orga

orga

  • Tailerra
  • en carriage; hand truck; carrier
  • es carro; carretillo
  • fr chariot

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Gurdi

Gurdia edo orga bi edo lau gurpileko ibilgailua da, zamak eramateko erabiltzen dena eta zaldiek, idiek edo kidekoek higiarazten dutena.[1]
Aitzineuskaraz: *organa[2] Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.
Gurdiaren jatorria nekazaritzaren sorrerari eta animalien etxekotzeari loturik dago. Azken ikerketen arabera, gurpildun ibilgailuen zantzuak K.a. 4. milurtekoaren erdialdetik aurrera agertzen dira, ia aldi berean, Mesopotamian, Ukraina hegoaldean (Trypilliako berantiar kultura), Kaukaso iparraldean (Maikop kultura) eta Erdialdeko Europan (Badengo kultura).[3]
Gurpildun ibilgailu baten lehenbiziko irudikapena, lau gurpil eta bi ardatz dituen gurdia, Bronociceko Eltzean dago, Poloniako hegoaldean aurkitu zen K.a. 3500 eta 3350 bitarteko zeramikazko ontzian.[4] K.a 3000 aldean Bulgariatik Estepa pontikora hedatu zen Yamnaya kulturako hilobi batzuetan orgak aurkitu dira.[5] Aipagarria da, bestalde, Ur hiriko behe-erliebe bat ere, K.a. XXV. mendekoa, lau onagro agertzen dituena gurdi batetik tiratzen. K.a. 2400-2300 aldean gurpila Egiptora iritsi zen arren, hasieran ez zen orgak egiteko erabili, setio-makinak baizik.[6]
Gurpildun ibilgailua garrantzi handiko aurrerapena izan zen Historiaurreko gizarteentzat, eta oso denbora txikian hedatu ziren Baltiko eta Ipar itsasotik Alpe eta Itsaso Beltzaraino gurdi mota desberdinak, tokiko ezaugarrietara egokituak. Handik gutxira hasi ziren erabiltzen Ekialde Hurbilean, eta geroago Anatolian eta erdialdeko Asian. Baina, arrazoi desberdinak zirela eta, beste eskualde batzuek uko egin zioten berrikuntzari.[5] Antzinako Egipton, esate baterako, lerak erabiltzen jarraitu zuten eraikuntzako harri bloke handiak garraiatzeko.[7]

  • «Orga». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-10-16.)
  • Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
  • Bondar, Maria. Prehistoric innovations: Wheels and wheeled vehicles. Acta Archaeologica 69(2):271-297, researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).
  • The Earliest Images of a Wheeled Vehicle. historyofinformation.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).
  • a b Klimscha, Florian. Wheeled Vehicles. atlas-innovations.de (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).
  • Amin, Osama Shukir Muhammed. Chariot in the War Scene of the Standard of Ur. worldhistory.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).
  • Transport in Ancient Egypt. exploreluxor.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).
  • Wikipediako bilaketara joan