ohar

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

ohar

  • ca avís m
  • de Ankündigung f; Meldung f
  • en advice; warning
  • es aviso m
  • fr avis m
  • gl aviso m
  • it avviso m
  • pt aviso m

SARRERA DESBERDINA:

Ohio

Ohio Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatua da. Hiriburua Columbus da, baita hiri nagusia ere.
116.000 km2 ditu eta 11.590.000 biztanle (2014; AEBetako zazpigarren estaturik populatuena da).
Beste bi hiri garrantzitsu: Akron eta Toledo.
Erie aintziraren hegoaldean dago.
Lurralde laua da (473 m Bellefontaine mendiak, gainik garaienak). Ohio (Mississippi ibaiaren adarra) eta Scioto ibaiak igarotzen dira Ohio estatutik. Klima kontinental hezea du.
Biztanle gehienak hirietan bizi dira; erlijioz protestanteak dira.
Ekonomia jarduera nagusiak industria eta nekazaritza dira. Industrian, autoak, pneumatikoak (Firestone, Goodyear...), laborantzarako makinak, makina elektronikoak eta itsasontziak egiten dira, besteak beste. Burdin olek eta petrolio findegiek ere garrantzi handia dute.
Ohioko industriaren garapenean zer ikusi zuzena izan dute aurkitu diren energia iturriek (ikatza, petrolioa eta gas naturala bertan ateratzen dira), eta komunikabide sare onak. Nekazaritza oso aurreratua du. Laborantzarako lurrik emankorrenak ipar-mendebaldean ditu; garia, artoa, tabakoa, soja eta mahatsa lantzen dira, batez ere; abeltzaintzan, berriz, ardiak, behiak eta txerriak.

Columbus: 728.432 biztanle (2005).
Cleveland: 461.324.
Cincinnati: 317.361.

Wikipediako bilaketara joan