- Ingeniaritza mekanikoa - Material ibiltaria
- en pneumatic
- es neumático
- fr pneumatique
pneumatiko
- ca pneumàtic m
- de pneumatisch; Reifen n; Gummireifen m
- en pneumatic; tyre; pneumatic tyre
- es neumático m
- fr pneumatique m
- gl pneumático m
- it pneumatico m
- pt pneu m
pneumatiko
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué es un neumático?» www.carlider.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Características de los neumáticos» www.carlider.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «¿Qué partes tiene un neumático?» www.carlider.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Estructura de los neumáticos» www.carlider.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Sabes como leer un neumático?» www.carlider.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).
Pneumatiko
Artikulu hau ibilgailuen osagaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pneumatiko (argipena)».
Pneumatiko bat kautxuzko pieza toroidala da eta hainbat ibilgailuren eta makinaren gurpilen hagunetan jartzen dira.[1]
Pneumatikoen eginkizuna zoladurarekin itsaspen eta marruskadura bidezko kontaktu egokia ahalbidetzea da; abiaraztea, balaztatzea eta gidatzea ahalbidetuz, bideak dituen irregulartasun txikien eragina xurgatuz.
Pneumatiko batzuek airez puzten den kautxu biguneko ‘ganbera’ (pneumatikoaren eta hagunaren artean doan hodi toroidala) bat dute.[2] Ibigailu moderno askok ganberarik gabeko pneumatikoak erabiltzen dituzte, horietan, presiopeko airea pneumatikoaren eta hagunaren artean dago.
Normalean, pneumatikoak sendotzeko hariak izaten dituzte. Pneumatikoak sailkatzeko, harien orientazioa erabiltzen da; diagonalak edo erradialak izan daitezke. Auto modernoetan gehien erabiltzen direnak, pneumatiko erradialak dira.[3]
Errepidearekin kontaktuan dagoen pneumatikoaren zatiari erroldatze-banda deritzo eta kontaktuan jartzen ez diren pneumatiko zatiak hurrengoak dira: saihetsak edo alboko paretak, orpoak (saihetsak hagunarekin lotzen dutenak) eta barne egitura (erradiala edo diagonala izan daitekeena).
XIX. mendearen hasieran erabili zen lehenengoz goma naturala zurezko edo altzairuzko gurpilak estaltzeko. Goma azkar gastatzen zenez, bere etorkizuna ez zen oso itxaropentsua. 1839an, Charles Goodyearrek bulkanizazioa aurkitu zuen eta gomen plastikotasuna eta erresistentzia hobetzea lortu zuen. Horrekin, goma trinkozko hagunak ospetsu egin ziren (bidaiak deserosoak izan arren).
1845. urtean, Robert William Thomson ingeniari eskoziarrak lehenengo hagun pneumatikoa (edo airez betetako lehenengo haguna) patentatu zuen. Baina, ez zuten arrakasta izan John Boyd Dunlop-ek bere semearen paseoa atseginago egiteko, pneumatikoak hobetu zituen arte.
1885ean, Goodrich fabrikazio-enpresak gurpil beltzak egitea erabaki zuen, ordura arte erabiltzen zen kolore zuria (Hevea Brasiliensis-i erauzitako kautxu naturalaren kolorea) bideetan ibiltzeko zikina baitzen. Kautxua tindatzerakoan, pneumatiko beltzek gehiago irauten zutela ikusi zuten, izan ere, tindagai beltzak, kautxuzko gomaren pitzadurak sortzen zituen izpi ultramoreak xurgatzen batzituen.
1888an, John Boyd Dunlop-ek, bere semearen triziklorako aire-ganberadun lehen pneumatikoa garatu zuen.
Hiru pneumatiko mota daude:[4]
Ganberaren erabileraren arabera, hauek daude:
Pneumatikoak erabil ditzaketen ibilgailuak:
Pneumatikoen neurriak honela adierazten dira:[5]
Adibide honetan, oinarrizko markaketa hau izango litzateke: 295/35R20 105 Y.
Karkasa estaltzen duen kanpoko kautxuzko banda da. Zuzenean lurrarekin marruskatzen da eta maniobragarritasuna, itsaspena, errodadurarekiko erresistentzia, etab. bermatzeaz arduratzen da.[3] Pneumatikoek diseinu eta konposatu desberdinak dituzte aplikazio bakoitzerako.
Errodadura-bandaren zatiak:
[A] ILDOAK. Ura husteko luzetarako bideak dira. Bertan daude higadura-markak eta horiek pneumatikoekin gidatzeko legezko gutxienekoa adierazten dute; Espainian 1.6mm-ko sakonera da muga hori.
[B] RIBS. Pneumatikoaren saihetsak dira, perimetro osoan luzetara jarriak.
[C] TAKOAK. Zirkulazioan dagoen pneumatikoaren trakzioa ona dela bermatzen dute.
[D] SIPES. Zehar-ebakiak dira, ura kanporatzen laguntzen dute eta pneumatikoak ibiltzean sortzen duen zarata murrizten dute.
Pneumatiko gehienak, aire-ganberekin erabiltzeko diseinatuta daude. Ganberak, aire-ihesak eragozteko material iragazgaitzez egindako globoak dira; pneumatikoaren barruan sartzen dira, eta balbula txertatuaren bidez puzten (presiopeko airez betetzen) dira.
Balbulak hainbat zati ditu:
Erraboila: ganbera edo gurpila lotzen duen behealdea da.
Hodia: alde luzanga, betetze ahoa gurpilaren barrualdearekin lotzen duena, eta hortik sartzen den airea pneumatikoa eta gurpila elkartzen dituen konpartimenturaino eramaten duena.
Obusa: Ahoaren ondoan dagoen pieza txiki bat da. Obusak malguki edo goma bat du eta topea irristatzeko aukera ematen du, betetzean airea sartu ahal izateko eta bete ondoren airea ez irteteko.
Tapoia: Obusean eta balbula betetzeko ahoan kalterik ez eragiteko jartzen den estalkia.
“295” pneumatikoaren ebakidura-zabalera milimetrotan da.
“35” da pneumatikoaren profila ehunekotan. Milimetrotan kalkulatu nahi badugu, formula hau aplikatu behar dugu: sekzio-altuera mm = sekzio-zabalera mm x (Profila/100). Adibidean, sekzio-altuera: 295 x (35/100) = 103,25mm.
“R” pneumatikoaren egiturari dagokio (karkasa eraikitzea). Bi eraikuntza-mota ditugu: Erradiala (R) eta Diagonala (-).
“20” da pneumatiko baten barruko diametroa hazbetetan; hagunaren diametroarekin bat etorri behar du.
“105” pneumatikoaren karga-indizeari dagokio. Erreferentzia-taula batean, zenbakizko indize hori pneumatikoak banaka jasan dezakeen karga maximoaren kantitatea da, kg-tan adierazia. Debekatuta dago ibilgailuaren fitxa teknikoan zehaztutakoa baino karga-indize txikiagoa duen pneumatiko bat muntatzea; aldiz, karga-indize handiagoa munta dezakezu.
“Y” pneumatikoaren abiadura-kodea da, eta, erreferentzia-taula batean, pneumatikoak lor dezakeen abiadura maximoari dagokion kode alfabetikoa da. Debekatuta dago ibilgailuaren fitxa teknikoan adierazten den abiadura baino txikiagoa duten pneumatikoak muntatzea. Kasu honetan, 300 km/h lirateke.
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan