profil

profil

  • Teknologia orokorra
  • en profile
  • es perfil
  • fr profil

profil

  • ca perfil m
  • de Profil n
  • en profile
  • es perfil m
  • fr profil m
  • gl perfil m
  • it profilato m
  • pt perfil m

SARRERA DESBERDINA:

Profil kriminal

Profil psikologiko-kriminala ikerketa kriminalean erabiltzen den teknika da. Profil psikologiko-kriminala osatzen da susmagarri asko daudenean. Horren helburua da zehaztea zein izan daitekeen krimenaren egilea. Profilean islatuko diren ezaugarriak delitugilearen datuak izango dira.
Delitugile baten profil psikologikoa osatzeko gertaeren agertokian jasotako informazioa eta biktimak eskainitakoa erabiltzen da. Oso lagungarria da polizia-ikerketarako, delitugileak harrapatzeko irizpideak eskaintzen baititu[1].
Profilaren helburuak hiru dira:
Profila berezia denean, eraginkorragoa izango da ikerketarako baliabide gisa. Oro har, hala izango da delitugilearen jokabidea psikopatologiaren zantzuak erakusten dituenean. Psikopatologia duten pertsonek garapen sozial, afektibo intelektual edo eta fisiko egokia izateko zailtasunak dituzte, ondorioz, delitugileak zeinu psikopatologiko asko dituenean, gehiago murriztuko da sortutako profila. Haatik, psikopatologiaren bat ez dagoen kasuetan (gauza bera gertatu daiteke psikopata oso azkarra denean ere), profila agian ez da nahiko genukeen bezain zehatza izango eta beraz, baliabide hau ez da hain lagungarria izango delitugilea aurkitzeko[1].
Bestetik, profila bereziki baliagarria izango da serieko hiltzaileen kasuan (normalean modu edo eredu zehatz bati jarraituz egiten dituztelako hilketak), sexu-erasotzaileen eta haurren sexu-erasotzaileen kasuan (delitugile sexual gutxi batzuk asko berrerortzen dute, psikopata serialak deiturikoak), piromanoen kasuan eta baita banku-lapurreten kasuan (azken bi kasu horietan ere delitugileek, oso urrats zehatz eta pertsonalak egiten baitituzte delitu guztietan).
Profil psikologiko-kriminala serieko hiltzaileak harrapatzeko erabiliko da gehien bat.
Praktikan bi metodologia erabiltzen dira profila osatzeko: induktiboa eta deduktiboa.
Metodologia induktiboa: antzekoak diren delituak daudenean, pentsatzen da horien egileak nortasunaren ezaugarri antzekoak izango dituztela. Hori horrela, metodo honen kasuan, oso garrantzitsuak dira datuen pilaketak, delitu antzekoa gertatzen bada, profila aurrez egina egon dadin. Delitugileei egindako elkarrizketak ere balio handikoak izan daitezke, horien hatz psikologikoei buruzko datu gehiago eskaintzen baitituzte eta pertsona horiek nola jokatzen duten hobeto ulertzen laguntzen baitute[1].
Metodologia deduktiboa: detektibe klasikoen estrategia da. Agertokia eta haren ezaugarriak aztertu eta horrekin ebidentzia forentseak lortzen dira. Metodologia deduktiboa ondo egiteko eta profil egokia lortu ahal izateko esperientzia handia izan behar du profilatzaileak[1].
Profila egiterakoan delitugilearen datuak aterako dira, normalean hauek dira:
Profil kriminala 80 eta 90 hamarkadetan garatu zen. Bi eredu teoriko egon ziren: FBI (Ressel & Douglas) eta "Investigative psychology" UK (David Canter).
Aztergai nagusiak hiru dira:
Modus operandia delitugileak krimena egiterakoan erakutsi duen portaera da. Nolakoa izan den krimena betetzeko modua. Horrela, modus operandi zehatz bat profil batean gordeta gelditzen bada eta etorkizuneko beste delitu batean modus operandi hori agertzen bada kasuak haien artean lotuko dira, eta horrek erraztu egin dezake delitugilea harrapatu ahal izatea[4].
Delitugileak bere modus operandiarekin hiru helburu ditu: delitua arrakastaz egitea; delitua burutu ondoren ihesaldia erraztea; eta, bere identitatea bebestea.
Modus operandian zenbait faktorek dute eragina[4]:
Modus operandiaz beste, delitugile batzuek sinadura propioa dute. Sinadura delitua burutzeko beharrezkoak ez diren jokabideak dira eta delitugilearen behar emozionalak edo psikologikoak adierazten dituzte (haserrea, mendekua, sadismoa...). Delitugileak aparteko denbora erabiltzen du sinadura betetzeko, delitua egiteko beharrezkoak ez diren portaerak baitira. Portaera horiek emozio bat adierazten dute eta askotan delitugilearen fantasien adierazle dira[4].
Agertokiaren analisia profil kriminala egiteko pauso garrantzitsuenetarikoa da. Agertokia ulertu egin behar da. Egin beharreko galdera da: nolako pertsonak utziko du horrelako agertokia?
Agertokia delitua egiten den lekua da[4]. Baina gerta daiteke, halaber, agertoki bat baino gehiago egotea. Lau izan ohi dira kontuan hartzen diren lekuak: topalekua, agertoki nagusia, bigarren mailako agertokia edo bitartekoa eta azkenik, gorpua uzten den lekua[5].
Batzuetan, delitugilea krimenaren agertokira itzultzen da. Bere eguneroko bizitzan bisitatzen duen leku bat delako, betetako akatsak konpontzeko, edo gozarazten diolako (batez ere serieko hiltzaileen kasuan).
Erasotzaileak biktimarengan dituen portaerak hiru taldetan bereizten dira. Lehenik eta behin hurbiltzea dago, normalean ustekabean edo engainuaren bitartez egiten dena. Ondoren,erasoa dago; erasoaren bortxa-maila bere beharrarekin erlazionatuta dagoen. Askotan hurbiltzea eta erasoa batera gertatzen dira, azkar azkar biktimarengana hurbiltzea arma batekin eta ahozko mehatxuak erabiliz. Azkenik, kontrolaren fasea dago eta hemen biktimari eusteko estrategiak erabiltzen ditu erasotzaileak. Normalean arma baten laguntzaz egiten du. Hiru portaera horiek delitugile konkretuaren modus operandiaren parte dira[4]
Arma kontsideratuko da agertokian erabili den edozein tresna edo gauza akzio bortitzak betetzeko erabili dena. Erasotzaileak ekarritakoa edo agertokian bertan zegoena izan daiteke[4].
Delitugilearen planifikazio zantzuak edo planifikazio ezaren zantzuak egongo dira. Oinarrizko elementua izango da delitua betetzeko orduan.
Kasu batzuetan bi egoera horiek batera gertatuko dira. Delitu bat ondo planifikatzen da, baina biktimak esperotako erreakzioa ez izatearen ondorioz, bigarren zatia inprobisazioz gauzatu behar da.
Biktimaren aukeraketa oso prozesu esangarria da profila eraikitzeko unean. Alde batetik, biktima beharrezkoa da delitua egoteko; eta bestetik, zein den jakiteak asko laguntzen du delitugilea aurkitzeko orduan.
Zenbait irizpide balia ditzake delitugileak biktima aukeratzeko[4]:
Susmagarrien kopurua murriztea.
Kasu kriminal desberdinak lotzea, lortutako datuak elkarren artean konparatuz.
Ikerketa egiteko patroi berriak aurkitzea.
Eskuragarritasunaren irizpidea. Delitugileak berak erabiltzen dituen lekuak eta biktimak erabiltzen dituen lekuak kontuan hatuko ditu. Delitugileak dituen ohiturak eta errutinak eragina dute biktima aukeratzeko.
Urrakortasuna edo zaurgarritasuna. Delitugileak bere biktima aukeratuko du hau defentsarik gabe dagoelako.
Erlazioak. Bien artako erlazioarengatik aukeratuko du biktima delitugileak.
Irizpide sinbolikoa. Biktimaren ezaugarriak delitugilearen fantasia betetzeko egokiak dira, eta horregatik aukeratuko du. Irizpide hau eman ohi da serieko hiltzaileetan.

  • a b c d (Gaztelaniaz) Genovés, Vicente Javier Garrido. (2000). «El perfil psicológico aplicado a la captura de asesinos en serie: el caso J.F.» Anuario de psicología jurídica (10) ISSN 1133-0740. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  • Jorge, Jiménez Serrano,. (2014). Asesinos en serie: definición, tipologías y estudios sobre esta temática. (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  • (Gaztelaniaz) «La teoría del círculo de Canter | Crimipedia» Crimipedia (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  • a b c d e f g Vicente., Garrido Genovés,. Perfiles criminales : un recorrido por el lado oscuro del ser humano. (Segunda edición. argitaraldia) ISBN 9788434401655..
  • (Ingelesez) La escena del crimen y sus tipos. (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  • Wikipediako bilaketara joan