palanka

palanka

  • Teknologia orokorra
  • en lever
  • es palanca
  • fr levier

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Palanka

Artikulu hau makina sinpleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Palanka (argipena)».

Palanka indar txikiak baliatuz indar handiak eragiteko erabiltzen den makina sinple bat da, fulkru edo euskarri baten bitartez lurrari edo beste azalera bati loturiko barra zurrun batek osatua. Palanka baliatzeko mugiarazi nahi den gorputza barraren mutur batean jarri eta beste libre geratzen den beste aldean indarra egiten da, palanka fulkruaren gainean bermatuz. Guraizeak eta matxardak palankaren efektua baliatzen duten tresnak dira.
Hainbat izan dira historian zehar palanka oinarritzat hartuta garatu diren gailuak, eta anitzak izan dira berau erabili dituzten arloak: indarra, garraioa, neurketa...
Historiaurrean dagoeneko palankak erabiltzen ziren, ere inkontziente batean bazen ere, mailuak eta aizkorak bezalako tresnetan edota material astunak garraiatzeko. Azken onetan material astuna makila batzuen gainean jartzen zuten eta ondoren mutur batetik tira eginez bestea arrastaka mugitzen zuten.
K.A 3200.urtean gurdietako lantza moduan erabiltzen hasi ziren (2.mailako palankak)
K.A 2800. urte aldera Antzinako Egipton arraunak erabiltzen hasi ziren Nilo ibaian zehar mugitzeko. Handik urte batzuetara, K.A 2650. urte aldera, Egipto eta Mesopotamian esaterako pisuak neurtzeko balantzak erabiltzen hasi ziren.
K.A 2600ean tamaina handiko palankak erabiltzen hasi ziren Egipton piramideak egiteko behar zituzten harri bloke handiak mugitzeko.
K.A 2500ean Mesopotamiako Ur hiriko artisauek pintzak erabiltzen zituzten lan delikatuak egiteko. 500 urte geroago sarrailetarako erabiltzen hasi ziren.
K.A 1550 aldera Egipto eta Mesopotamian ibaietatik ura ateratzeko erabiltzen hasi ziren eta aplikazio hau oso azkar edatu zen garaiko kultura flubial guztietan. Lehen graduko palanka handiak ziren eta geroago agertuko ziren Egiptoko garabien aitzindariak izan ziren.
K.A 1000. urtean ardiei ilea mozteko lehen artaziak erabiltzen hasi ziren.
K.A 250. urtean Arkimedesek palankaren printzipioa aurkitu zuen eta une onetatik aurrera palankaren erabilpen teknologiko eta kontzientea hasi zen.
Palanka bati dagokion barra zurrunean hiru indarrek eragiten dute:
Fisikan, palankaren oreka estatikoa bermatzen duen baldintza ekuazio honen bidez adierazten da.
Bestela esanda, oinarriarekiko indar momentuaren batura zero izan behar da.
Palankak hiru mota edo mailatan sailkatzen dira, indarren eta oinarriaren elkarrekiko posizioen arabera. Palankaren legea kasu guztietan aplikatzen bada ere, palankaren erabilera ezberdina da motaren araera.
Potentzia eta erresistentzia oinarriaren alde banatan daude. Mota honetako palankak topa ditzakegu guraizeetan, matxardetan, balantzetan...
Erresistentzia potentziaren eta oinarriaren artean dago. Kasu honetan potentzia beti erresistentzia baino txikiagoa da, eta potentziaren mugimendu tartea handiagoa. Esku-orga, intxaur-kraskagailua eta beste asko mota honetakoak dira.
Potentzia erresistentzia eta oinarriaren artean dago. Potentzia erresistentzia baino handiagoa da, baina potentziak egin beharreko mugimendua txikiagoa gertatzen da. Arrantza kainaberaren kasua da.

Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

Wikipediako bilaketara joan