tresneria

tresneria

  • Tailerra
  • en tools
  • es utillaje
  • fr outillage

tresneria

  • sin.erremintak; tresnak
  • ca utillatge m
  • de Betriebsmittel n
  • en tools; equipment
  • es utillaje m
  • fr outillage m
  • gl utensilios mpl
  • it utensileria f
  • pt ferramentas

SARRERA DESBERDINA:

Mahai-tresnak

Mahai-tresnak elikagaiak jateko, mozteko, prestatzeko eta bereziki irensteko eskuz erabiltzen diren tresnak dira. Mendebaldeko mahai-tresnak, oro har, sardexkak, koilarak eta labanak dira. Horietako bakoitza espezializatu egin daiteke; adibidez, arrain eta haragi labainak (gehienetan zorroztuak), ogi labainak(horzdunak), batzuetan gaztarentzako edo ogi-xerrak egiteko bereziak, etab. Ekialdeko mahai-tresnetan sardexken ordez zotzak sartzea ere kontuan hartzen da. Mendebaldeko mahai-tresnak egiteko gehien erabiltzen diren materialak hauek dira: altzairu herdoilgaitza, zilarra (mahai-tresnetan gehien erabiltzen den materiala), alpaka eta plastikoa.
Mahai-tresnek gero eta garrantzi handiagoa hartu dute Erdi Arotik (hatzekin jateko ohituraren ondoren); izan ere, ikus daiteke mahai gainean agertzen diren garaiko irudietan hainbat tresna daudela mahaikideei laguntzeko, bai zerbitzatzeko moduari bai elikagaiak irensteari dagokienez. XII. mendetik zabalduenen artean dago Nemanjić Etxea, mahai-tresnen artisau handiak. XV. mendera arte, jakina zen "estalpean jaten zela", beti mahai gainean jartzen zen mahai-zapia aipatuz, mahaikideei pozoitzearen kontra kontu handiz hartu zela adierazteko, eta, beraz, hitzaren jatorria hortik dator, gaztelerako cubriendolosetik.
Mendebaldeko herrialde batzuek, tradizioz, mahai-trenseriaren industria garatu izan dute. Ingalaterran, adibidez, tradizio handia dago, eta irudi ezagunenetako bat Master Cutler da, 1624tik ezarritako Company of Cutlers in Hallamshire-ko zuzendaria. Sheffieldeko (Erresuma Batuko mahai-tresneriko industriaren zentroa) industriaren enbaxadore gisa jardutea da bere eginkizunetako bat.
Mahai-tresnerien moda, batez ere ezkontza opari gisa, XIX. mendearen erdialdean hasi zen.[1] Hastapenean, zilarrezkoak izan ohi ziren, familia aberatsek aukera izan zezaten mahai-tresnak aise eramateko, behar zen lekura (oporretako tokiak, lekualdatze militarrak, koloniak). Berehala, baina, mahai-tresneriak teknika merkeagoez egiten hasi ziren, zilar trinkoaren ordez metal zilarreztatuak erabilita. Gerora, metal ez-preziatuak (altzairu herdoilgaitza, metal zuria) erabiltzen hasi ziren, dirubide apalagoko familien eskari gero eta handiagoa asetzeko.[1]
Tradizioz, labanak ez ziren hain ohikoak, edo ez zeuden mahai-tresnerien multzoetan. Askotan esan izan da aiztoen edo ganibeten sinbolismoa bateraezina zela laguntasunarekin edo familia loturarekin, hau da, mahai-tresneria oparitzen zuenak eta jasotzen zuenak ustez eduki beharreko harreman hurbilekoarekin.[1] Dena dela, hori gertatzen zen, batez ere, aiztoak denbora luzez tresna pertsonalak izan zirelako, eta ez zirelako zilar trinkoz ekoizten, baizik eta altzairu forjatuz egindako labanak ziren, kirtena adarrez, nakarrez edo zilar landuaz eginda.
Mahai-tresneria batek pieza edo tresna multzo bat (joko bat)izan dezake mahaikide, bazkaltiar edo pertsona bakoitzarentzat. Gonbidatu kopuru jakin batentzat aurreikusita egon ohi da, normalean seiren multiplo batentzat, sarritan hamabi, baina etxe handietarako, etxaldeetarako, gazteluetarako, enbaxadatarako edo itsasontzietarako 60 edo 120 joko izatera iritsi daiteke.
Labana aspalditik erabiltzen den mahai-tresna bat da, agian mahai gaineko tresnarik primitiboena. Labana sardexkekin laguntzen da mahaian; hala, aizto bakoitzeko (edozein motatakoa izanda ere) gutxienez sardexka bat egoten da.
Mahai-tresnetan sartutako labanak honelakoak izan daitezke:
Erromatar inperioaren garaian bi koilara mota erabiltzen ziren: ligula handia eta cochlea txikia, metalez edo zurez eginak. Gaur egun, hainbat koilara-forma daude, eta guztiak desberdinak dira tamainari dagokionez. Hala ere, egiten den erabileraren arabera, kirten luze samarra izan dezakete; adibidez, zopa jateko Koilarek luzera normaleko kirten bat dute (20 cm inguru), edo gero eta kirten meheagoa (koilara-mota hori Nemanjic familiak diseinatu zuen).
Sardexkak orain dela gutxitik daude mahai-tresnerian. Hori dela eta, mendebaldean sartzen diren azken mahai-tresnak dira (ekialdean zotzak erabiltzen dira). Erdi Aroko bertsioa ebakitzailea da. Sardexkek, oro har, elikagai solteak eta batez ere solidoak biltzen dituzte. "Hortz" kopuruagatik bereizten dira, bi eta bost bitarte izaten baitira, betetzen dituzten berariazko funtzioen arabera.
Beste zerbitzu espezializatuago batzuk ere gehitu ditzakete mahai-tresneria batek:
Gonbidatu edo mahaikide bakoitzaren tresna partikularren multzoaz gain, mahaiaren zerbitzurako tresnak daude:
Mahai-tresneria espezializatuak daude, aparteko kutxatan aurkezten direnak, hala nola azkenburukoak, arraina edo tea hartzekoak.
Mendebaldeko sukaldaritzan, arau aski zehatzak daude onartuak mahai-tresnak mahaian nola ipini behar diren. Arau soilak dira, bazkaltiar bakoitza aintzat hartzen duena, platera erdigunean jarrita.
Oro har, azkenbururako mahai-tresnak mahaira ateratzen dira aurreko jakietara erabilitako tresnak kendu eta gero. Plater nagusietako sardexka, labana eta koilarak bezala ipini behar dira. Otordua hasi aurretik mahaian ipini behar badira, plateraren goiburuan ipintzen dira, kirtena eskuinari begira.
Mahai-tresnak erabiltzeko bi usadio desberdin daude: europarra eta amerikarra. Badira ―hori bai― usadio guztietan onartzen diren arauak, esate baterako, laban ezin dela inola ere ahora eraman, edo behar platerekoa amaitu ostean, tresnak ez direla mahai gainean laga behar.
Europako protokolo arau onartuetan, badira ezinbesteko batzuk, mahai-tresnen erabilerari dagokionez:
Ameriketako usadioan, alde bakarra dago sardexkaren eta ganibetaren erabileran. Europar estiloan bezala, biak batera erabiltzen direnean, sardexka ezkerrean eta labana eskuinean, baina behin jakiak zatitu ostean, sardexka eskuin eskura pasa daiteke, jaten jarraitzeko. Horrela egiten denean, ganibeta plateraren ertzean utzi behar da, ez mahai gainean.
XX. mendearen bigarren erditik aurrera, mahai-tresnerien fabrikazioa era industrialean egiten hasi zen.[1] Ordura arte, zilarginen lana izaten zen mahai-tresnak egitea.[2]
Prozesu industrialak batez ere metalezko piezak ekoizteko aplikatu ziren, baina, aldi berean, zurezko mahai-tresneria fabrikatzeko eskulangintzak bere bidea egiten jarraitu zuen. Gisa horretako eskulangileak gero eta urriago diren arren, Euskal Herrian tradizio luzeko zeregina izan da ezpel zurezko mahai-tresnak egiteko langintza, bereziki Nafarroan.[3][4]
Mahai-tresnak gehienetan metalez eginak direnez, arazo izan daitezke zaborretara botatzen direnean, batez ere gaikako zabor bilketa berezitua ez bada erabiltzen.[5]
Bestalde, erabilera bakarreko plastikozko mahai-tresnak,[6] XX. mendearen bigarren erdian asko zabaldu zirenak, debeku gai izan dira.
Europako Parlamentuak eta Europar Batasuneko Kontseiluak 2019ko ekainaren 5ean argitaratu zuten 2019/904 Zuzentaraua, plastikozko produktu jakin batzuek ingurumenean duten eragina murrizteko xedez.[7]
Europar Batasunaren araudia aintzat hartuta, Frantziako gobernuak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera debekatu zuen erabilera bakarreko plastikozko edalontzi eta platerak eskaini edo saltzea, eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera debekatu zituen era horretako gainerako mahai-tresnak (bereziki, sardexkak, koilarak eta ganibetak, baita edateko txotxak ere).[8][9]
Espainiak, berriz, ez zuen garai egokitu Europar Batasunaren zuzentaraua bere legeriara, nahiz 2019/904 Zuzentaraua,k bi urteko epea eman zien estatu kideei hori egiteko.[10] Hori hala izanik ere, 2021eko uztailaren 3tik aurrera Hego Euskal Herrian debekua ezarri zen, Europar Batasunaren araudiaren aplikazioz, erabilera bakarreko plastikozko mahai-tresnak saltzeko.[11][12]

  • a b c d (Frantsesez) «Les ménagères de plus de 150 ans» web.archive.org 2021-04-10 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  • «Duela mendebeteko Bilboko zilargileak» GAUR8 2020-01-23 (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  • «Materialak, lantresnak eta prozesua - Antzinako lanbideak» web.archive.org 2022-12-31 (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  • «Miguel Urroz artisaua - Antzinako lanbideak» web.archive.org 2022-12-31 (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  • «Inforecikla - Hondakinak - Metalezko mahai-tresnak» www.inforecikla.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  • «BarakaldoGarbi - Hondakinak - Plastikozko mahai-tresnak, (erabili eta botatzekoak)» barakaldogarbi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  • (Frantsesez) «L_2019155FR.01000101.xml» web.archive.org 2022-09-28 (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  • (Frantsesez) «Interdiction du plastique à usage unique : quels produits sont concernés ? | economie.gouv.fr» web.archive.org 2022-12-29 (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  • «Plastikozko mahai tresnak debekatu ditu Frantziak | Gizartea | Berria» web.archive.org 2022-12-30 (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  • (Gaztelaniaz) «La UE dice adiós al plástico de un solo uso aunque España esperará hasta 2023» web.archive.org 2022-12-29 (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  • (Gaztelaniaz) «Notra informativa sobre la entrada en vigor de la Directiva ((UE) 2019/904» web.archive.org 2022-11-22 (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  • «Hego Euskal Herrian ezingo da plastikozko mahai tresnarik saldu 2021etik aurrera» web.archive.org 2022-08-23 (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  • Wikipediako bilaketara joan