- Teknologia orokorra
- en motor
- es motor
- fr moteur
motor
- ca motor m
- de Kraftmaschine f; Motor m
- en motor; engine
- es motor m
- fr moteur m
- gl motor m
- it motore m
- pt motor m
motor
Motor
Artikulu hau gailu mekanikoari buruzkoa da; ibailgailu gaitzat duena beste hau da: «Motozikleta»
Motorra (latinetik mōtor, "eragilea"/"mugitzailea") energia ez-mekanikoa (adibidez eolikoa, kimikoa, elektrikoa, termikoa) energia mekaniko bihurtzen duen gailua da.
Hainbat mota daude, ohikoenak:
Teknologiaren historian, gizakiak hainbat modu izan ditu energia iturriak sortzeko. Gai hau garatzen joan zen heinean, erabiltzen ziren moduak gero eta hobeak izan ziren. Honela, lepoko obalatua zuen arnesetik, motorretaraino heldu ahal izan zen.
Lehenengo iturria, zalantza barik, norberaren gorputza izan zen. Inguruko animaliei begiratuz, haien indarra erabili zitekeela konturatu ziren, eta gurdi-abereak erabili zituzten.
Abereak gurdiei nahiz beste edozein kargari lotu ahal izateko, lepoko obalatua zuen arnesa erabiltzen hasi ziren VIII. mendeko amaieran. Honen bidez, animalien indarra lau aldiz handiagotzen zen. Antzinatean bi lepoko bereizten ziren:
Nekazaritzarako, produktuak ureztatzea oso garrantzitsua zen eta izugarrizko lana izaten zen txanbilak banan banan betetzea eta ureztatzen ibiltzea. Lan hori aurrezteko, gurpil handia izenekoa eraiki zen (berorren zati bat uretan sartuta zegoen), eta kanpoaldean txanbilak lotu zitzaizkion.
Gizaki edo animalien indarraz baliatuz biratzen zuen eta txanbilak urez betetzen joaten ziren. Modu honen bidez, nekazaritzak aurrerapen ikaragarria izan zuen.
Energia gisa ura baliatzea ez zen Erdi Aro arte hedatu. Hala eta guztiz ere, badira testigantza arkeologikoak eta idazkiak ura indar eragile gisa Antzinarotik erabiltzen zela erakusten dutenak. Jadanik K.a 25. urtean, Vitrubiok gurpil bertikaldun errota bat deskribatzen zuen sistematikoki. Hasiera batean, ura goititzeko egina zen tramankulua, laster mugimendua energia bilakarazteko gai izan zen. Aitzindari teknologiko hori benetako iraultza izan zen gizakiarentzat, geroago lurrunarekin, elektrizitatearekin edo energia atomikoarekin gertatuko zen bezalaxe.
Ur-errota hedatzea Behe Inperio Erromatarraren eskulan eskasiarengatik izan zitekeen, eta VIII. eta IX. mendeen inguruan errotu zen, bereziki Iberiar penintsulan; musulmanek egokitu eta hobetu zituzten emaitza ezin hobeekin. Nafarroako errota hidraulikoei buruzko lehenbiziko idatzizko erreferentzia 841-842. urteetakoa da; izan ere, orduan gaur egungo Erribera aldeko zenbait errota borroka musulmanetan suntsitu zituztela azaltzen baita.
Asmakizun horietako oinarrizko elementu teknikoa gurpil hidraulikoa edo machinaria molae aquariae da. Leku-espazio batean edo bestean kokatua egoteak funtsean bi motako errotak bereizten ditu, eta honako desberdintasun hauek daude:
1826.urtean, Béniot Fourneyron izeneko ingeniari frantses gazteak (1802-1867) diseinu lehiaketa irabazi zuen lehenengo turbinarekin, eta 6.000 libera irabazi zituen. Ordutik hona izugarrizko garapena izan da eta energia lortzeko modu bikaina denez gero, gaur egun energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da batez ere; zentral hidroelektrikoetan hain zuzen ere.
Nabigazioan haizea erabiltzea, agian, energia aprobetxatzeko lehenengo moduetakoa izango zen. Ondoren, errotak mugitzeko VII. mendean hasi ziren haizea erabiltzen. Europan, berriz, horri buruzko lehenengo aipamenak XII. mendekoak dira.
Gaur egun, haize-energiaren erabilera nagusia elektrizitatea sortzea da. Sorgailu eoliko edo haize-errotek, haizearen energia zinetikoa erabiliz, sorgailu elektriko baten ardatza birarazten dute palak birarazita.
Aerosorgailuak norberaren erabilerarako izan daitezke, edo sare elektriko orokorrera konektatuta egon daitezke.
70eko hamarkadako petrolio-krisiaren eraginez hasi ziren haize-energiaren ustiapenaren inguruko ikerketa sakonak. Eta azken urteotan izugarrizko garapena izan du. Gaur egun, energia berriztagarrien % 33 energia eolikotik dator.
Energia mota hau ekoizteko dauden parke eolikoen kokapenaren arabera, bi motatakoak desberdindu ahal ditugu:
Galileoren eta Newtonen (1642-1727) lanetan oinarrituz, Zientziarekin azalpenak lortzen saiatzen hasi ziren. Horren ondorioz, Teknologia sortu zen; Teknologian, Zientziaren ikuspegitik ikertu eta babesten ziren ekintza tekniko guztiak.
Ekintza teknologiko hau honetan oinarritzen da: zientzia esperimentaletan izandako arrakasta nahiz porrot teknikoen azalpenak bilatzean (zientzia esperimentalak filosofia natural izenarekin ezagutzen ziren orduan); ekintza teknikoaren bidez, gainera, azalpen horiek berrikuntza teknikoak proposatzeko aplikatu ziren. Horri guztiari esker, Zientziak eta Teknikak aurrerakada itzela izan zuten, eta makinen garapena ere izugarria izan zen.
Gaur egun, motorren erabilera guztiz ohikoa da teknologiaren edozein arlotan: automobilismoan, motoziklismoan, informatikan, etxetresna elektrikoetan...
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan