hauexek izan ziren: multiploetarako, deka- (101), hekto- (102) eta kilo- (103); eta azpimultiploetarako, dezi- (10–1), zenti- (10–2) eta mili- (10–3). Gaur egun, 1024 eta 10–24 bitarteko berreturei dagozkien aurrizkiak eta horiei dagozkien sinboloak arauturik daude Nazioarteko Unitate Sisteman (SI sistema).  
Sistema metrikoa 1799ko ekainaren 22an jaio zen ofizialki, Frantzian. Gero, xix. mendean zehar poliki-poliki onartu zen Europako beste herrialde batzuetan, hala nola Herbeheretan (1816) edo Espainian (1849), eta 1872an mundu osoko hogeita hamar ordezkariz osaturiko Nazioarteko Batzorde bat eratu ren, sistemari bultzada unibertsala emateko asmoz.[1]
Nolanahi den, xix eta xx. mendeetan zehar hainbat aldaketa eta osaketa egin dira hasierak sistema metriko hamartarrean, zientziaren garapenaren ondorioz. Lehenik eta behin, denbora-unitatea (segundoa) ere finkatu zuten oszilatzen ari zen luzera jakineko pendulu baten bidez, nahiz eta jakin unitate horrek balio aldakorra zuela grabitatearen arabera. Hiru oinarrizko unitatedun sistema sortu zen, xx. mendearen hasieran MKS sistema  izenez ezagun egin zena, oinarrizko unitateez osaturiko sigla (metroa-kilogramoa-segundoa). Sistema hori laster osatu zen xix. mendeko elektromagnetismoarekin loturiko magnitude fisiko berrien unitateekin, eta horien artean oinarrizkotzat harturiko ampere unitatea sisteman sartzean. Jadanik MKSA sistema eratu zen.[2]
Ondoren izandako eboluzioaren ondorioz, gaur egun sistema metriko hamartarraren garapena den Nazioarteko Unitate Sistema (SI sistema)[3] erabiltzen da mundu osoan. Sistema hori 1960an onartu zen, hamaikagarren Pisu eta Neurrien Batzar Orokorrean.[3] Hortik aurrera noiz behinka egindako Batzar Orokorretan sistema hori osatuz joan da eta zazpi oinarrizko unitate ditu, bakoitza oinarrizko magnitude fisiko bati dagokiona: metro (luzera), kilogramo (masa), segundo (denbora), ampere (intentsitate elektrikoa), kelvin (tenperatura termodinamikoa), mol (substantzia kantitatea) eta kandela (argi-intentsitatea).[4] Gainerako magnitude fisikoen unitateak zazpi horietatik eratortzen dira. Halaber esan behar da, ezen oinarrizko unitateen definizioa findu eta zehaztu egiten dela fisikazko ezagutza eta teknologiaren zehaztasuna garatu ahala.
Kilometro, Ektometro
Dezimetro, Milimetro
Litro, Ektro, Setro, Netro;
Ai, au diabrukeria!
Zeinek adi lezake lenguaje ori?
Eta Eskola Maisu Jaunari
Asarratuta esan nion.

Kilometro, sistema berria
entenditu ez lezake;
diabrukeria oiek
ez dira sartuko nere buruan;
Eta libra, libra erdi,
laurden, laurden erdi
esan bearko antxinako moduan,
Ai, onen biziak!

  • BIPM - le nom « kilogramme ». (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
  • Le Système International d'Unités (SI) = The International System of Units (SI). (8e éd. argitaraldia) Bureau International des Poids et Mesures 2006 ISBN 9282222136..
  • a b Unitateen Sistema Internazionala. (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
  • Etxebarria, Jose Ramon. (2006). «Neurri-izenak eta neurri -esamoldeak euskaraz.» Euskera (Bilbo) ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
  • Wikipediako bilaketara joan