polea

polea

  • Ingeniaritza zibila
  • en pulley
  • es polea
  • fr poulie

polea

1
  • ca corriola f
  • de Rolle f
  • en pulley
  • es garrucha f
  • fr poulie f
  • gl roldana f
  • it carrucola f
  • pt garrucha f
2
  • ca politja f
  • de Rolle f; Riemenscheibe f
  • en pulley
  • es polea f
  • fr poulie f
  • gl polea f
  • it puleggia f
  • pt roldana f

Polea

Polea edo txirrika (batzuetan trokola ere deitua) indarra transmititzeko balio duen makina sinplea da. Gurpil ildoduna da, eta bertatik hari edo soka bat igarotzen da. Sokaren alde batean igo nahi dena jartzen da, eta beste aldetik indarra egiten da. Aparailuak sortuz, indarra gutxiagotu daiteke, eta, aldi berean, igoera edo jaitsiera moteltzen da.
Polearen erabileraren lehen aztarnak K.a XX-XIX. mendekoak dira, eta Antzinako Egipton topatu dira. Lehen erreferentzia idatziak K.a I. edo II. mendekoak dira, Arkimedesi buruzkoak. Heron Alexandriakoak, K.o. I. mendean, polea sei makina sinpleetako bat bezala sailkatu zuen.
Polea sinple finkoak edo txirrika finkoak indarra egiten den noranzkoa aldatzeko abantaila ematen du, baina ez du gutxiagotzen egin beharreko indarraren izaria edo neurria.


Polea sinple mugikorrean igo nahi dena poleara lotzen da eta sokaren mutur bat finkatzen da. Gero beste aldetik tiratuz bai polea bai eta pisua igotzen da aldi berean. Sokaren mutur finkoak indarraren zati bat eusten duenez, kanpotik egin beharreko indarra txikiagoa da.


Polea sinple finko eta mugikorrak elkartuz sorturiko poleak dira. Indar-harreman ezberdintasun handiak sor daitezke polea elkartuen bidez. Mota horretakoak dira aparailuak edo polipastoak.

Wikipediara joan