mintz

mintz

  • Tailerra
  • en membrane
  • es membrana
  • fr membrane; membrane biologique

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Mintz

Mintz bat, zerbait biltzen edo banatzen duen geruza mehea da, batez ere ehun organikozkoa eta fruituak edo organoak biltzen dituena[1].
Terminologia zientifikoan, mintzak, banatzeaz gain iragazten duen geruza da. Iragazpen hau selektiboa da, hau da, gauza batzuk pasatzen uzten ditu, baina beste batzuk gelditzen ditu. Horrelakoak molekulak, ioiak edo beste partikula txiki batzuk izan daitezke. Mintzak, oro har, mintz sintetikoetan eta mintz biologikoetan sailka daitezke. Mintz biologikoen artean, zelula-mintzak daude (zelulen edo organuluen kanpoko estaldurak, zenbait osagairen igarotzea ahalbidetzen dutenak); nukleo-mintzak, zelula-nukleo bat estaltzen dutenak; eta ehun-mintzak, hala nola muki-mintzak (mukosak) eta mintz serosoak (serosak). Mintz sintetikoak gizakiek egiten dituzte laborategietan eta industrian erabiltzeko.
Hona hemen mintz mota batzuk:

  • ↑ «Mintz». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2026-3-10).
  • Wikipediara joan