olio

olio

  • Orokorrak
  • en oil
  • es aceite
  • fr huile

olio

  • ca oli m
  • de Öl n
  • en oil
  • es aceite m
  • fr huile f
  • gl aceite m
  • it olio m
  • pt óleo m

Olio

Olioa janariak prestatzeko erabiltzen den oinarrizko osagai bat da (ikus sukaldeko olioa), baina orokorrean edozein substantzia koipetsu, likatsu eta suharbera izan daiteke olioa, giro-tenperaturan likidoa, uretan disolbaezina eta disolbatzaile organikoetan disolbagarria. Adiera zabalago horren barruan sartzen dira automobilen motor-olioa, makinak eta motorrrak lubrifikatzeko olioak, baita petrolioa bera ere.
Izena latinezko oleum hitzetik eratorria da.
Sukaldeko olioa zenbait landare edo animaliarengandik lortzen da, beste olioak mineraletatik edo sintetikoki lortzen dira.[1] Horrelako gaiak Industrian erabiltzen denean joera handiagoa dago olio baino koipe hitza erabiltzeko, baina salbuespenak ere badira, motor-olio esaterako.[2][3]
Janariak prestatzeko erabiltzen den sukaldeko olioak dira, Euskal Herrian gehienetan oliba-olioa eta ekilore-olioa erabiltzen dira, baina badira beste landare olio batzuk: argan, arto, errizino, intxaur, kakahuete, koko, koltza, kotoi, linazi, palma, palmiste eta soja olioak dira. Kakao gurina giro-tenperaturan solidoa da. Animalia olio eta koipeei dagokienez, aipagarrienak bakailao gibel-olioa, lumera (balea-olioa) eta txerri-gantza dira.
Landare eta animaliek beren prozesu metabolikoetan sintetizatutakoak dira.
Olio mineralak harrikatzetik, petroliotik eta zenbait eskisto bituminosotatik destilazioz lortutako hidrokarburo nahasturak dira. Batez ere, makinak eta motorrrak lubrifikatzeko erabiltzen dira, eta baita kosmetikogintzan ere.
Olio sintetikoak sintesi bidez lortutako lubrifikatzaileak dira. Olio mineralek baino propietate mekaniko eta kimiko hobeak dituztenez, motor-olio gisa erabiltzen dira[4].

  • Olio Euskalterm
  • «Koipe - Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  • «Olio - Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  • Olio sintetiko Zthiztegia.elhuyar.org/
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan