- Giza baliabideak eta segurtasuna
- en pedestrian
- es peatón
- fr piéton
oinezko
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ «Oinezko». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).)
- ↑ (Frantsesez) François Jourjon. (2012-01-19). Comment estimer votre vitesse moyenne de marche en randonnée ?. .
- ↑ (Frantsesez) Quelle vitesse pour l' « allure du pas » ?. 2018-01-02.
- ↑ Oinez dabiltzan hirien sareko printzipioak Ciudades que caminan (kontsulta: 2021-8-4)
- ↑ (Gaztelaniaz) Márquez Gómez, Daniel. PEATONABILIDAD, ACCESABILIDAD O CAMINABILIDAD Y LA LEGISLACIÓN DEL DISTRITO FEDERAL EN MATERIA URBANA Y VIALIDAD. Instituto de Investigaciones Jurídicas de la UNAM.
Oinezko
Oinezkoa kale eta bideetan oinez dabilen pertsona da[1]. Batzuetan, testuinguruaren arabera, oinezkoa zaldizkoari edo gidariari kontrajartzen zaio. Oinezkoen abiadura 1 m/s inguru da (hau da, batez beste 3,6 km/h: 2,5-4 km/h bitartean baldintza ertainetan dagoen txangozale batentzat[2] eta 4-5 km/h bitartean hiri-ingurune batean[3]). Lur lauan, 4 km/h-tik behera ibilera arrunta izango da, 4-5 km/h bitartekoa ibilera dinamikoa, 5-6 km/h bitartekoa ibilera lasterra eta 6 km/h-tik gorakoa kirol-ibilera. 2012an, 50 kilometroko errekor atletikoa 3 h 42 izan zen, hau da, 13,5 km/h-ko batez bestekoa.
Zenbait hiritan oinezkoentzako bakarrik diren kale batzuk daude.
Oinezkoak dira ere hiru kasu hauek betetzen dituzten pertsonak:
Ibilgarritasuna, norbaitentzat eremu baten oinez ibiltzea zein erraza den neurtzen duen izaria da. Hiri ingurunean, oinezkoari kaletik oztoporik gabe mugitzeko aukera ematen dion ezaugarria da. Ibiltzeak abantaila asko ditu osasunean, ingurumenean eta ekonomian, baina ibilera ebaluatzea erronka bat da, faktore objektibo eta subjektibo ugari kontuan hartzen baititu. Ibilgarritasunean eragina duten faktore batzuk dira: oinbideen presentzia eta kalitatea, ibilgailuen eta errepidearen zirkulazioaren baldintzak, hirigintza-erabileren ereduak, eraikinetarako irisgarritasuna eta segurtasuna[4]. Zenbait hiritan beste hainbat faktore ere gehitzen dira: kale-saltokiak, jatetxeetako mahai eta aulkiak (terrazak), espaloi estu edo egoera txarrekoak, eraikuntza materialak, zuhaitzen sustraiak, publizitaterako hiri-altzariak eta seinaleak eta abar[5].
Ibilgarritasunaren eta garraio publikoaren arteko konbinazioa kontzeptu garrantzitsua da hirigintza jasangarrian. Hiri-mugikortasunaren ideia da mugikortasun-moduen artean oreka bat egotea eta guztiek espazio publikoa partekatzea.
Ibiltzea ariketa fisiko osoa da, eta pertsonen osasunerako onuragarria. Ariketa erregular gisa, obesitatea eta lotutako osasun arazoak prebenitu ditzake. Automobilez mugitzeko ohitura hedatuak, are ibilbide laburretan, nabarmen areagotzen ditu osasun-arazo horiek.
Era berean, oso egokia da garraiobide gisa, merkea delako eta ez duelako kutsatzen. Autoz bidaia laburrak egin ordez, oinez egiten badira, errekuntza-ibilgailuen igorpenen zati handi bat murriztu liteke, batez ere motor hotzak bereziki kutsagarriak baitira.
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan