salbatzaile

salbatzaile

  • Tailerra
  • en burst
  • es salva
  • fr salve

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Salbatzailea (Grekoa, 1608-1614)

Salbatzailea (gaztelaniaz: El Salvador) 1608 eta 1614 artean Grekoak egindako margolan bat da. Madrilgo Pradoko Museoan erakusten da gaur egun. Grekoak ideia horren bertsio asko egin zituen, esaterako Donostiako San Telmo Museoan gordetzen dena.
Estetikoki margolanak Bizantzioko tradizioa jarraitzen du nahiz eta Kontrarreformaren ezaugarriak erakutsi ere bai. Dena dela, Salbatzaile hau Guadalajaran dagoen Almadrones herriaren elizarako prestatu zuen.
Jesukristo aurrez ikusita dago, eskuineko eskuaz bedeinkapena eginez; aldi berean, ezkerreko eskua kristalezko lur-globo baten gainean jarrita dago. Burua, erronbo forma duen argi koroa baten erdian, eskuineruntz okertuta dago ere bai. Tunika gorri batez jantzita, protagonistaren aurpegia, Grekoaren tradizioari jarraituz, luzea da, begirada indartsuaz. Ilea eta bizarra zehaztasun handiz margotuta dago.[1]

  • Ruiz, L.: El Greco en el Museo Nacional del Prado. Catálogo razonado, Pradoko Museoa, 2007, 154 or.
  • Wikipediako bilaketara joan