- Teknologia orokorra
- en transmission
- es transmisión
- fr transmission
transmisio
- ca transmissió f
- de Antrieb m; Getriebe n; Kraftübertragung f
- en transmission
- es trasmisión f
- fr transmission f
- gl transmisión f
- it trasmissione f
- pt transmissão f
transmisio
SARRERA DESBERDINA:
Transmisio-bideak
- Kostu txikia eta instalatzeko erraza.
- Interferentziekiko sentikortasun handia
Transmisio gaitasun murriztua (baina gero eta arinagoak ekoizten ari dira).
- Banda zabalera handiagoa
Distantzia handiagoak onartzea
Estazio gehiago konektatzen ahalbidetzea
Interferentziekiko babes handiagoa dira.
- Seinalearen indargabetzea
Zarata termikoa
Intermodulazio zarata dira.
- Lurreko mikrouhinak: 2 GHz-tik 40 GHz-raino
Irrati-uhinak: 30 MHz-tik 1 GHz-raino
Izpi infragorriak: 3 x 1011 Hz-tik 2 x 1014 GHz-raino
- Zarata termikoa: Eroalearen barruko elektroien agitazio termikoagatik agertzen da.
Intermodulazio zarata: zenbait maiztasunek transmisio-bide bera konpartitzen dutenean sortzen da.
Diafonia: Aldameneko kanalek eragindako interferentziengatik sortutako akoplamendua.
Zarata oldarkorra: Seinaleari eragiten dioten iraupen gutxiko eta anplitude handiko pultsu etenak (tentsio-erpinak).
Transmisio-bideak edo transmisio-euskarriak telekomunikazioak arloan, transmisio batean hartzailea eta igorlea komunikatzea ahalbidetzen duen euskarri fisikoa da.
Transmisio-bideak gidatuak eta ez-gidatuak izan daitezke. Bietan transmisio uhin elektromagnetikoen bidez burutzen da.
Pare kordatua, kable ardazkidea eta zuntz optikoa ditugu.
Transmisio biderik arruntena eta hedatuena, lerro telefonikoetako kableetan erabiltzen baita.
Estaldura batez babestutako kobrezko haria eta kanpoko isolatzailea dira pare kordatuaren osagaiak.
Hariak kablearen zehar bikoteka txirikordatzen dira diafonia gutxitzeko (diafonia -crosstalk: aldameneko kanalek eragindako interferentziengatik sortutako akoplamendua). Baita seinalean zein erreferentzian interferentziek eragin berdina izateko ere. Honela, kable ez txirikordatuekin alderatuz zarataren ondorioak gutxitzen dira.
Abantailak:
Desabantailak:
Barneko kable eroalea, muina, kobrezko kable zurruna da, hau babesten plastikozko isolatzailea. Isolatzaile hau, kobrezko sareta metaliko eroaleak estaltzen du. Eta azken geruzak, plastikozko isolatzailea, zorro funtzioarena egiten du.
Seinale analogikoek kilometro gutxiko tartean anplifikadore bat beharrezkoa dute eta seinale digitalek errepikagailu bat kilometroko. Telebistarako, distantzia urruneko telefoniarako, sare lokaletarako...erabiltzen ohi da, baina gaur egun distantzia handiko ibilbideetan zuntz optikoekin ordezkatzen dira.
Seinalea kobrezko muin zentraletik igarotzen da. Sareta metalikoak, kanpoko zaratetatik eta interferentzietatik babesteko balio du. Barneko isolatzailea, muinaren eta saretaren artean kontaktua ez egoteko jarri behar da, bestela zirkuitulabur bat gertatuko litzateke. Isolatzailea plastikoz edo bestelako material ez eroalez eginda dago. Transmisio digitaletan zein analogikoetan erabiltzen da.
Pare kordatuarekin alderatuz, bere abantailak:
Banda zabalera kablearen luzearen araberakoa da.
Bere desabantailen artean daude:
Aurreko transmisio euskarrietan (pare kordatu eta kable ardazkidea) datuak seinale elektrikoen bidez garraiatzen dira, aldiz, kable optikoan argiaren bidez.
Zuntz optikoa izaera optikozko energia garraiatzen duen euskarri oso malgua eta mehea da. Zilindro-formako hiru atal ditu: kanpoko estalkia, beirazko estalkia eta zuntz optikozko muina. Euskarri hau zuntz optikozko hari bakar batez edo gehiagoz osatuta egon daiteke.
Zuntz optikozko muina, errefrakzio-indize handia duen hari-zuntzez osatutako beira da. Errefrakzio txikixeagoa duen beste antzeko beira batek muina estaltzen du. Bigarren geruza eta kanpoko estalkiaren artean, aramidazko edo kevlarrezko hariez osatutako geruza dago, tiraketek eragin ditzaketen tentsioetatik babesteko. Guzti honen gainetik, kanpoko estalkiak aurreko guztia babesten du.
Haririk gabeko transmisioak ere deituak, berton lurreko mikrouhinak, satelite bidezko mikrouhinak, irrati uhinak eta izpi infragorriak ditugu. Transmisioa antenen bidez gauzatzen da, normalean euskarria airea delarik.
Norabidezko transmisioak eta norabide orotarako transmisioetan sailka ditzakegu.
Norabidezko transmisioetan, energia elektromagnetikoa sorta baten bideratzen da, hori dela eta, antena-igorgailuek eta antena-hargailuek lerrokatuta egon behar dute.
Aldiz norabide orotarako transmisioetan seinaleak barreiatzen dira eta antenek ez dira lerrokatu behar.
Beste sailkatze irizpide bat maiztasun heinean datza. Hau jarraituz ondorengo hiru maila bereiz daitezke:
Seinaleak euskarri fisikotik transmititzean, aldaketak eragiten dizkioten perturbazioak pairatzen dituzte. Ondoren, perturbazio garrantzitsuenak azalduko ditugu:
Transmisio euskarriak erresistentzia elementuak dituenez, seinalearen energia gain behera erortzen da, bai distantziaren bai erabilitako euskarriaren arabera.
Indargabetzea maiztasunaren arabera aldatzen da, hau da, maiztasun altuenetan baxuenetan baino erresistentzia handiagoa dago. Arazo hau konpontzeko, bobina eta zirkuitu anplifikadoreak erabiltzen dira, maiztasun altuak baxuak baino gehiago anplifikatzeko.
Seinalea leheneratzeko, anplifikadoreak eta errepikagailuak erabiltzean dira.
Transmisio-bide gidatuetan, seinale baten hedapen-abiadura maiztasunaren arabera aldatzen denez, seinale baten barruko frekuentzia batzuk besteak baino arinago heltzen dira. Banda-zabaleraren muturrean kokatzen diren frekuentziek atzerapen handiena pairatzen dute.
Distortsio hau ezerezteko ekualizazio teknikak erabiltzen dira.
Zarata transmititu nahi den seinalearekin nahasten den seinale arrotza da.
Zaratak hainbat jatorri izan dezake:
Kanal batek onar dezakeen datu-abiadurari kanal-ahalmena deitzen diogu.
Kanal baten abiadura, bit/segundotan, Kb/s eta Mb/s adierazten da, baita hertzetan (maiztasuna) ere.
Transmisio-bidearen izaerak banda-zabalera mugatzen du.
Errore-tasa, erroreak gertatzeko probabilitatea da.
Banda-zabalera bakoitzarentzako transmisio abiadurarik handiena gomendatzen da, baina gomendagarria den errore-tasa gainditu gabe. Hau lortzeko eragozpenik handiena zarata da.
beste irizpideekin:
Irizpideak ''''
Pare kordatua (10BaseT)
Ardazkide mehea
(10Base2)
Ardazkide lodia
(10Base5)
Zuntz optikoa
Prezioa
Merkeena
Pare kordatua baino garestiagoa
Ardazkide mehea baino garestiagoa
Garestiena
Gehienezko luzera erabilgarria*
100* metro
185 metro
500 metro
2* kilometro
Transmisio-abiadura**
10-100 Mb/s
10-100 Mb/s
10-1000 Mb/s edo eghaigo
1-2Gb/s edo gehiago
Kablearen malgutasuna
Malguena
Pare kordatua baino malgutasun gutxiago
Pare kordatua baino malgutasun gutxiago
Ez malgua
Instalazioa
Oso erraza
Erraza
Erraza
Zaila
Interferentzien kontrako babesa
Txarra
Ona
Ona
Oso ona
Errepikagailuen arteko distantzia
2-10 km
1-10 km
1-10 km
10-100 km
Konektore mota
RJ-45 (ISO 8877)
BNC
AUI
SC, ST
Transmisioren segurtasuna
Gutxi
Gutxi
Gutxi
Asko
Erabilera nagusiak
Bulegoko ia sare guztietan (ethernet).
UTP: instalazio txikietan
STP: Token Ring sareko edozein tamainetan
Segurtasun handiko instalazio erdi eta handietan
Segurtasun handiko instalazio erdi eta handietan
Abiadura eta segurtasun handiko edozein motatako instalazioetan
* Teknologia aurreratzen doan heinean gehienezko luzera handitzen da.
** Kable batentzako transmisio-abiadurak ez daude hertsiki mugatuak. (hau da, abiadura muga gaindi daiteke)
Ze lekutarako erabilgarriak:
ERABILLI
EZ ERABILLI
Pare kordatua
Instalazio errazetan non ekipoen arteko konexioak errazak gertatzen diren
LAN sareak uhin elektromagnetikoen aurka babesa behar duenetan
Kable ardazkidea
Distantzia handiagoko transmisioak egiteko
Ekipoak lekuz maiz aldatzen direnetan
Zuntz optikoa
Datuak distantzia handietan, abiadura handiz eta modu seguruan bidali nahi direnean
Aurrekontu apala. Ez baduzu eskarmenturik honelako gailuak instalatzen.
Wikipediako bilaketara joan