- Teknologia orokorra
- sin.pila voltaiko; pila galvaniko; pila elektrokimiko; zelula elektriko
- en voltaic cell; electrochemical cell; galvanic cell; cell; electric cell
- es pila; pila electroquímica; pila voltaica; pila galvánica; pila eléctrica; celda galvánica
- fr pile électrochimique; pile voltaïque; pile galvanique; pile électrique; cellule galvanique
- Teknologia orokorra
- sin.pila primario
- en primary battery
- es pila; elemento primario
- fr pile; élément primaire
- Teknologia orokorra
- en battery
- es pila
- fr pile
pila
- ca pila f
- de Batterie f; Zelle f
- en battery
- es pila f
- fr pile f
- gl pila f
- it pila f
- pt pilha f
pila
Pila
Artikulu hau Energia elektrikoa lortzeko gailuari buruzkoa da; Italiako udalerriari gaitzat duena beste hau da: «Pila (Italia)»
Pila (elektrikoa) gailu elektrokimiko bat da, energia elektrikoa sortzeko erreakzio kimiko batean askaturiko energia kimikoa erabiltzen duena. Ohiko piletan, erreaktiboak pila fabrikatzean sartzen dira. Pilak ahitzen direnean, tentsioa ahuldu eta pila aldatu behar da.
Pila disoluzio elektrolitiko batean sartua dagoen metal baten oxidazioaren bidez energia elektrikoa ekoizten duen sorgailu bat da. Elektrolitoa isurkari eran dagoenean pila hezea dela esaten da, eta elektrolitoa inguru porotsu batean xurgatua dagoenean pila lehorra dela. Pila heze mota asko dago, baina ezagunena pila voltaikoa da (Alessandro Voltak asmatu zuelako ematen zaio izen hori). Pila mota honetan potentzial elektrolitiko desberdina duten bi metal eroale elektrolito batean sartuta jartzen dira, eta horrela korronte elektrikoa sortzen da. Hasierako pila voltaikoek zinka eta kobrea erabiltzen zituzten elektrodo gisa, eta gesalez hezetutako papera elektrolito gisa. Gaur egun ore erdi solidotuak erabiltzen dira elektrolito gisa; elektrodoak berunezkoak, nikelezkoak, zinkezkoak eta kadmiozkoak izan daitezke. Pila lehorrak ere mota askotakoak dira, baina gaur egun hiru motakoak erabiltzen dira gehienbat:
Pilak hondakin berezi, toxiko eta arriskutsuak dira. Pilak ez dira inoiz zaborrontzira bota behar. Euren bilketa gaikakoa egin behar da, haiek garbigunera eramateko edo horiek biltzen dituen denda batera eramateko.
Pilek ahalmen kutsagarri handia dute, eta birziklatzeak ahalmen hori kontrolatzea dakar.
Adibidez, botoi-pila baten merkurioak 600.000 litro ur kutsa ditzake; horrek arrisku larriak dakartza, baita osasunarentzat ere. Piletan jasotako lehengaiak aprobetxa daitezen errazten du.
Garbiguneetan eta bestelako bilguneetan pilak utzi eta gero, pilok zentral birziklatzailera eramaten dira; bertan, merkurioa eta beste metal batzuk (zinka, kadmioa, beruna, zilarra) berreskuratzen dira.
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan