purga

purga

  • Tailerra
  • en bleeding
  • es purga
  • fr purge

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Purga Handia

Purga Handia (errusieraz: Большая чисткаtranslit.: Bolsháya chistka) 1936 eta 1938 artean Iosif Stalinek zuzenduriko errepresio politiko eta jazarpenaren kanpaina izan zen[1][2]. Purgan Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren kideak, funtzionarioak, kulakak, Armada Gorriaren buruzagiak eta herritar xumeak erori ziren[1]. Errusiako historiografian garai latzenak, 1937 eta 1938 artekoak, Jezhovshtxina (ежовщина; euskaraz: Jezhoven erregimena) dute izena, Nikolai Jezhov orduko NKVD polizia sekretuaren agintari nagusia zelako.
Mendebaldean Robert Conquesten 1968ko The Great Terror saiakerak "Izu Handia" esamoldea ezagutarazi zuen, Frantziar Iraultzaren la Terreur garaiak gogoratuz.
"Garbiketen" une gorenak Moskuko prozesuak izan ziren. 1936. urtetik 1938.urtera egin ziren, eta aspaldiko lider komunistek (Zinoviev, Kamenev, Bujarin, Radek, etab.) mota guztietako delituak aitortu zituzten torturatuak izan ondoren.
SBAKeko batzorde zentraleko kideen ehuneko 70a eta alderdiko biltzarreko ehuneko 50a exekutatu egin zituzten edo kontzentrazio-esparruetan hil ziren. Armadan, 35.000 ofizial epaitu zituzten; besteak beste, 3 mariskal (5etik), 14 armadaburu (16tik), almirante guztiak (8) eta 60 gorputzburu (67tik).


  • a b Figes, Orlando. (2007). The Whisperers: Private Life in Stalin's Russia. , 227-315 or. ISBN 0312428030..
  • Gellately, Robert. (2007). Lenin, Stalin, and Hitler: The Age of Social Catastrophe. Knopf ISBN 1400040051..
  • Wikipediako bilaketara joan