tutueria

tutueria

  • Tailerra
  • en pipes
  • es tubería
  • fr tuyauterie

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Desmond Tutu

Desmond Mpilo Tutu (Klerksdorp, Transvaal probintzia, 1931ko urriaren 7Lurmutur Hiria, 2021eko abenduaren 26a) hegoafrikar apezpiku anglikanoa eta apartheidaren aurkako ekintzailea izan zen. 1984an, Bakearen Nobel saria jaso zuen.
Desmond Tutu Hegoafrika iparraldeko Klerksdorpen jaio zen, Johannesburgetik gertu, 1931ko urriaren 7an. Mediku bilakatzeko asmoa izan zuen txikitatik; familiaren baliabide ekonomiko urriak, ordea, plana aldatzera behartu zuten, eta irakasle izateko ikasi zuen. 1954tik 1957ra ibili zen lanbide horretan, eta gerora izendatu zuten artzain anglikano, 1960an; hain justu, Teologia ikasi ondoren.[1]
Hurrengo hamabost urteetan ere ikasketetan murgildu zen —tartean egonaldi bat egin zuen Londresen—, eta 1975ean Johannesburgeko katedral anglikanoko dekano aukeratu zuten; hori lortu zuen lehenbiziko herritar beltza izan zen. Orduan, hiri horren hegoaldeko Soweto auzunean hasi zen bizitzen, Nelson Mandelaren kale berean, eta apartheideko etapa gatazkatsuenetako baten lekuko izan zen, besteak beste 1976ko Sowetoko altxaldiarena.[1]
1977an, Lesothoko gotzain izendatu zuten, eta 1978an, Hegoafrikako Elizen Kontseiluko idazkari nagusi. Hain justu, garai hartan hasi zen babesten eta manifestatzen Kontzientzia Beltza mugimenduaren alde eta, pixkanaka, nazioarteko ikur bilakarazi zuen ibilbidea egin zuen arrazismoaren kontrako borrokan. 1982an, Lurmutur Hiriko Artzapezpikutza Anglikanoaren buruzagitza eman zioten —hori ere lortu zuen lehen herritar beltza izan zen—, eta bi urte geroago jaso zuen Bakearen Nobel saria.[1]
Apartheida desegin ostean, eta Mandelak herrialdeko presidentetza lortu zuenean, Tutuk Adiskidetzarako eta Egiarako Batzordearen presidentetza jaso zuen, eta hori gidatzen aritu zen 1996tik 2003ra; batzorde horrek apartheid garaian egindako krimenak argitara ateratzeko xedea izan zuen.[1] Garai hartan zen egoera deskribatzeko, Rainbow Nation ("Ortzadar Nazioa") izen-sintagma sortu zuen, hots, etnia askotako jendeak elkarrekin bakean bizi ziren herria.[2]
1996an, Hegoafrikako Eliza anglikanoaren buruzagitza utzi zuen. Urte berean, Bartzelonan, Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalari babesa eman zioten pertsona ezagunetako bat izan zen.[3] 1997an, berrriz, prostatako minbizia diagnostikatu zioten, eta horri aurre egiten aritu zen hurrengo urteetan.[1] Euskal Herriko gatazkaren konponbidea lortzeko lanean ere inplikatu zen, eta 2010ean Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa izan zen.[4]
Lurmutur Hiriko Oasis Frail Care Center erietxean hil zen 2021eko abenduaren 26an. 2002ko urtarrilaren 1ean eman zioten azken agurra Lurmutur Hiriko katedralean. Zeremonian emandako hitzaldian, Cyril Ramaphosa herrialdeko presidenteak herritarren "iparrorratz moral eta kontzientzia nazional" gisara deskribatu zuen.[5]

  • a b c d e Perez Zala, Ander. Desmond Tutu. «Bakearen ikono global bat». Berria, 2021eko abenduak 28, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-5).
  • 'Rainbow Nation' S.Africa bids goodbye to much-loved Tutu. France 24, 2021eko abenduak 30, france24.com (Noiz kontsultatua: 2022-1-6).
  • Rodriguez, Mikel. Kolektiboen eskubide aldarria. Berria, 2016ko abenduak 18, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-6).
  • Bruselako Adierazpena. forosoziala.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-6).
  • Hegoafrikan azken agurra eman diote Desmond Tuturi. Berria, 2022ko urtarrilak 2 , CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-6).
  • Wikipediako bilaketara joan